thinking Fadura-ren garapenak hiru fase izango ditu: lehenbizikoan gaur egungo parkearen eta haren instalazioen diagnostikoa egingo da, bigarrenean kirol-parke berriaren aurreproiektua osatzeko herritarren parte-hartzea sozializatu eta suspertuko da, eta hirugarrenean aurreproiektu horretatik eratorritako proiektuak sustatuko dira.


Proiektuen sustapena
Fase honetan, jarraitu egingo da kirol-parke berriaren aurreproiektuan deskribatutako jarduketak gauzatzeko proiektuak sustatzen, baita ere parte-hartze prozesuan atzeman diren kudeaketari eta gobernantzari buruzko gaiak.
Proiektuen definizioa eta lehenestea
2019an hasitako hirugarren fase honetan proiektuak definitzeari ekin zaio, jasotako proposamenak gauzatzeko helburuz. Horrez gainera, Proiektuak Lehenesteko metodologia garatu da; horrek aukera emango du proiektuak zein hurrenkeratan gauzatuko diren egunez egunez ezartzeko, hainbat aldagairen arabera: proiektuen jatorria eta haien helburua, jasangarritasuna eta bideragarritasuna.
Parte-hartze bidezko diseinua: Proposamenen zehaztapena
Beharrizanak eta aukerak ezagutu ostean, ideiak proposatzeko tartea zabaldu zen. Fase honen emaitzaz ia 1.900 ekarpen jaso ziren, zeinetatik 218 jarduketa-proposamen atera ziren: 110 esku-hartze fisiko, gobernantzari lotutako 43 ekarpen eta parkearen kudeaketari buruzko 65.
Parte-hartze bidezko diseinua: Beharrizanak eta aukerak aurkitzea
Parte-hartze bidezko diseinuaren fasean, aurrez aurreko parte-hartze saioak hasi ziren, kirol-parkeari, instalazioei eta kirol-gunearen bestelako erabilerei dagokienez beharrak eta aukerak atzemateko. Saio horietan parte hartu zuten Getxo Kirolakeko abonatuek, kirol-klub eta –elkarteek, unibertsitateko ikasleek, udal-teknikariek, arlo espezifikoetan diharduten taldeek (adinekoak, generoa, irisgarritasuna, aniztasun funtzionala, migratzaileak, berrikuntza eta ekintzailetza), gazteek (12-24 urte), umeek eta talde politikoek.
Garagardotegiaren diseinua
Aldi berean, lehenengo fasean parte-hartzezko tailerrak ipini ziren abian, Fadurako antzinako Garagardotegia berriz diseinatzeko xedez. Emaitza ekipamendu hori birgaitzeko aurreproiektu bat izan zen, aurrera doana oraindik ere.
Diagnostikoa
thinking Fadura-k gaur egungo kirol-parkearen eta haren instalazioen diagnostikoa abiarazi zuen; azterketa horretan heldu beharreko gai esanguratsuenei buruzko iradokizunak jasotzeko asmoz, udaleko eragile garrantzitsuekin hitz egin zen lehenbizi.