Ekonomia zirkularrean oinarritutako lankidetza-diseinua Fadurara iritsi da

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Duela aste batzuek iragarri genuen Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa eta altzariak hobetzeko proiektua abian jarri genuela; espazio horretan aurkitzen dira txikiparken galeria, erabilera anitzeko zona eta ikasteko gela. Proiektua ekonomia zirkularraren printzipioen arabera garatu da; hau da, birziklatutako edo berrerabilitako materialak eta erabiltzen ez diren produktu manufakturatuak erabili dira, eta, COVID-19ak eragindako osasun-krisia […]

OGPEuskadi_ThinkingFadura

thinking Fadura Euskadiko Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak antolatutako foroan

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Getxo Kirolak erakundeak thinking Fadura proiektutik ateratako ikaskuntzak partekatu zituen atzo, Euskadiko Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak (OGP Euskadi) antolatutako Foro Irekian, herritarren parte-hartzeak Administrazio Publikoaren barne-egituraren ikuspegitik duen eraginari buruz. OGP Euskadiren laguntzarekin eta ikuskaritzarekin egindako azterketa-lan honen bidez, thinking Fadura esperientzia zehatzaren bidez, Administrazio Publikoak, oro har, herritarren partaidetza-prozesuetan aurkeztutako proposamenak abian jartzeko dituen […]

Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak Euskadin Thinking Fadura proiektua aukeratu du herritarren partaidetzaren ezagutza transferitzeko

Posted 3 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

OGP Euskadik thinking Fadura Getxo Kirolak-ek Fadura kirol-parke berria diseinatzeko herritarren laguntzarekin sustatu duen proiektu pilotua aukeratu du, herritarren partaidetzak herri-administrazioen barne-egituran zer-nolako eragina duen aztertzeko. Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) gobernu irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak izaten laguntzeko proiektuak sustatzen ditu, eta gobernantzari eta gardentasunari dagokionez erreferentziazko erakunde bat da […]

Ekonomia zirkularra Faduran da

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Jada abian dira thinking Fadura parte hartzeko prozesuan egungo instalazioak aldatzeko proposaturiko lehen jarduerak, erabiltzaileek eta udalerriko kirol-klubek egindako ekarpenei jarraiki. Garagardotegia bezalako proiektuak edo parkearen segurtasuna forma hartzen doazen heinean, Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa hobetzeko unea iritsi da; bertan, txikipark galeria, erabilera anitzeko zona eta ikasteko gela aurkitzen dira. Bigarren solairuan, adin […]

Segurtasuna, Fadurako kirol-parke berriaren funtsezko alderdia

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

thinking Fadura parte hartzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izan dugun moduan,  segurtasunak kirol-parke osoan du eragina; hots, instalazioetan, espazioetan, pertsonengan eta ingurumenean. Modu horretan, Getxo Kirolakek duela hilabete batzuk eztabaida-mahaia antolatu zuen pertsona adituekin, eta segurtasuna azpimarratzen duten lau gako atera ahal izan genituen: Espazioa habitatzea. Antzemandako segurtasuna oinarrizko faktorea da espazio publikoan kirol-ekipamenduak kokatzerakoan. […]

Fadurako Garagardotegi zaharrak erabilera soziala lantzeaz gain, kirolarekin loturiko proiektu berriak babestuko ditu

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

thinking Faduran, lehenik eta behin, parte hartzeko prozesu espezifikoa garatu zen 2017an, Fadurako Garagardotegi zaharra berriz diseinatzeko asmoarekin, eta, era horretan, ekipamendua birgaitzeko aurreproiektua  egin zen. Orain, prozesuan parte hartutako agente ezberdinek proposaturiko ideiekin egindako aurreproiektua aintzat hartuta, Getxo Kirolak-ek oinarrizko proiektuaren diseinua egin du, hari jarraituko dio egikaritze-proiektuak eta, azkenik, higiezina birgaituko duen obra-proiektua. […]

metodología priorización

Nola hautatzen eta gauzatzen dira Fadura aldatuko duten jarduerak?

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Diseinua egiteko parte hartze prozesuaren bigarren fasea amaitu ondoren, bi erronkari egin behar die aurre thinking Fadurak. Alde batetik, Fadurako kirol-parke berria berrantolatzeko aurreproiektuak jasotako proposamen ugariak proiektu zehatzetan multzokatu behar dira. Bestetik, berriz, proiektuak gauzatzeko ordena ezarri behar da, parkea pixkanaka-pixkanaka aldatzen joan dadin. Modu horretan, bi erronka horiek jorratzeko, Getxo Kirolakek proiektuak lehenesteko […]

Getxo Kirolak-ek Fadurako kirol-parke berriaren berdiseinuaren lehen lau proiektuak aktibatu ditu

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Getxo Kirolak-ek thinking Fadura prozesuaren hirugarren fasea aktibatu du, parte-hartzaile prozesuan zehar sortutako lehen lau proiektuak abian jarriz. Prozesua herritarrekin eta udalerriko elkarte-ehunarekin batera burutu zen joan den urtean zehar.  Fase berri hau gutxi gorabehera lau urtekoa izango da eta, garagardotegi zaharra ordezkatuko duen funtzio anitzeko eraikin berria eraikitzeko proiektuaren idazketarekin hasiko da. Fase berrian […]

Fadurako errugbi zelaiak eta belodromoak hesi berria eta argi berriak estreinatu dituzte

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Fadurako errugbi zelaian eta belodromoan egurrezko hesi berria thinking Fadura parte-hartze prozesuaren bidez egindako lehen lanak dira. Itxitura horren helburua da erabiltzaileak zelaian zehar ez igarotzea, haien burua eta txirrindularitza praktikatzen dutenena arriskuan ez jartzeko. Horrez gain, Getxo Kirolak-ek instalazio horietako argiteria hobetu du. Bi hobekuntzak thinking Fadura parte hartzeko prozesuan proposatu ziren, eta, era […]

Hockey Thinking Fadura

Hiru esku-hartze horiek Thinking Fadura parte hartzeko prozesuaren ondorioz egingo diren lehenak dira.

Posted 5 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Getxo Kirolak-ek laster berrituko du belar artifizialeko zelaia, Fadurako hockey zelaiaren inguruko itxitura hobetzearekin batera. Modu berean, hesi berria jarriko du errugbi zelaian eta atletismo pistan. Hiru esku-hartze horiek thinking Fadura parte hartzeko prozesuaren ondorioz egingo diren lehenak dira. Prozesu horren bitartez, Getxo Kirolak-ek, abonatuek eta udalerriko klubek eta elkarteek instalazioak hobetzeko eta Fadura parke […]