Proposamenak skatepark bat, boulder bat eta hainbat modalitate har ditzaketen hiru frontoi eta kiroldegi ditu
Thinking Fadura partaidetza-prozesuaren testuinguruan, kirol-kluben eta Getxo Kirolak-en ordezkari gisa 40 pertsona inguru aritu dira lanean urrian, TikiToki Zentroan egindako bi saiotan, frontoien eraikinaren etorkizuneko birmoldaketak izango dituen beharrak zehazten. Aurrez aurreko topaketetan egindako ekarpenez gain, 70 proposamen baino gehiago jaso dira Getxoko Zeugaz partaidetza-plataforma digitalaren bidez.
Adostutako irizpide orokorren artean, lehentasuna emango zaie balio anitzeko kirol-instalazioei, eta, beraz, modalitate desberdinak egitea errazten dutenei. Era berean, eraikinak aldagelak, atsedenerako eta itxaroteko guneak, bilera-gelak eta gimnasio bat eskaini beharko ditu, erabilera partekatuko printzipio horri berari jarraituz.
Eraikinak hartu beharko lituzkeen ekipamendu zehatzei dagokienez, estrategikotzat jo dira skatepark bat eta eskalada-instalazio bat (boulder), getxotarren eskariari erantzuteko. Izan ere, gaur egun beste herri batzuetara joan behar dute ekipamendu estalietan kirol horietaz gozatu ahal izateko. Gainera, proiektuak hiru pilotaleku izan beharko lituzke, euskal pilotaren modalitate desberdinak praktikatzeko aukera emango dutenak eta beste kirol batzuekin erabilera partekatu ahal izango dutenak, baita gainerako espazioak diseinatu ere, erabilera anitzekoak izan daitezen eta, besteak beste, arku-tiroa, mahai-tenisa, badmintona, patin-hockeya, boxeoa, gimnastika erritmikoa edo zirkua har ditzaten.
Bi lan-saioetan, argiztapenari, baldintza akustikoei, erabiltzaileentzako aparkalekuen optimizazioari, mugikortasun jasangarriaren aldeko neurrien inplementazioari eta eraikinerako sarbideen hobekuntzari eta modernizazioari buruzko beharrak ere aztertu dira.
Partaidetza-fase hori amaitu ondoren, Getxo Kirolak-ek baliozkotu beharko ditu, teknikoki, antolamenduz eta aurrekontuz, kirol-espazioei eta horien erabilerei lotutako proposamenak, etorkizuneko aurreproiektua egiten aurrera egin aurretik.

4 thoughts on “Fadurako frontoien eraikinaren etorkizuneko birmoldaketaren beharrak zehazteko prozesu parte-hartzailea amaitu da”
Suelo jugar a tenis de mesa,en zonas exteriores,me gustaría jugar en faudra interiores,donde podría jugar en zona de los frontones.
Gracias por tu aportación. El tenis de mesa es una de las modalidades contempladas para el futuro edificio de frontones de Fadura. En los últimos meses se ha trabajado con su club para identificar las necesidades de esta práctica deportiva.
Este trabajo forma parte de un proceso participativo (https://zeugaz.getxo.eus/processes/frontfadura) con otros clubes deportivos y la ciudadanía, cuyo objetivo es definir un equipamiento multideportivo que permita compatibilizar distintos usos.
Un saludo
Ezin dut ulertu zergaitik ez diren antolatzen frontoietan euskal pilotaren ikastaroak. Zergaitik ez dira ematen pala ikastaroak? Azkenean, erabiltzen ditugu frontoioak edozein gauzatarako, euskal pilotarako izan ezik. Zergatik adibidez, ez da badminton tenis pistetan ematen? Egiten dugun gauza bakara, frontoiak suntsitu beste aktibidade antolatzen direlako! Edo Tenis eraikinean, skate pista eta boulder eraikitzen? Nahikoa da, frontoiak, edozein gauzatarako erabiltzeaz!
Kaixo,
Pilotarako, fronteniserako, badmintonerako eta beste modalitate batzuetarako kirol anitzeko espazio gisa planteatzen da Fadurako pilotalekuen eraikina. Azken hilabeteotan, pilota eta frontenis klubekin lan egin da haien beharrei erantzuteko eta kirol erabilera ezberdinen bateragarritasuna bermatzeko, jarduera batzuk beste batzuetara desplazatu gabe.
Lan hau prozesu parte-hartzaile baten parte da (https://zeugaz.getxo.eus/processes/frontfadura?locale=eu), non beste kirol talde batzuk eta herritarrak ere parte hartzen ari diren, etorkizuneko ekipamendua definitzeko beharrak jaso eta kontrastatzeko helburuarekin.
Ondo izan