Ekonomia zirkularrean oinarritutako lankidetza-diseinua Fadurara iritsi da

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Duela aste batzuek iragarri genuen Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa eta altzariak hobetzeko proiektua abian jarri genuela; espazio horretan aurkitzen dira txikiparken galeria, erabilera anitzeko zona eta ikasteko gela. Proiektua ekonomia zirkularraren printzipioen arabera garatu da; hau da, birziklatutako edo berrerabilitako materialak eta erabiltzen ez diren produktu manufakturatuak erabili dira, eta, COVID-19ak eragindako osasun-krisia […]

Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak Euskadin Thinking Fadura proiektua aukeratu du herritarren partaidetzaren ezagutza transferitzeko

Posted 3 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

OGP Euskadik thinking Fadura Getxo Kirolak-ek Fadura kirol-parke berria diseinatzeko herritarren laguntzarekin sustatu duen proiektu pilotua aukeratu du, herritarren partaidetzak herri-administrazioen barne-egituran zer-nolako eragina duen aztertzeko. Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) gobernu irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak izaten laguntzeko proiektuak sustatzen ditu, eta gobernantzari eta gardentasunari dagokionez erreferentziazko erakunde bat da […]

thinking fadura_lego

Kirol-parke berrirako bidea egiteko bost erronka

Posted 2 CommentsPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Irailaren 20an, ostegunean, beste topaketa bat egin genuen Faduran, parte hartzeko thinking Fadura prozesuaren esparruan. Oraingoan, kirol-instalazioak espazio publiko berri bilakatzea lortzeko aktibatu beharreko funtsezko alderdiak identifikatu nahi genituen, espazio berri horretan, parke libre bat eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola praktikatzeko instalazioak batera egon daitezen. Orain arte, hainbat saio eta lan-tailer egin ondoren, elkarren artean […]

Getxo Kirolakek parte hartzeko prozesua abian jarri du Faduran kirol-parkea diseinatzearren

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Getxo Kirolakek ‘Thinking Fadura’ abian jarri du; hau da, Fadurako kirol-instalazioak aldatzeko eta espazio publiko berria diseinatzeko herritarrek parte hartuko duten prozesua. Espazio publiko horretan, sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola praktikatzeko instalazioak egongo dira. Fadurako egungo kirol-hiria -Gobela ibaiak zeharkatzen duena- ibaiaren ibilgua egokitzeko eta aurrez gertatutako uholdeak berriro ez errepikatzeko Uraren […]