Getxo Kirolak-ek TikiToki Zentroa inauguratzen du, Fadurako gizarte eta kirol gune berria

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

  Garagardotegi zaharrean eraikitako eraikina modu parte-hartzailean diseinatu da, eta kluben jarduera soziala eta kirol-sektorerako berrikuntza-zentro bat hartuko ditu. Fadurako gizarte eta kirol zentro berriak, garagardotegia zegoen tokian eraikiak, badu izena: TikiToki Zentroa. Eraikina datorren otsailaren 11n inauguratuko da, Getxo Sasoi Sasoian herriko kirol sarien banaketarekin batera. Espazio berriak 850 metro koadroko azalera erabilgarria eta […]

Informazio- eta gogoeta-topaketa kirol-klub eta -erakundeekin

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Joan den abenduaren 3an, Getxoko kirol-klubetako 40 ordezkari baino gehiago bildu ziren Fadurako eraikin nagusiko ekitaldi-aretoan. Saio hau thinking Fadura parte-hartze prozesuaren barruan kokatzen da, eta bere helburu nagusiak martxan dauden proiektuen egoeraren berri ematea, ikaskuntzak partekatzea eta klubetan eta kirol erakundeetan parte hartzeari buruz hausnartzeko gune bat irekitzea izan ziren. Saioaren lehen zatian, parte-hartze […]

Fadurak ekonomia zirkularraren printzipiotan oinarritutako altzariak estreinatuko ditu

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Baliabide mugatuen mundu batean, zeinetan “atera – ekoiztu – erabili – bota” sekuentzian oinarritutako ekoizpen eta kontsumo ereduak nagusitzen diren, ekonomia zirkularra faktore giltza bihurtzen da planetaren garapen jasangarria bermatzeko. Fokua praktika mota hauen abantailetan jartzen badugu, 2020. urtean eta , 2021aren hein batean, hainbat tailer garatu dira adin eta behar ezberdinetako pertsonen erabilerarako gune […]

Getxo Kirolak-ek Fadurako kirol-parke berriaren berdiseinuaren lehen lau proiektuak aktibatu ditu

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Getxo Kirolak-ek thinking Fadura prozesuaren hirugarren fasea aktibatu du, parte-hartzaile prozesuan zehar sortutako lehen lau proiektuak abian jarriz. Prozesua herritarrekin eta udalerriko elkarte-ehunarekin batera burutu zen joan den urtean zehar.  Fase berri hau gutxi gorabehera lau urtekoa izango da eta, garagardotegi zaharra ordezkatuko duen funtzio anitzeko eraikin berria eraikitzeko proiektuaren idazketarekin hasiko da. Fase berrian […]

Fadurarako aurre proiektu berria

Posted 27 CommentsPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Fadurako egungo Udal Kirol Hiria Gobela ibaiak zeharkatzen du, eta ibaiaren ibilgua eta alboko zonak zati ezberdinetan egokitzeko lanak egin ditu Uraren Euskal Agentziak (URA), uholdeak izateko arriskua murriztearren. Obra horiek direla-eta, aukera ederra izan dugu ingurune osoa nolakoa izatea nahi dugun berriz pentsatzeko eta inguru hori hobetzeko nahiz kirol-jarduera, bizi-kalitatea eta ohitura osasungarriak hartzea […]

thinking fadura mesa redonda

Bizikidetza kirol-parke berrian, parke ireki eta seguruan

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Duela egun batzuk, mahai-inguru bat antolatu genuen kirol-parke berriaren segurtasuna jorratzeko; izan ere, parte hartzeko thinking Fadura prozesuan interes gaien piztu duen gaietariko bat izan da. Mahaia Asier Amezagak moderatu zuen, thinking Fadura taldekoak, eta helburua zen Faduraren segurtasuna eta sarreraren inguruko gako nagusiak aztertzea pertsona adituekin eta ikuspegi ezberdinetatik. Abiapuntu gisa, Sorne Esturok, Getxo […]

thinking Fadura

Irailaren 20an kirol-parke berria errealitate bihurtzeko aktibatu beharreko gakoak landuko ditugu Faduran

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Datorren astean amaituko da thinking Fadura prozesuan parte hartzeko fasea, Getxo Kirolakek sustatuta, herritarrekin egiaztatze aldera etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzeko aukera, jarduera fisikoa modu erregularrean praktikatzea bultzatzeko, ingurumenaren aldetik hobekuntzak lortzeko, aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektorean enplegua gehitzeko eta espazioen sarrera eta kontrola hobetzeko. Apirilaz geroztik, tailer ezberdinak antolatu dira honako hauentzat: pertsona abonatuak, […]

Abian da thinking Fadura parte-hartze prozesuaren bigarren zikloa

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

1.500 lagun inguruk hartu dute parte thinking Fadura parte-hartze prozesuaren lehen zikloan, espazio publiko berria diseinatzerakoan kontuan izateko premiak eta aukerak detektatze aldera, espazio horretan sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola egitek instalazioak egon daitezen. Ziklo horretan, parte-hartzea eta elkarrizketa lau gairen inguruan burutu dira: parke publikoa, kirol-instalazioak, klubak eta espazioko erabilera berriak […]

1.450 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Fadura kirol parke berrirako premiak eta aukerak biltzen

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Guztira, 1.452 lagunek ekarpenak partekatu dituzte thinking Fadura taldearekin, Getxo Kirolak buru izan duela, Fadura kirol parke berrirako premiak eta aukerak biltzeko fasean, apirila amaieran hasi eta duela gutxi amaitu dena. Bi hilabetez, hainbat tailer antolatu dira, harpidedunei, kirol klubei, hiritarrei, premia berezidun kolektiboei, gazteei, UPV/EHUko ikasleei, udal kiroldegiak erabiltzen dituzten adinez txikikoei eta, azkenik, […]

Getxoko neska-mutikoen proposamen jatorrak eta freskagarriak

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Duela egun batzuk, Getxoko jende gazteenarekin elkartzeko topaketa bat antolatu genuen, parte hartzeko formatu erakargarriarekin, haien gustuekin ongi konektatzeko, tarte entretenitua eta ludikoa igarotzeko eta, aldi berean, Fadurako kirol-parkea eraikitzeko prozesurako informazio oso baliagarria biltzeko helburuarekin. Modu horretan, yinkanaren bitartez, ideia oso interesgarriak egiaztatu eta jaso ahal izan genituen, ondoren post honetan argitaratu genituenak. Udalerriko […]