2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Abian da thinking Fadura parte-hartze prozesuaren bigarren zikloa

1.500 lagun inguruk hartu dute parte thinking Fadura parte-hartze prozesuaren lehen zikloan, espazio publiko berria diseinatzerakoan kontuan izateko premiak eta aukerak detektatze aldera, espazio horretan sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola egitek instalazioak egon daitezen.

Ziklo horretan, parte-hartzea eta elkarrizketa lau gairen inguruan burutu dira: parke publikoa, kirol-instalazioak, klubak eta espazioko erabilera berriak (laburpena ikus dezakezu artikulu honetan). Xehetasunez aztertu ditugu detektaturiko premia eta aukera guztiak, saio presentzialetan zein plataforma digitaletan eta baita egindako galdetegietan ere; horrela, 10 espaziotan antolatu ditugu, horiek modu argiago batean jorratzeko parte hartzeko prozesu honen bigarren zikloan: (1) Ibaiko parkea. (2) Ingurua, sarrerak eta aparkalekua. (3) Tenis-pistak. (4) Kanpoko padela eta sarrera. (5) Atletismoa, errugbia, hockeya eta erabilera anitza. (6) Pilotalekuen eraikina. (7) Futbol-zelaia. (8) Eraikin nagusia. (9) Kanpoko igerilekuak. (10) Bolueko futbol-zelaiak.

Detektatutako eskaera guztiak bideratzeko helburuarekin, espazio bakoitzerako lau eta sei irtenbide-proposamen diseinatu dira. Orain, Getxo Kirolaketik, proposamen horiei buruzko iritzia emateko gonbita luzatu nahi dizugu, kirol-parke berriaren aurreproiektua aurreratzen jarraitzearren.

Parte-hartzeko plataforma digitala jada prest dago bigarren ziklo honetarako, eta irailaren 20ra arte irekita egongo da. Parte hartzeko, urrats hauek jarraitu besterik ez duzu egin behar:

  1.    Sakatu zein espazioren inguruan eman nahi duzun iritzia eta hautatu aipatu nahi duzun irtenbide-proposamena. Proposamena mapan nahiz web orrialdean hauta dezakezu.
  2.    Hautatutako gaiaren inguruan iritzia emateko, ‘atsegin dut’ saka dezakezu, irtenbidea zure premietarako benetan ona dela iruditzen bazaizu. Gainera, iruzkin bat bidali dezakezu iruditzen zaizun edozein alderdi argitu eta osatzeko. Iruzkin guztiak kontuan hartuko dira baterako sorkuntzaren prozesua aberasteko.
  3.    Behin espazio batean eta irtenbide-proposamen zehatz baten gainean parte hartuta, gainerako espazioetan eta proposamenetan parte hartzen jarraitu ahal izango duzu.
  4.    Plataforman, Fadurako kirol-parke berriaren lankidetza-diseinua nola aurreratzen ari den ikus ahal izango duzu, beste pertsonek egindako ekarpenen inguruan iruzkinak egin ahal izatearekin batera.

Ideia guztiak kontuan hartuko dira irailaren 20an Fadurako hall-ean aurkeztuko diren proposamenak diseinatzeko. Proposamenak egun berean egingo den saio presentzialean zehaztuko dira; saioa 19:00etan izango da, Fadurako ekitaldien aretoan. Jende-kopurua mugatua denez, esteka honen bitartez izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen dizugu.

Parte hartzeko prozesuaren bigarren zikloa behin amaituta, azken txanpan sartuko gara. Urria eta azaroa artean, emaitzak eta parke berriaren aurreproiektua emango dira, eta prozesua oro har ebaluatu ahal izango da.

Parke hau Getxoko herritarrekin batera eraikitzen ari gara. Zure lankidetza ezinbestekoa da Faduraren etorkizunerako. Zure zain izango gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.