Inaugurazioan, Amaia Aguirre Getxoko alkateak azaldu duenez, “parkour ekipamendu berri honekin, udalerrian mota honetako lehena dena, beste baliabide bat gehitzen diogu gazteenei zuzendutako kirol eskaintzari. Getxo erreferente bat da kirolaren arloan, bai bere kudeaketagatik, bai jarduera fisikoa egiten duten pertsona aktiboen eta praktikatzaileen kopuruagatik. Horregatik, joan den astean petanka-pisten estreinaldiarekin egin genuen bezala, gure helburua da Getxoko biztanleen adin-tarte desberdinei ahalik eta alternatiba gehien eskainiko dizkieten kirol-baliabide publikoak batzen jarraitzea “. Halaber, Aguirrek eskerrak eman zizkien “parkour-ean adituak diren pertsonei, parke honek modalitate honetan aritzen direnen itxaropenak bete ditzan emandako laguntzagatik“.
Parkour diziplina Frantzian sortu zen laurogeiko hamarkadan, eta bi punturen arteko desplazamendua du helburu, ahalik eta modu arin, azkar eta errazenean. Beste kirol batzuek ez bezala, ez da funtsean lehiakorra, eta hori egiteko oztopoak gainditzea ahalbidetzen duten elementuak erabiltzen dira.
Ekipamenduak 100m2-ko azalera du eta errugbi zelaiaren eta Fadurako kanpoko belodromoaren ondoan dago. Getxo Kirolak-eko abonu-txartelarekin sartzea beharrezkoa ez den parkeko gune batean dagoenez, interesa duten pertsonek instalazio horretaz libreki eta doan gozatu ahal izango dute.
Jarduketa hori aire zabaleko eremuak antolatzeko proiektu globalaren parte da; proiektu horren xedea parkeko kanpo-espazioak antolatzea eta dinamizatzea da, diseinua naturaren integraziora, ingurunearekiko loturara eta ekipamendu egokien bidezko jarduera fisiko osasungarriaren sustapenera bideratuz.

2 thoughts on “Parkour zirkuitu berria Fadurako kirol parkean”
¿para cuando la reforma de las gradas de atletismo? sois conscientes de el número de atletas que tiene el club…. creo que se le da muy poco visibilidad e importancia al trabajo que desarrollan el presidente y los entrenadores. El atletismo español esta despegando y tenéis buena cantera en el club.
Iratxe, la actuación de las gradas va a empezar en breve, probablemente en el mes de junio de este año.
A tu pregunta, la respuesta es sí, somos muy conscientes del número de atletas y del trabajo de todo el equipo.
Gracias por dejar tu comentario.