1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Etorkizuneko Fadurako parkerako gakoak identifikatzen

Thinking Fadura prozesua, Fadurako kirol-instalazioen eraldaketa helburu duen prozesua, bere diagnosi-fasean aurkitzen da oraindik -ekainera arte-, agente desberdinen artean ekarpen eta hausnarketak biltzeko asmoz. Espazio publikoan egingo den esku-hartzea berau erabiltzen duten eta beraz kezkatzen diren pertsonen parte-hartzearekin burutzeko konpromisoa hartu dugu, eta hala ari gara egiten.

Premisa hori kontutan hartuta, lehen fase honetan egin beharreko ekintza nagusiak agente desberdinak identifikatzearekin daude lotuta, beren ekarpenak eta kezkatzen dituzten gaiak jaso eta, horrela, Fadurako Parkeko hirigintza-diagnosia eta hiriarekin duen harremana aberastu ahal izateko.

Ikuspuntu holistikoa jasotzen duten printzipio metodologikoak erabilita ari da lana egiten. Hau da, Fadurako Parkearen eta bere hiri-testuinguruaren egoeraren ikuspuntu osoa eraiki nahi dugu; aniztasuna aktiboki ari gara bilatzen, eta baita informazio-iturrien osagarritasuna ere, ikuspuntu desberdinen arteko ikuskera inklusiboa jorratuz; komunikazioa eta prozesuaren barnean dauden agenteekin harremana zaintzen ari gara, prozesuan konfiantza sorrarazteko, eta baita sortutako informazioaren eta dokumentazioaren gardentasuna bermatzeko ere, formatu irekiak, ulergarriak eta berrerabilgarriak sustatuz.

Etorkizuneko Fadurako Parkerako gakoak direnak identifikatzeko baliagarri den diagnosi-fase hau martxan jartzeko, mapeo bikoitz bat egin da; alde batetik, gai fisiko-teknikoak lantzeko, eta, bestetik, mapeo sozial bat.

Mapeo fisiko eta teknikoak parkeko eremuko elementu fisikoen egoera eta funtzionamendua identifikatzeko bidea ematen du, instalazio, eraikin eta beste hiri-elementu batzuekin batera. Horretarako, datuak biltzeaz gain, hurrengo iturrietako informazioa aztertzen ari gara: kartografiak, aurretiko ikerketak, martxan dauden proiektuak, datu-baseak, ortoargazkiak, etab. Gainera, landa-bisitak burutu dira, inguruaren behaketa zuzenerako saio puntualak, egun eskura dauden datuak osatu eta tokiko aspektuak, ereduak, problematikak eta aukerak identifikatzeko. Azkenik, batzarrak antolatu ditugu Getxoko Udaletxeko langile teknikoekin, hirigintzari, edo kultura eta gizarteari lotutako informazioa lortzeko besteak beste, eta, modu bateratuan, irizpide eta helburuak definitzeko. Mapeo fisiko eta tekniko horietan Getxo Kirolak erakundeko langileen ekarpenak ere jaso dira.

Mapeo sozialak giltzarri diren agenteak identifikatzea du helburu, bai instituzio mailan eta bai hiritarren mailan ere, diagnosian sartu behar ditugun gai garrantzitsuenak hautemateko. Demografia-estatistika eta datu-base garrantzitsuenak bildu eta aztertzen dira lan horretan, biztanleriaren gizarte-konposizioa ulertzeko, gizarte-arazoak identifikatzeko eta biztanleriaren bilakaera ezagutzeko, besteak beste. Gainera, eskura dauden datuen bitartez eta banakako batzarren edo dinamika kolektiboen bitartez agente gakoen hasierako identifikazioa jarri da martxan, bai instituzionalak eta bai sozialak. Saio horietan, gainera, intereseko gaiak edo tokiko erronkak identifikatzen dira, diagnosian aintzat hartuak izan daitezen.

Lehen ekarpenak

Lehen diagnosi-fase honetan parte hartu duten pertsona eta agenteekin egindako lehen kontaktuetan jasotako hausnarketa eta ekarpenetatik ondoriozta daitekeenez, Fadurako Parke berriak irekia, irisgarria, inklusiboa, berritzailea, jasangarria eta osasuntsua izan behar du.

Hala izanik, eta aurrez adierazitako printzipioekin koherentzia mantenduz, hurrengo asteetan zehar elkarrizketak sortu nahi ditugu blog honetan eta sare sozialetan, gai hauen inguruan dauden ikuskera desberdinen bitartez. Zure esperoan izango gara.

 

 

2 thoughts on “Etorkizuneko Fadurako parkerako gakoak identifikatzen

  1. Soy vecina de Getxo y socia de Fadura. Me interesa participar con mi opinión en el proyecto.

    Gracias.

    1. Hola, Inmaculada. Muchas gracias por tu interés. Hemos recibido tu mail (antes de ver este comentario) y lo hemos contestado. ¡Contamos contigo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.