Fadurako gizarte eta kirol zentro berriaren obrak hasten dira garagardotegi zaharrean

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Dagoeneko hasi dira Fadurako gizarte eta kirol zentro berria eraikitzen garagardotegi zaharraren inguruan. Zentro berriak 850 m2-ko azalera erabilgarria izango du eta 2.100 m2-ko kanpoaldea. Bertan, kirol-kluben jarduera soziala egiteaz gain, sektore horretan berrikuntzarekin zerikusia duten enpresentzako berrikuntza-poloa egongo da. Getxo Kirolak-ek 2,2 milioi euro pasatxo jarri ditu eraikin hau egiteko. Elkarte-ehunak parte hartuta diseinatu […]

Nola joaten zara zu Fadurara?

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Fadurako parte hartze aurretik egindako diagnostikoaren barruan, mugikortasunari buruzko inkesta bat egin zen erabiltzaileek kiroldegira heltzean zer ohitura zituzten jakiteko, Hona hemen analisi horren emaizatk. Inkesta aurrez aurre nahiz online egin zen. Guztira, baliozkoak ziren 1.263 erantzun jaso ziren . Datu estatistiko gisa, nabarmendu behar da inkestan 913 emakumek (erantzun zuten pertsonen % 60) eta […]

thinking Fadura: Kirol-parke irisgarria eta inklusiboa

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Amesten Elkartearen izenean, gure ikuspegia eman nahi dugu, dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde lan egiten duen Getxoko erakunde bezala, parke irisgarriak Faduran duen esanahiaren inguruan. Halaber, gure ustez, ezaugarri eta tamaina horietako parkea oro har parke inklusiboa izan dadin ezinbestekoak diren gakoak azaldu nahi genituzke. Amesten Elkartearentzat, eta gure eguneroko lanean oinarrituta, inklusioa, besteak […]

Nolakoa litzateke Fadurako parke irisgarria?

Posted 2 CommentsPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

‘Thinking Fadura’ ekimenean, parkearen etorkizunari eta inguruko hiri-ingurunearekin duen harremanari buruzko hausnarketa egiten jarraitzen dugu. Diagnostikoaren lehen fasean jasotako ekarpenen arabera, Fadurako parke berriak parke inklusiboa, irekia, irisgarria, berritzailea, osasungarria eta iraunkorra izan behar du. Ziklikoki, gai horietako bakoitza jorratu dugu. Ziklo bakoitzean, azalpen-artikulu bat agertzen da sarrera gisa eta profesional eta aditu ezberdinen artikuluak; […]

“Jendea ibiltzen eta egoten den parkea parke osasungarria da”

Posted 1 CommentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

“Jendea ibiltzen eta egoten den parkea parke osasungarria da” Getxoko Atletismo Klubak 50 urtetik gorako historia du. 2017. urteaz geroztik, Zuzendaritza Batzorde berria du Klubak, zazpi kirolarik osatua, eta kluba modernizatzeko eta 160 atleta  (ikasleak eta pertsona helduak) artatzeko egiten du lan. Elkarrizketa interesgarria izan dugu Aritz Pérez eta Iñaki de la Torrerekin, Getxoko Atletismo […]

Fadura, osasunean eragina duen parkea

Posted 1 CommentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Karitte Alegría Osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten kirol-proiektuen koordinatzailea da Getxo Kirolaken. Berari dagokio, ikuspuntu tekniko batetik, parke osasungarri baten ezaugarriak jorratzea. Fadurako kirol-parke berria diseinatzerakoan, osasunaren gaineko ikuspegia ziurtatu behar da. Horretarako arrazoiak ez dira begiratu batean eman dezaketenak; izan ere, kirol-jardueretarako jarritako parkea ez da nahikoa parke osasungarria izateko, nahiz eta horrek, ezbairik […]

Zeintzuk dira Faduran parke osasungarria diseinatzeko gakoak?

Posted 2 CommentsPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Gobela ibaiaren ibilguko lanak behin amaituta, 2017an, Fadurako kirol-hiriaren parean egindako aldaketek aukera eskaini zuten ingurunea berriz definitzeko; era horretan, espazio publiko berria diseinatu da, eta, bertan, pertsona abonatuentzako instalazioak eta sarrera libreko parkea konbinatuko dira. Modu horretan, Thinking Fadura sortuko da, Getxo Kirolakek parte hartzeko bultzatutako prozesua, herritarren inplikazioa lortzeko, parkearen etorkizunari eta inguratzen […]

Baina, zertarako balio du parke batek?

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Ekonomialari eta aholkulari independentea Hirien eta Lurraldeen Kudeaketaren eremuan, aditua Kirol Politiketan eta Jarduera Fisikoaren Sustapen Politiketan. Aholkulari- lanetan kirolarekin eta hirien kudeaketarekin lotutako proiektu ezberdinak eta kirolean oinarritutako Toki Garapeneko Planak zuzendu ditu, eta haiek diseinatzen eta martxan jartzen lagundu du. Milaka artikulu idatzi ditu, eta hitzaldiak eman ditu hirien eta lurraldeen garapen iraunkorraren, […]

Garagardotegiaren parte-hartze aurreproiektua. Thinking Faduraren lehen emaitza

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Garagardotegiaren parte-hartze aurreproiektua. Thinking Faduraren lehen emaitza Lau hilabetez lan teknikoa parte hartzeko tailerrekin aldizkatzen aritu ondoren, Fadurako garagardotegi zaharrak badu azkenik aurreproiektua, sutearen ondorengo funtzioak lehengoratu ahal izateko, Getxorako ekipamendu sozial berri bilakatzeko eta Fadurako gunerik garrantzitsu eta balioaniztunetariko bat bezala kokatu ahal izateko. Parte-hartze aurreproiektua Fadurako garagardotegi zaharra leku paregabea da. Areto zabal […]

Gobernu irekiaren ikuspegia gune publiko berriak eraikitzerakoan

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Inork ez zuen esan erraza izango zenik Ekintza publikoan gobernu irekiaren ikuspegia sartzerakoan, batetik, gobernu-ekintzaren eraginkortasuna areagotu nahi dugu -alegia, erabaki hobeak hartzea eta hobeto aplikatzea- eta, bestetik, elkarlanera gehiago bideratutako testuinguru soziala sortzea -ondasun erkideekin erantzunkideak diren herritarrak-. Asmoak onak dira. Baina espazio publiko berrien eraikuntzan demokrazia zuzena aplikatzearen gainean ditugun esperientzia ezagunenek zalantzazko […]