Inherit thinkingFadura

thinkingFadura Europako 100 ekimen baino gehiagoren artean hautatua izan da, osasunean eta ingurumenean duen inpaktua neurtzeko

Posted 2 CommentsPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

thinkingFadura prozesuari buruzko ikerketa Europar Batasunak finantzatuko du. Europako INHERIT programak bizimodu osasungarriko eta ingurumena babestearen aldeko praktikak aztertzen ditu, eta thinkingFadura prozesua hautatu du Europako 100 ekimen baino gehiagoren artean, Fadurako kirol-parke berriak erabiltzaileen eta inguruneko pertsonen osasunean izango duen inpaktua neurtzeko asmoarekin. Helburu hori aintzat hartuta, Getxo Kirolak-ek Basque Centre For Climate Change-rekin […]

lanzamiento thinking fadura

Getxo Kirolakek abian jarri du Fadurako kirol-parkea diseinatzeko, parte hartzeko prozesuaren bigarren fasea

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Getxo Kirolakek thinking Faduraren bigarren fasea jarri du abian; hau da, herritarrek parte hartzeko prozesua, Fadurako kirol-instalazioak diseinatzeko eta aldatzeko, espazio publiko berri bilaka daitezen. Bertan, sarrera libreko parkea eta instalazioak izango dira Getxo Kirolakeko abonatuek kirola egin dezaten. Bigarren fasea datorren ostegunean, apirilaren 19an, 19:30ean hasiko da, Fadurako ekitaldien aretoan, prozesuan parte hartu edo […]

“Jendea ibiltzen eta egoten den parkea parke osasungarria da”

Posted 1 CommentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

“Jendea ibiltzen eta egoten den parkea parke osasungarria da” Getxoko Atletismo Klubak 50 urtetik gorako historia du. 2017. urteaz geroztik, Zuzendaritza Batzorde berria du Klubak, zazpi kirolarik osatua, eta kluba modernizatzeko eta 160 atleta  (ikasleak eta pertsona helduak) artatzeko egiten du lan. Elkarrizketa interesgarria izan dugu Aritz Pérez eta Iñaki de la Torrerekin, Getxoko Atletismo […]

Fadura, osasunean eragina duen parkea

Posted 1 CommentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Karitte Alegría Osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten kirol-proiektuen koordinatzailea da Getxo Kirolaken. Berari dagokio, ikuspuntu tekniko batetik, parke osasungarri baten ezaugarriak jorratzea. Fadurako kirol-parke berria diseinatzerakoan, osasunaren gaineko ikuspegia ziurtatu behar da. Horretarako arrazoiak ez dira begiratu batean eman dezaketenak; izan ere, kirol-jardueretarako jarritako parkea ez da nahikoa parke osasungarria izateko, nahiz eta horrek, ezbairik […]

Zeintzuk dira Faduran parke osasungarria diseinatzeko gakoak?

Posted 2 CommentsPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Gobela ibaiaren ibilguko lanak behin amaituta, 2017an, Fadurako kirol-hiriaren parean egindako aldaketek aukera eskaini zuten ingurunea berriz definitzeko; era horretan, espazio publiko berria diseinatu da, eta, bertan, pertsona abonatuentzako instalazioak eta sarrera libreko parkea konbinatuko dira. Modu horretan, Thinking Fadura sortuko da, Getxo Kirolakek parte hartzeko bultzatutako prozesua, herritarren inplikazioa lortzeko, parkearen etorkizunari eta inguratzen […]

Baina, zertarako balio du parke batek?

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Ekonomialari eta aholkulari independentea Hirien eta Lurraldeen Kudeaketaren eremuan, aditua Kirol Politiketan eta Jarduera Fisikoaren Sustapen Politiketan. Aholkulari- lanetan kirolarekin eta hirien kudeaketarekin lotutako proiektu ezberdinak eta kirolean oinarritutako Toki Garapeneko Planak zuzendu ditu, eta haiek diseinatzen eta martxan jartzen lagundu du. Milaka artikulu idatzi ditu, eta hitzaldiak eman ditu hirien eta lurraldeen garapen iraunkorraren, […]