Ongietorria

Ongi etorri ‘thinking Fadura. Getxoko herritarrekin batera eraikitzen ari den kirol-parkea’ parte-hartze bidezko prozesuaren webgune ofizialera. Getxo Kirolak-ek sustatutako prozesu horren helburua Fadura parke publiko bihurtzea da; Getxo Kirolak-en abonatuek kirola egiteko erabiltzen dituzten kirol-instalazioen ondoan egongo da parke hori, jarduera fisikorako elementu pizgarriak gehituz, ingurumenaren arloan aurrerapausoak eginez, aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektorean enplegua sortuz eta guneetarako sarbidea eta kontrola hobetuz. 2018ko abenduan amaitu zen parte-hartze bidezko prozesuaren ondorioz, Fadurako parkearen eta kirol-guneen paisaia- eta hiri-antolamendurako aurreproiektu bat egin da. Aldez aurretik egindako azterketarekin eta diagnostikoarekin bat etorrita, aurreproiektu horrek zabala, eskuragarria, osasungarria, jasangarria, bateratzailea, berritzailea eta segurua izan beharko du. 2019an, thinking Fadurak beste fase bat ipini du abian, kirol-parke berriaren aurreproiektuan azaltzen diren eta gune fisikoari dagozkion 218 jarduketen hasiera aurreikusten duena, hala nola parte-hartzezko prozesuan atzeman diren beste zenbait gairena, zerbitzuekin, erabilerarekin, harremanekin eta kudeaketa- eta gobernantza-moldeekin zerikusia dutenak.