2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Kirol-parke berrirako proposamenak eztabaida gai

Mesa redonda, thinking Fadura

Joan den astean, Bloga honetan, Getxo Kirolakek parke berriaren segurtasunaren gaiari eusteko antolatutako maha-ingurukoaren berri eman genizuen. Ekitaldi horretan, thinking Fadura prozesuan zehar, segurtasunaren inguruan azaldutako kezkak eztabaidatu ziren. Segurtasun-mahaia amaitu ondoren, aurreproiektuen aurrerapenak aurkeztu ziren, azpiegitura fisikoaren 45 proposamenari egindako ekarpenak eta kirol-espazio edo -zona bakoitzari emandako irtenbidea eztabaidatzeko. Oro har, prozesuan parte hartu duten pertsonak entzunak sentitu dira, eta aurreproiektuaren zirriborroa diseinatzerakoan haien premiak kontuan hartu direla ikusi dute. Jarraian, zenbait gai zehaztuko ditugu:

Eztabaidak iraun zuen denboran zehar, egiaztatu genuen oso ondo hartu direla ibaiko parkearen inguruko proposamenak, prozesuan detektatutako premiekin bat eginez: oinezkoen pasealekua, komun publikoak, argi gehiago, aire libreko espazioak yoga, taichi, e.a. egiteko leku lasai eta aproposekin.

Perimetroari eta sarrerei dagokienean, oso positibotzat jo da sarrera berriak irekitzea, eta arreta berezia eskaini zaio kirol-instalazioetako sarreren segurtasuna eta kontrola bermatzeari. Fadurako puntu ezberdinetan bizikletak aparkatzeko aparkalekuak jarriko dira, eta kanpoan bidegorri bat egitea proposatu da, aparkalekuen parean, kanpoko bi bidegorriak konektatzeko. Hiriko baratzetarako ez da lekurik aurkitzea lortu; beharbada beste leku batzuk bilatu beharko dira.

Eraikin nagusian, batik bat aipatzekoa da ibilgailu pribatuarentzat mugikortasun-aukerak abian jartzea Udaleko beste sail batzuetatik —autobusak, bizikleta publikoak, bide seguruak— eta eraikin nagusirako sarrerako zona diseinatzea, oinezkoen, bizikleten eta zamalanetarako ibilgailuen artean ahalik eta gatazka gutxien izateko moduan.

Kanpoko igerilekuetako berdeguneak handitzeaz gain, merenderoen zona jartzeko eskatzen da argi eta garbi, baina zona hori arautu beharko da.

Pilotalekuen eraikinean, erabilera anitzeko azalera lehenestea oso ondo ikusi da. Erabilera desberdin askoko lekua da, eta badirudi beharrezkoa dela bizikidetzarako araudia eratzea.

Padel pista guztiak kanpora ateratzeko eta estaltzeko proposamenarekin badirudi erosotasuna galtzen dela, barruan lau pista gutxiago egongo liratekeelako. Kanpoko pistak estaliak izan arren, ez lirateke barruan bezain babestuta egongo.

Azpiegiturak hobetzeko eta handitzeko proposamena, hots, aldagelak, gimnasioak,… eta teniseko pistak estaltzea oso egokia dela uste da. Eztabaida pertsonen nahiz kirol-materialaren segurtasuna hobetzeko dagoen premian oinarritzen da.

Futbol-zelaiei dagokienean, eztabaidak irekita jarraitzen du. Getxoren futbol-zelaiaren kasuan, zailtasun nagusia da urak har dezakeen zonan kokatzen dela, eta hori horrela izanik, ez da erraza izango 6.000 eserlekutik gorako udal-estadioa berriro planteatzea. Zailtasun horren  aurrean, aukerak proposatuko dira jasotako eskaerari erantzuteko, benetan dauden aukerak kontuan hartuta. Bolueko zelaiei dagokienez, zonak estaltzeko aukerak aztertzen jarraituko dute, eta aldageletako ponpa hidraulikoa hobetzeko irtenbideak bilatuko dituzte.

Behin eztabaida amaituta, thinking Fadura taldea berriro abian jarriko da aurreproiektuaren zirriborroa aldatzeko, tarteko egiaztatze-lan hori aintzat hartuta. Aste batzuk barru, behin betiko aurreproiektua izango dugu, eta Fadurako ekitaldien aretoan, saio irekian aurkeztuko da. Informazioa ematen jarraituko dugu!

5 thoughts on “Kirol-parke berrirako proposamenak eztabaida gai

  1. Falta 1 o 2 pistas de Squash en el proyecto que bien podrian ubicarse en zonas multiuso ya que hay espacio suficiente para ello.

    1. ¡Gracias Juan José! Hacemos llegar la sugerencia al equipo técnicos. Saludos.

    1. Hola,

      Próximamente daremos a conocer algunas novedades al respecto de aparca patinetes en Fadura.

      Un saludo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.