Fadurarako aurre proiektu berria

Posted 27 CommentsPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Fadurako egungo Udal Kirol Hiria Gobela ibaiak zeharkatzen du, eta ibaiaren ibilgua eta alboko zonak zati ezberdinetan egokitzeko lanak egin ditu Uraren Euskal Agentziak (URA), uholdeak izateko arriskua murriztearren. Obra horiek direla-eta, aukera ederra izan dugu ingurune osoa nolakoa izatea nahi dugun berriz pentsatzeko eta inguru hori hobetzeko nahiz kirol-jarduera, bizi-kalitatea eta ohitura osasungarriak hartzea […]

Mesa redonda, thinking Fadura

Kirol-parke berrirako proposamenak eztabaida gai

Posted 5 CommentsPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Joan den astean, Bloga honetan, Getxo Kirolakek parke berriaren segurtasunaren gaiari eusteko antolatutako maha-ingurukoaren berri eman genizuen. Ekitaldi horretan, thinking Fadura prozesuan zehar, segurtasunaren inguruan azaldutako kezkak eztabaidatu ziren. Segurtasun-mahaia amaitu ondoren, aurreproiektuen aurrerapenak aurkeztu ziren, azpiegitura fisikoaren 45 proposamenari egindako ekarpenak eta kirol-espazio edo -zona bakoitzari emandako irtenbidea eztabaidatzeko. Oro har, prozesuan parte hartu […]

thinking fadura_lego

Kirol-parke berrirako bidea egiteko bost erronka

Posted 2 CommentsPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Irailaren 20an, ostegunean, beste topaketa bat egin genuen Faduran, parte hartzeko thinking Fadura prozesuaren esparruan. Oraingoan, kirol-instalazioak espazio publiko berri bilakatzea lortzeko aktibatu beharreko funtsezko alderdiak identifikatu nahi genituen, espazio berri horretan, parke libre bat eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola praktikatzeko instalazioak batera egon daitezen. Orain arte, hainbat saio eta lan-tailer egin ondoren, elkarren artean […]

thinking Fadura

Irailaren 20an kirol-parke berria errealitate bihurtzeko aktibatu beharreko gakoak landuko ditugu Faduran

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Datorren astean amaituko da thinking Fadura prozesuan parte hartzeko fasea, Getxo Kirolakek sustatuta, herritarrekin egiaztatze aldera etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzeko aukera, jarduera fisikoa modu erregularrean praktikatzea bultzatzeko, ingurumenaren aldetik hobekuntzak lortzeko, aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektorean enplegua gehitzeko eta espazioen sarrera eta kontrola hobetzeko. Apirilaz geroztik, tailer ezberdinak antolatu dira honako hauentzat: pertsona abonatuak, […]

Abian da thinking Fadura parte-hartze prozesuaren bigarren zikloa

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

1.500 lagun inguruk hartu dute parte thinking Fadura parte-hartze prozesuaren lehen zikloan, espazio publiko berria diseinatzerakoan kontuan izateko premiak eta aukerak detektatze aldera, espazio horretan sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola egitek instalazioak egon daitezen. Ziklo horretan, parte-hartzea eta elkarrizketa lau gairen inguruan burutu dira: parke publikoa, kirol-instalazioak, klubak eta espazioko erabilera berriak […]

Fadura zibilizazioa da, gorputz osasuntsuan buru osasuntsua izatearen utopia da

Posted 2 CommentsPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Getxon aparteko lekua dugu, eta zaindu egin behar da Jon Ortega Etcheverryk irrikaz hitz egiten du Fadurako kirol-parkeaz. Zerbaitegatik, zortzi urte zituela, Javier Ortega Uribe-Echevarria aitari laguntzen zion garai hartan Fadurako kirol-hiri berriaren obra bisitatzera. Hil berria den arkitekto ospetsuak arkitektura gizartea aldatzeko motore bezala ulertzen zuen. 70eko hamarkadan, kirolerako eta arlo sozialerako zeuden ekipamenduen […]

thinking Faduran parte hartzerako hiru ardatzak

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Apirilaren 19a data garrantzitsua da, thinking Fadura-ren partehartze prozesua hasi baita, eta Getxo Kirolak Getxoko herritarrak lehenengo informazio hitzaldira gonbidatu dituen eguna izan da. Hitzaldi honetan kirol parke berriaren ibilbidea aurkeztu da, egungo eskaerei, beharrei eta aukerei erantzungo dion kirol parke berria. 100 lagun inguru gerturatu dira Fadurako ekitaldi gunera, prozesuaren informazioa,jasotzeko, eta partehatzearen inguruko […]

#thinkingFadura ulertzeko 8 gako

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

thinking Fadura. Getxoko Kirol Parke Berria herritarrek parte hartzeko prozesua da, Getxo Kirolakek bultzatua, Fadurako kirol-instalazioak aldatzeko eta espazio publiko berri bat diseinatzeko, bertan, sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola praktikatzeko instalazioak izanik. thinking Faduraren helburua da herritarrekin egiaztatzea etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzea, jarduera fisikoa modu erregularrean egitea motibatzeko, ingurumen-arloan hobekuntzak lortzeko, […]

Etorkizuneko Fadurako parkerako gakoak identifikatzen

Posted 2 CommentsPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Thinking Fadura prozesua, Fadurako kirol-instalazioen eraldaketa helburu duen prozesua, bere diagnosi-fasean aurkitzen da oraindik -ekainera arte-, agente desberdinen artean ekarpen eta hausnarketak biltzeko asmoz. Espazio publikoan egingo den esku-hartzea berau erabiltzen duten eta beraz kezkatzen diren pertsonen parte-hartzearekin burutzeko konpromisoa hartu dugu, eta hala ari gara egiten. Premisa hori kontutan hartuta, lehen fase honetan egin […]