2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Irailaren 20an kirol-parke berria errealitate bihurtzeko aktibatu beharreko gakoak landuko ditugu Faduran

thinking Fadura

Datorren astean amaituko da thinking Fadura prozesuan parte hartzeko fasea, Getxo Kirolakek sustatuta, herritarrekin egiaztatze aldera etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzeko aukera, jarduera fisikoa modu erregularrean praktikatzea bultzatzeko, ingurumenaren aldetik hobekuntzak lortzeko, aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektorean enplegua gehitzeko eta espazioen sarrera eta kontrola hobetzeko.

Apirilaz geroztik, tailer ezberdinak antolatu dira honako hauentzat: pertsona abonatuak, kirol-klubak, herritarrak, premia espezifikoak dituzten taldeak, gazteria, UPV/EHUko ikasleak, udal kiroldegiak erabiltzen dituzten adingabeak, eta, azkenik, Getxoko Udalean ordezkaritza duten talde politikoak.

1.500 bat pertsonak parte hartu dute kontuan hartu beharreko premiak eta aukerak detektatzeko lehen ziklo honetan, espazio publiko berria diseinatze aldera, parke libre bat eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola praktikatzeko instalazioak batera egon daitezen. Jasotako informazio guztiarekin, thinking Faduraren taldeak 10 leku ezberdinetan esku hartzea nahi du.

Datorren irailaren 20an, 19:00etan, Fadurako ekitaldien aretoan, kirol-parke berriaren alderdirik nagusiak landuko ditugu. Halaber, topaketan, kirol-parke berria errealitate bihurtzeko aktibatu beharreko alderdi giltzarriak landuko dira. Kopurua mugatua denez, ahalik eta azkarren izena ematea proposatzen dizugu esteka honetan.

Gainera, hilaren 20an bertan, 11:00etatik aurrera, Fadurako hall-ean, erakusketa interaktiboa egongo da parte hartzeko prozesuan jasotako proposamen guztiekin. Bitartean, gogoratu interesatuta dauden pertsonek prozesuan plataforma digitala eta #thinkingFadura etiketaren bidez sare sozialetan parte har dezaketela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.