Parke irekiaParke irisgarriaParke inklusiboaParke berrritzaileaParke osasuntsuaParque jasangarria

Fadurarako aurre proiektu berria

Fadurako egungo Udal Kirol Hiria Gobela ibaiak zeharkatzen du, eta ibaiaren ibilgua eta alboko zonak zati ezberdinetan egokitzeko lanak egin ditu Uraren Euskal Agentziak (URA), uholdeak izateko arriskua murriztearren. Obra horiek direla-eta, aukera ederra izan dugu ingurune osoa nolakoa izatea nahi dugun berriz pentsatzeko eta inguru hori hobetzeko nahiz kirol-jarduera, bizi-kalitatea eta ohitura osasungarriak hartzea bultzatzen jarraitzeko Getxoko udalerrian.

Testuinguru horretan, Getxo Kirolak-ek thinking Fadura. Getxoko Kirol Parke Berria proiektua bultzatu zuen 2017. urtean, espazio publiko berri bat diseinatzeko; bertan, sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolak-eko abonatuentzat kirola egiteko instalazioak egongo dira. Proiektua garatzeko, hiru fase aurreikusi dira: lehena, analisiari eta diagnostikoari buruzkoa —2017an garatua—; bigarrena, herritarrek parte hartzeko prozesua aktibatzekoa eta kirol-parke berriaren aurreproiektua diseinatzekoa —2018an burutua—; eta hirugarren fasea, obrak egitekoa eta herritarrek parte hartzeko prozesutik sortutako proiektuak bultzatzekoa —2019an hasiko dena

Modu horretan, Getxo Kirolak udalerriko herritarren inplikazioa lortzen ahalegindu da, etorkizuneko parkearen eta hiri-ingurunearekiko erlazioaren inguruan hausnarketa kolektiboa, kritikoa eta eraikitzailea egitearren, etorkizuneko parke publikoaren funtsezko printzipioekin bat eginez. Lehen fasean egindako diagnostikoari jarraiki, parkeak irekia, irisgarria, osasuntsua, iraunkorra, inklusiboa, berritzailea eta segurua izan behar du.

thinking Faduraren helburua da espazio fisikoak berriz diseinatzerakoan nahiz zerbitzuetan, erabileretan, harremanetan eta egungo kudeaketa eta baterako kudeaketa moduetan eragina izatea lortzea. Fadurako kirol-parkearen eta kirol-espazioen paisaia eta hiri antolamenduari buruzko aurreproiektua herritarrek parte hartzeko prozesuan jasotako ekarpenetan oinarritzen da.

1.879 ekarpen kirol-parke berria diseinatzeko

Parte hartzeko prozesuan, kanal ezberdinen bitartez, agente ezberdinek hartu dute parte: Getxon bizi diren herritarrek; Getxo Kirolak-eko abonatuek; Getxo Kirolak-eko abonatuak ez diren erabiltzaileek; kirol klubek eta elkarteek; tokiko gazteriak; instalazioetan lan egiten duten pertsonek; osasun, kirol eta ongizate arloetan adituak direnek edo teknikariek; ordezkari politikoek; eta, azkenik, instalazioak erabiltzen dituzten haurrek.

Getxoko Kirol Parke Berria parte-hartze prozesuan guztira 1.699 lagunek hartu dute parte. Horietatik 764 pertsonek aurrez aurre egin dute parte antolatutako jardunaldietan eta tailerretan; 618 pertsonek plataforma digitalaren bitartez eta, azkenik, 317 lagunek papereko galdetegien bitartez. Generoari dagokionenez, kopurua ia parekoa izan da: %53 gizonak dira, %45 emakumeak, eta %2 bestelakoak.

Fadurako eraldatzea 10 espaziotan

Ibaiko parkea
Parkeak leku paregabea eskaintzen du aisiarako jarduerak eta jarduera fisiko osasungarria egiteko naturarekin kontaktuan eta hirigunearekin eta Bolueko hezegunerarekin kohesionatuta. Diseinuan, yoga, taichi edo kalistenia bezalako diziplinak praktikatzeko zonak sartu dira.

Eraikin nagusia
Eraikin nagusirako aurreikusitako kirol-erabilerak eta erabilera sozialak gaur egungo berak dira. Hobekuntza esanguratsuak egingo dira erosotasunari, mantentzeari eta eraikinerako sarrerari dagokionean.

Kanpoko igerilekuak
Kanpoko igerilekuetako berdegunea eta itzaleko espazioak handitzea aurreikusten da, haur-jolasak hobetzea edo askaldegia jartzea, besteak beste.

Udal-estadioa
Egungo futbol-zelaian, harmailak eta tribunak birgaitzea eta handitzea aurreikusten da; modu horretan, gutxienez 6.000 lagunentzako lekua prestatuko da.

Parkerako irisgarritasuna, segurtasuna eta babesa
Aurreproiektuaren proposamen orokorrean egungo hesia kentzea eta kirol-instalazio ezberdinen mugan hobekuntzak egitea aurreikusten da. Parkerako bost sarrera berri jarriko dira, segurtasun-plan integrala eta mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko neurriak ezartzearekin batera.

Pilotalekuen eraikina
Proposaturiko ekimenen bitartez, eraikinaren egitura birgaitu nahi da, espazioen barrualdea berriz banatu eta aldagelak eta komunak egokitu.

Atletismoa, belodromoa, errugbia, hockeya eta erabilera anitzak
Instalazioek muga berriak izango dituzte parke publikotik bereizteko.Aldi berean, harmailen egungo eraikina handituko da, sarreren kontrola eta planteatutako erabilera berrientzako espazioa egokituz. Halaber, kanpoko hockey-ko pistan harmaila berriak egitea aurreikusten da.

Tenis eta padel pistak
Espazio honetan, estalitako instalazio berri bat egongo da tenis kantxetarako eta padeleko pista berrietarako; halaber, aldagelak, komunak eta biltegiak egongo dira. Estaltzeari esker, estali gabeko padel eta tenis pistak erabiltzeko egungo orduak bikoiztu ahal izango dira.

Garagardotegia, herri kirolak eta sarrera
Garagardotegi berria zentro sozial bilakatuko da. Diseinuan, gainera, estali gabeko espazio berri bat aurreikusten da kirola egiteko, herri kiroletarako pabiloi berria eta parke publikorako aurreikusitako sarrera nagusietariko bat. Modu berean, aurreproiektuan estali gabeko kantxak agertzen dira kirol anitzerako, petankarako jolas-eremua eta haurrentzako jolas-eremua.
Bolueko futbol-zelaiak
Estalitako zona berriak jarri nahi dira Bolue 2an, harmaila berriak Bolue 1ean, eta Bolue 3ko aldagelak handitu eta egokitu nahi dira.

Hurrengo urratsak

Laster hirugarren fasea abian jarriko da, kirol-parke berriaren aurreproiektuan deskribaturiko lehen lanei ekiteko. Horrez gain, lan-taldeak abian jarriko dira parkearen nahiz kirol-ekipamenduen kudeaketa eta gobernantza hobetzearren. Taldea Getxo Kirolak-eko langileek eta instalazioen erabiltzaile gisa duten esperientziaren berri eman nahi duten herritarrek osatuko dute.

Iruzkinak

  1. Llevo empadronado getxo es mi infancia recuerdos
    Mi niñez Juventud mi infancia soy getxo tarra bilbaíno de nacimiento
    Socio jolaseta getxo Kirokak creó estoy acuerdo
    Pero me parece anti proyecto como getxo tarra tengo derecho es mi pueblo getxo mi infancia

    1. Hola Iñigo,

      Deseamos que todos y todas las vecinas de Getxo, sean o no del municipio, se impliquen en la mejora del futuro parque deportivo.

      Un saludo

  2. Hola
    Soy un asiduo a la piscina y me gustaria poder ir a primera hora de la mañana
    Como yo, hay abonados que antes de trabajar nos gustaria poder hacer uso de las instalaciones como los usuarios de Hidra Artea hacen con la piscina que abre a las 6,45h o instalaciones convenidas con Bilbao kirolak como la piscina de la Alhondiga que abre a las 7,00h
    Mi peticion es que se tenga en cuenta el horario de apertura de la piscina de Fadura a las 7,00
    Sin mas, esperando la respuesta y dando las gracias de antemano, os saluda
    Fidencio Bao Perez
    Numero de abonado.- 61252-00

    1. Hola,

      muchas gracias, en primer lugar, por tu petición. Como sabes, hace un par de años adelantamos el horario de apertura de las piscinas a las 7:30 h. Creemos que la tendencia a ampliar los horarios al máximo sigue al alza, pero no podemos ampliar todavía porque los contratos con las empresas de socorrismo, limpieza y mantenimiento que están en vigor tienen como referencia el horario de 7:30 h. Recogemos la petición y la valoraremos cuando llegue la hora de poder abordarla.

