3. fasea. Proiektuen sustapena

Getxo Kirolak-ek partaidetza-prozesu bat abiatu du Fadurako pilotalekuen eraikina berritzeko

Parte-hartzea, herritar guztientzat irekia, presentziala edo digitala izan daiteke, eta prozesuaren lehen topaketa ekainaren 25ean izango da, TikiToki Zentroan

Getxo Kirolak-ek herritarrek parte hartzeko ekimen bat jarri du abian, Fadurako frontoien eraikinaren etorkizuneko berrikuntzari buruz beharrak entzuteko, ekarpenak jasotzeko eta proposamenak kontrastatzeko.

Eraikinaren egiturazko finkatze-lanek emaitza onak eman ondoren, ekainaren 25ean, 19:00etan, TikiToki Zentroan prozesu horren aurkezpena egingo da. Prozesuan, herritarrek, oro har, eta Getxo Kirolak-eko abonatuek eta kirol-klub eta elkarteek parte hartzeko aukera izango dute.

Thinking Faduraren testuinguruan, lan horren helburua erabilera eta beharren programa bat zehaztea izango da, eraikinaren etorkizuneko berrikuntza integralerako oinarri izango dena. Horrela, saio horiek jarraipena emango diete 2018an jasotako lehen ekarpenei eta Getxo Kirolak-ek hautemandako beharren esparruari berari.

Prozesuan aurrez aurreko 3 lan-saio izango dira eta aurreikusita dago urriko amaieran ixtea. Bertan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea formulario honen bidez:: https://labur.eus/FadurakoFrontoiak. Lekua mugatua da, beraz, hobe da erreserba lehenbailehen egitea.

Parte-hartzeko modua

Prozesu honetako parte-hartzea aurrez aurreko lan-espazioen eta plataforma digital honen bidez antolatuko da, eta bertan prozesuaren edukiak kontsultatu, ekarpenak egin eta emaitzen bilakaera jarraitu ahal izango dira. Hemen kontsulta ditzakezu eraikinaren ezaugarriak.

  • ProposamenakPlataforma honen bidez, interesa duen edonork Fadurako frontoien etorkizuneko eraikinari buruzko proposamenak, beharrak eta oharrak partekatu ahal izango ditu. Ekarpen horiek prozesuaren abiapuntua aberasteko eta aurrez aurreko lana osatzeko balioko dute.
  • Topaketa parte-hartzaileakHiru lan-saio presentzial egingo dira, beharrizanak kontrastatzeko, lehentasunak ordenatzeko eta proposamenak modu kolaboratiboan jasotzeko. Saio horiek jarraipena emango diote 2018an egindako entzuketari, eta etorkizuneko ekipamenduak jaso beharko dituen erabilera eta espazioetan sakontzeko aukera emango dute, metodologia parte-hartzaile batekin.

Zeugaz plataforman ikus dezakez prozesuari buruzko informazio guztia.

10 thoughts on “Getxo Kirolak-ek partaidetza-prozesu bat abiatu du Fadurako pilotalekuen eraikina berritzeko

  1. Los cambios deben ser a mi juicio
    1 – Los tejados , goteras en todo el recinto y sobre las pistas de padel.
    2 – los vestuarios individuales datan del año 1975…..y no se han renovado.
    Los vestuarios generales y en general todos los vestuarios con “ventilación” para que no se acumule en vapor.
    3 – mandos individuales de frio-calor en las duchas.
    4 – PADEL : aumentar de 4 a 8 el numero de pistas de padel cubiertas y renovar las existentes, ( las untas del parqué están mal encajadaa en la pista ).
    5 -botiquin y primeros auxilios según la normativa.
    6 –

  2. Cuando se harán las nuevas pistas cubiertas de pádel? asimismo creo que debería de haber mesas de ping pong en una zona interior para quien quiera jugar .

  3. Por favor, poned unas duchas en las que se pueda regular la temperatura del agua. Eskerrik asko

  4. En mi opinión en el interior de las naves deberían haber unos vestuarios y aseos en condiciones

  5. Estaría bien mejorar el cerramiento del edificio para mejorar su aislamiento y su eficiencia.
    Propongo también revisar cuánto se usan los vestuarios ya que creo que se usan muy poco así que se podrían renovar los que se dejen y quitar los que no para aprovechar el espacio para hacer otra sala.

Comments are closed.