2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

thinking Faduran parte hartzerako hiru ardatzak

Apirilaren 19a data garrantzitsua da, thinking Fadura-ren partehartze prozesua hasi baita, eta Getxo Kirolak Getxoko herritarrak lehenengo informazio hitzaldira gonbidatu dituen eguna izan da. Hitzaldi honetan kirol parke berriaren ibilbidea aurkeztu da, egungo eskaerei, beharrei eta aukerei erantzungo dion kirol parke berria.

100 lagun inguru gerturatu dira Fadurako ekitaldi gunera, prozesuaren informazioa,jasotzeko, eta partehatzearen inguruko hainbat zalantza argitzeko, baita gonbidapen motaren ingurukoak, eta prozesuaren mugaren ingurukoak ere. Ekitaldira azaldu diren lagunak Fadurako atarian erakusketa batekin topatu dira, alegia, partehartze prozesuaren funtsezko 8 ideiak biltzen duen binilo horma-irudi batekin; eztabaida eta proposamen garatu eta egokiak posible egiten duena. Herriari irekita dagoen erakusketa honek 2017an egindako diagnostikoaren emaitzak aurkezten du. Hain zuzen, Fadurako espazioek eskaintzen dituzten aukerak, erabilerak, jarduerak, ingurune eta azpiegiturak, mugikortasun eta irisgarritasuna, ingurumen testuingurua, gizarte aniztasuna, sozioekonomiko eta  segurtasun ingurua.

Ekitaldia, Getxo Kirolako presidentearen, Alvaro Gonzalez-en, harrerarekin hasi da. “Prozesu honen helburua kirol ariketen instalazioak erabiltzen duten lagun abonatuen eta parke irekia erabiliko duten herritarren elkarbizitza posible egingo duen parke berri bat diseinatzea” dela gogoratu du. “Erronka hau aurrera eramateko ezinbestekoa da herritarren partaidetza”.

Ondoren, thinking Fadura-ko lantalde teknikoak ingurunearen, aukeren, helburuen, faseen eta ekintza ezberdinen ibilbidea aurkeztu du, kirol parke berrirako funtsezko baloreak azpimarratuz: irekia, irisgarria, osasuntsua, jasangarria, barneratzailea, eta berritzailea

Era berean, partaidetzan landuko diren guneak aurkezten dira, baita edukiak batzen dituen hiru ardatzak ere: kirol eta aisi zentroa izateko parkeak duen duen indarra, osasuna eta onigzatea bultzatzeko; parkeak daukan ekologi eta ingumen indarra; eta bertako garapen ekonomia bultzatzeko parkeak daukan indarra, teknologia, kirol enpresak, ongizate eta klima aldaketaren  aldetik

Ondoren, munduan zehar ematen ari diren proiektu adierazgarriak eta erreferenteak ezagutzeko aukera izan dugu, denon artean funtsezko hiru ardatzen inguruan hausnarketa egiteko lagungarriak izan daitezkenak. Ondorengo dokumentuan proiektu hauen berri izan dezakezu:

Ekitaldia herritarren galderekin eta parte hartzeko deiarekin bukatu zen, Imanol Landa, Getxoko alkatearen eskutik: “Getxo Kiroleko abonatuak, kirol klub eta elkarteak, eskola zentroak, eta herritarrak orokorrean Thinking Fadura-n  parte har dezaten bultzatu nahiko nuke; etorkizuneko Fadurari forma emango dion elkalana izan dadin.”

Martxan gaude! Hurrengo Maiatzaren 3an, arratsaldeko 7etan, abonatu lagunei eta Getxo Kiroleko kurtsoak hartzen duten lagunei bideratutako lehenengo partehartze sesioa emango da. Hauetako lagun bat bazara izena eman ondorengo botoian.

Pertsona abonatuen saioan izena eman

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.