3. fasea. Proiektuen sustapena

Fadurak ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako altzariak estreinatu ditu. Zatoz probatzera!

2020. urtean zehar eta 2021. urtearen zati batean, Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko altzariak elkarrekin sortzeko tailer parte-hartzaile batzuk egin ziren. Leku horretan adin eta behar desberdinetako jende asko ibiltzen da. Lanerako saio horietan, ekonomia zirkularraren printzipioetatik abiatuta, altzariak berritzeko eta horiek espazioan banatzeko hainbat irtenbide jorratu ziren. Orain, 2022an, ikasketa kolektiborako 4 mahai eta ikasteko Ontzia markako 6 besaulki eduki ahal izango ditugu, prozesuan parte hartutako pertsonekin batera diseinatutakoak.

Oraingoz, pieza bakoitzeko unitate bakarra fabrikatu dugu, eta jada jarrita daude Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuan. Horrela egin dugu parte hartzeko moduan jarraitzeko eta erabiltzaileek probatzeko aukera izan dezaten gainerako piezak fabrikatzen jarraitu aurretik.

Modu horretan, mahaia eta besaulkia probatzera gonbidatu nahi zaitugu, zure iradokizunak egin eta bi elementu horien ondoan jarrita dagoen postontzian utzi ditzazun, pieza guztietan dagozkien zuzenketak egite aldera.

Gainera, ekainaren 1ean, 18:00etatik 19:00etara bitartean, proiektuaren arduradunekin topaketa informala egingo da, eta zu bertara hurbildu zaitezke diseinatzeko eta fabrikatzeko prozesuaren xehetasunen inguruan edo ekonomia zirkularrari buruz haiekin hitz egiteko edota elementuak probatu eta iritziak in situ jasotzeko.

Azkenik, altzarien diseinua CC BY (Creative Commons) lizentziapean garatu dela ere nabarmendu nahi dugu, horien erreplika egiteko aukera ematen baitu, betiere egilea aipatzen bada.

Ekodiseinuko proiektu honen bitartez ekonomia zirkularrera gerturatu nahi duzu, hobetzen laguntzen diguzun bitartean?

2 thoughts on “Fadurak ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako altzariak estreinatu ditu. Zatoz probatzera!

  1. Yo sólo quiero solicitar y hasta rogar, que agilicen la colocación de bancos de nueva generación en el parque, para poder sentarnos los mayores y no tan mayores, con un mínimo de comodidad para nuestras espaldas y piernas. Los actuales ya han cumplido su tiempo con creces y necesitan ser renovados.

    1. Hola Maite,

      En la actualidad estamos recopilando la información necesaria para dar forma a una directrices que nos ayuden a incorporar un mobiliario urbano adecuado. Tendremos en cuenta tu aportación.

      Eskerrik asko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.