Fadurako atletismo eta errugbi harmailen eraikina eraberritze hasi da

Posted 6 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Kirol-kluben parte-hartzearekin diseinatutako eraikin berriak oraingoaren azalera erabilgarriaren bikoitza baino zertxobait gehiago izango du, eta 7 milioi euroko inbertsioa egingo da Kirol-kluben lehiaketa-denboraldia amaitu ondoren, Getxo Kirolak-ek argi berdea eman du atletismo-pistaren eta errugbi zelaiaren eta Fadurako belodromoaren artean dagoen harmailen eraikina osorik berritzeko obrari ekiteko. Eraikin berriaren azalera egungoaren bikoitza izango da: 1.313 m2 […]

Getxo Kirolak-ek partaidetza-prozesu bat abiatu du Fadurako pilotalekuen eraikina berritzeko

Posted 13 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Parte-hartzea, herritar guztientzat irekia, presentziala edo digitala izan daiteke, eta prozesuaren lehen topaketa ekainaren 25ean izango da, TikiToki Zentroan Getxo Kirolak-ek herritarrek parte hartzeko ekimen bat jarri du abian, Fadurako frontoien eraikinaren etorkizuneko berrikuntzari buruz beharrak entzuteko, ekarpenak jasotzeko eta proposamenak kontrastatzeko. Eraikinaren egiturazko finkatze-lanek emaitza onak eman ondoren, ekainaren 25ean, 19:00etan, TikiToki Zentroan prozesu […]

Parkour zirkuitu berria Fadurako kirol parkean

Posted 2 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena, Sin categoría

Getxo Kirolak-ek amaitu ditu Faduran parkour parke bat jartzeko lanak. Zirkuituak 50.000€ inguruko inbertsioa ekarri du, eta aurrefabrikatutako hormigoizko 21 pieza ditu. Instalazio hau kiroldegia eraldatzeko eta hobetzeko Thinking Fadura prozesuaren testuinguruan egin da, modalitate honetako adituen eta praktikanteen gomendioak kontuan hartuta, eta Getxoko Udaleko gobernu-taldeak eta Alderdi Popularrak sinatutako akordio baten emaitza da. Inaugurazioan, […]

Bi petanka pista estreinatu ditugu Fadurako kiroldegiaren kanpoaldean

Posted 7 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Getxo Kirolak-ek petankan jokatzeko bi pista estreinatu ditu Fadurako kiroldegiaren kanpoaldean. Ekipamendua 15.000€ pasatxoko inbertsioa izan da, eta udalerriko adinekoek egindako eskaera baten ondorioz sortu da. Hala, kiroldegia eraldatzeko eta hobetzeko Thinking Fadura prozesuaren testuinguruan, kolektibo horrekin batera lan egin da, haien beharrei erantzuteko eta espazio publikoen diseinuan parte-hartze aktiboa sustatzeko. Inaugurazioan, Amaia Aguirre Getxoko […]

100 pertsona inguruk parte hartu dute Fadurako eraldaketa prozesua ezagutarazteko bisita gidatuetan

Posted 3 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Harrera ona dela eta, Getxo Kirolak-ek uda ostean beste bisita irekibat antolatuko du Getxoko herritar guztientzat 100 pertsona inguruk parte hartu dute Getxo Kirolak-ek hilabete honetan antolatu dituen bi bisita gidatuetan, Fadurako kiroldegiaren kanpoaldea eraldatzeko prozesua ezagutzera emateko. Ekainaren 4an eta 11n egin ziren bisitetan, Getxo Kirolak-eko abonatuek TikiToki Zentroa gizarte-zentro berria, padel eta tenisez […]

Barruko igerilekuen aurreko harmaila berrituko dugu, eta Faduran ikasteko eremura sartzeko arrapala berria jarriko dugu

Posted 4 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Getxo Kirolak-ek bere instalazioak hobetzen jarraitzen du, espazio irisgarriagoa, jasangarriagoa eta erabiltzaileen beharretara egokitua eskaintzeko helburuarekin. Hala, harmaila berria jarri da Fadurako barruko igerilekuetako beiratearen aurrean, eta arrapala bat eraiki da ikasketa gunera sartzeko. Bi hobekuntza horiek kiroldegiko eraikin nagusiko bigarren solairuan daude. Harmaila berria eraikitzeko upcycling (edo suprarreciclaje) kontzeptuan oinarritutako materialak erabili dira, eta, […]

Fadurako aldageletako seinaleztapena eguneratzen dugu, orientazio argiagoa eta inklusiboagoa izateko

Posted 2 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Getxo Kirolak-ek bere instalazioen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna hobetzen jarraitzen du, Fadurako eraikin nagusiko aldageletan seinaleztapen-prototipo bat ezarriz. Urrats hori kirol-parkeko eta instalazioetako erabiltzaileen orientazio autonomoa hobetzeko garatu den seinaleztapen-eskuliburuaren inplementazio-prozesuaren zati bat da. Barne-espazioetako seinaleztapenak funtsezko funtzio bat betetzen du: zerbitzuen, eremu espezifikoen eta sarbideen identifikazioa erraztea, esperientzia erosoagoa eta arinagoa bermatuz. Proposamena diseinu intuitiboan […]

Getxo Kirolak-ek TikiToki Zentroa inauguratzen du, Fadurako gizarte eta kirol gune berria

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

  Garagardotegi zaharrean eraikitako eraikina modu parte-hartzailean diseinatu da, eta kluben jarduera soziala eta kirol-sektorerako berrikuntza-zentro bat hartuko ditu. Fadurako gizarte eta kirol zentro berriak, garagardotegia zegoen tokian eraikiak, badu izena: TikiToki Zentroa. Eraikina datorren otsailaren 11n inauguratuko da, Getxo Sasoi Sasoian herriko kirol sarien banaketarekin batera. Espazio berriak 850 metro koadroko azalera erabilgarria eta […]

Informazio- eta gogoeta-topaketa kirol-klub eta -erakundeekin

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Joan den abenduaren 3an, Getxoko kirol-klubetako 40 ordezkari baino gehiago bildu ziren Fadurako eraikin nagusiko ekitaldi-aretoan. Saio hau thinking Fadura parte-hartze prozesuaren barruan kokatzen da, eta bere helburu nagusiak martxan dauden proiektuen egoeraren berri ematea, ikaskuntzak partekatzea eta klubetan eta kirol erakundeetan parte hartzeari buruz hausnartzeko gune bat irekitzea izan ziren. Saioaren lehen zatian, parte-hartze […]

Aurrera doaz Fadurako kiroldegiko frontoien eraikinaren egitura indartzeko lanak

Posted 16 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Fadurako frontoien eraikinaren egitura indartzeko lanak abuztuan hasi ziren, eta erritmo onean doaz aurrera. Eraikina finkatzeko lanak 2,3 milioi euro inguruko kostua du, maiatzean bukatzea aurreikusten da eta egituretan espezializatutako bi ingeniaritza ospetsuk egindako proiektu teknikoa du abiapuntu. Obra hau aldez aurreko funtsezko urratsa da eraikinaren barrualdea osorik eraberritu eta ekipamenduak eguneratu aurretik. Kontuan izan […]