      Recibe un cordial saludo,

      Getxo Kirolak

  3. Creo que el número de pistas de Padel es insuficiente, ya que somos muchos los socios que debemos buscar pista en otros municipios , las pistas descubiertas son poco aprovechables por la climatología

    1. Hola Jorge,

      Gracias por tu comentario.
      Hemos sido conscientes de la alta demanda de esta actividad deportiva, por ello, en el anteproyecto se preveen dos nuevas pistas de pádel, que harán un total de 12 pistas.

      Un saludo

  4. Gracias por la gran labor realizada que me imagino será muy compleja para intentar contentar a todo el mundo .
    Solo un apunte referente a las piscinas que me imagino se habrá tomado en cuenta aunque aquí no se mencione.
    se trata de los accesos a las mismas que me imagino que se cambiarán para que todo el mundo entre duchado y tengamos una buena calidad de agua que en la actualidad por cierto deja mucho que desear.
    Muchas gracias otra vez

    1. Gracias Iñaki,

      En cuanto al acceso a las piscina, tomamos nota del detalle que nos mencionas. En lo que respecta a la calidad del agua, lo contrastamos con el equipo responsable.

      Un saludo

    1. Hola Ainara,

      La fase de escucha y debate de propuestas queda cerrada con la redacción del anteproyecto que ahora presentamos.
      Siento comunicarte que en dicho proyecto no se incluye la posibilidad de la instalación de un spa tal y como tu propones. Aunque todavía estamos a tiempo de incorporar algunas mejoras al proyecto, éstas tendrán que ver con detalles concretos y no con nuevas instalaciones.

      Un saludo

  5. Buenos días,
    He estado siguiendo el proyecto de thinking Fadura desde sus inicios. Me ha resultado muy interesante que se pida opinión a la ciudadania, clubs, etc… porque muchas veces hacemos cosas sin contar con los usuarios. Gracias a esta colaboración ha surgido un anteproyecto muy interesante sobre la transformación de Fadura.
    Después de todo esto llega la gran pregunta ¿Qué plazos se preveen para empezar con las diferentes acciones? Está claro que será un proyecto largo por la complejidad del mismo. ¿Hay previsto ya algún orden de ejecución de las mismas?
    Muchas gracias por todo este trabajo.
    Un saludo.

    1. Hola Pedro,

      Gacias a ti y a las personas que os habéis implicado en este proceso participativo, ahora disponemos de un anteproyecto con el que esperamos cumplir las expectativas que habéis volcado en e thinking Fadura.
      En la actualidad estamos dando forma a los siguientes pasos y en el Plan de trabajo para el desarrollo del proyecto.

      Un saludo.

  6. Creo que el pádel es una de las actividades deportivas que más ingresos reporta a Getxo Kirolak. Pero lo triste es que los getxotarras que practicamos este deporte nos tengamos que desplazar a otros municipios (Baracaldo, Santurce, Orutella, Derio y Zamudio) para poder practicarlo en instalaciones privadas, ya que de lunes a viernes sólo disponemos de 1 pista cubierta y 4 descubiertas (ninguna si llueve) en todo el municipio. A ver si apuesta Getxo Kirolak por uno de los deportes cuya Federación Vasca cuenta actualmete con más de 4.000 licencias

    1. Hola Estibaliz,

      Muchas gracias por tu comentario, somos conscientes del interés que despierta la práctica del pádel en nuestro municipio y por ello el anteproyecto incluye dos nuevas pistas, esperamos que este crecimiento en en el número de pistas mejore la disponibilidad de canchas.

      Un saludo

  7. Me parece un buen proyecto un tanto ambicioso, pero estoy convencido que se llevará a buen fin. Felicidades

    1. Muchas gracias por tu comentario, nos ayuda a seguir apostando por la implicación de la ciudadanía en el futuro de Fadura.

      Un saludo

  8. Las pistas de Padel cubiertas son insuficientes , muchos de los abonados tenemos que desplazarnos a jugar a otros municipios

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude