EkintzakParke irekia

Bizikidetza kirol-parke berrian, parke ireki eta seguruan

thinking fadura mesa redonda

Duela egun batzuk, mahai-inguru bat antolatu genuen kirol-parke berriaren segurtasuna jorratzeko; izan ere, parte hartzeko thinking Fadura prozesuan interes gaien piztu duen gaietariko bat izan da.

Mahaia Asier Amezagak moderatu zuen, thinking Fadura taldekoak, eta helburua zen Faduraren segurtasuna eta sarreraren inguruko gako nagusiak aztertzea pertsona adituekin eta ikuspegi ezberdinetatik. Abiapuntu gisa, Sorne Esturok, Getxo Kirolakeko arkitektura-proiektuen arduradunak, ongietorria eman eta Uraren Euskal Agentziak (URA) ibaiaren ibilgua egokitzeko egindako jardueren bidez kirol-gunean aldaketa garrantzitsuak egin direla gogoratu zuen, aukera paregabea sortu dela zona osoa berriz pentsatzeko eta hobetzeko eta Getxon kirol-jarduera, bizi-kalitatea eta ohitura osasungarriak hartzea bultzatzen jarraitzeko. “Parke ireki eta seguru batean pentsatzea ez da paradoxa”, jarraitu zuen Sornek; “egun, sistema eraginkorrak izan ditzakegu espazioaz segurtasunez baina askatasuna galdu gabe gozatzeko. Are gehiago, gurearen antzeko esperientzia asko daude beste lekuetan, eta horietan ikus daiteke espazio irekia, denak hartu eta denak zaintzen dutena, bermerik onena dela segurua izan dadin”.

Espazioa bizitzea

JuanMa Muruak, hiriak eta lurraldeak kudeatzeko eremuan ekonomialariak eta aholkulariak, eta kirol-politiketan espezialista denak, aurkezpenean hiru teoria garrantzitsu azaldu zituen, antzematen dugun segurtasuna funtsezko gakoa dela ulertzeko espazio publikoan kirol-ekipamenduak kokatzerakoan:

  • Leiho hautsien teoria (Wilson eta Kelling, 1982) eta espazio horien mantentze-lan egokiak duen garrantzia, horiek segurtasunik gabeko ingurune bilaka ez daitezen.
  • Defenda daitekeen espazioaren teoria (Newman, 1972), espazioaren bereizketak dituen onurak pentsatzera eramaten gaituena, pertsonak espazio horiekin identifika daitezen eta zaindu ditzaten.
  • Kaleko begien teoria (Jacobs, 1961), komunitate bat eta nolabaiteko dinamismo soziala existitzeak duen garrantzia azpimarratzen duena, espazio publikoei segurtasuna ematearren.

“Espazio publikoa gatazkatsua da izatez, bertan interes oso ezberdinak biltzen baitira. Konfiantza izan behar dugu espazio irekien diseinuan eta sortuko diren gatazka askoren autoebazpenean”, baieztatu zuen JuanMak. Ildo horretan, New Yorkeko esperientziaren berri eman zuen, itxita zeuden parkeak berriz diseinatzen ari baitira, espazio ireki bilakatzeko eta pertsonen arteko bizikidetza handiagoa izan dadin; halaber, Alcalá de Henaresko kasua aipatu zuen, “debekatuta jolastea” adierazten zuten plaken lekuan “jolastu errespetatuaz” plakak jarri baitituzte. Bideo honetan labur-labur agertzen da egindako aurkezpena:

 

Segurtasun integrala

Jose María Sanzek, segurtasun integraleko eta babeseko proiektuak garatzen dituenak RKL erakundean, eta etorkizuneko kirol-parkearen segurtasunaren Plan Zuzentzailea diseinatzen ari den taldeko kideak, parke berrian izan daitezkeen istripuei erantzuna emateko edota ekintza antisozialak babesteko diseinatzen ari den segurtasun-sistemaren hiru ildo nagusiak aurkeztu zituen. Adituaren ustez, segurtasuna eta babesa diseinuan bertan hartu behar dira kontuan, Fadurako kirol-parkearen kasuan egiten ari diren bezala.

Parke berrirako segurtasun integralean ondorengoak konbinatzen dira: sistema horietan jardun behar duten pertsonak artatzen dituzten irtenbideak, diseinatu behar diren prozedurak, ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen, eta egun inoiz ikusi gabeko prestazioak, aprobetxatu behar ditugunak, eskaintzen dituen teknologia.

Segurtasunaren proposamena hiru zirkulutan oinarritzen da. Lehena perimetroaren segurtasunarekin lotzen da, pertsonen eta ibilgailuen fluxuak artatuko dituena da, eta, besteak beste, bideozaintza, geokokapena, megafonia edo ibilgailuen kontrola bezalako neurriak izango ditu. Bigarren segurtasun-zirkulua, berriz, kirol-instalazioetan eta -azpiegituretan oinarrituko da, eta suteak detektatzeko eta lekuak husteko, sarrerak kontrolatzeko, jende-kopuruak kontrolatzeko, interfoniarako, eta abarretarako neurriak izango ditu. Azkenik, hirugarren segurtasun-zirkulua azpiegitura kritikoetan oinarrituko da; hots, koadro elektrikoetan eta instalazio informatikoetan. Neurri eta sistema gizatiar nahiz prozedura-arloko eta teknologiko horien guztien kudeaketa eta koordinazioa ezinbestekoa da espazioa bat segurua izateko eta segurutzat jotzeko.

seguridad thinking fadura

Arkitektura eta segurtasuna

Nerea Sarasola thinkingFadurako arkitektura-taldeko kidea da, eta, haren ustez, “segurtasunarekiko kezka parte hartzeko prozesu osoan zehar adierazitako zerbait da. Arkitekturako taldeak nahitaez neurri adimentsuak aplikatu behar ditu, bereizi eta askatasuna kendu gabe mugatzeko aukera ematen dutenak; hau da, batzen duten neurriak, inola ere ez kentzen dutenak. Eta hori guztia kirol-instalazio ezberdinak irla independente bilakatu gabe”.

Halaber, thinking Fadura taldeko Jon Laurenzentzat, hirigintza eta arkitektura aldetik erreparatuta, erronka da ibaiko parkeak kirol-azpiegiturekin eta osasunarekin etengabe lotuta duen garrantzia agerian uztea, hori oinarrizko alderdia baita Faduraren aldaketan.

Elkarrekin bizitzen ikastea

Adituen iritziek bertaratutako pertsonen iritziak ere sortzen dituzte, eta azken horiek gai garrantzitsuak proposatzen dituzte; esate baterako, egungoa bezalako espazio itxia aldatzeko dauden benetako aukerak, parkera sartzea galarazten duten eragozpen fisiko perimetralak kenduta, eta espazioa berreskuratzeko aukerak, pertsona guztiek gozatu ahal izatearren.

Parkearen segurtasunarekin harreman zuzena duen funtsezko puntu bat bada; hain zuzen ere, bizikidetza espazio eta jardueretan edo Getxoko pertsona abonatuen, kluben eta bizilagunen artean. Parke seguruaren aldeko apustuak neurri teknikoak eta arkitektonikoak eskatzen baditu ere, batez ere bizitzea eskatzen du, espazioari bizitza eta jarduera ematea. Ildo horretan, bidezkoa da batzuetan zenbait pertsonok eta erakundeok Faduraren inguruan egiten dugun erabilera pribatiboaren inguruan hausnartzea. Horri buruzko eztabaida hasteko, ondorengo galdera erantzutera gonbidatzen zaitugu: Zer bururatzen zaizu Faduran bizikidetza hobetzeko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude