3. fasea. Proiektuen sustapena

Ekonomia zirkularrean oinarritutako lankidetza-diseinua Fadurara iritsi da

Duela aste batzuek iragarri genuen Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa eta altzariak hobetzeko proiektua abian jarri genuela; espazio horretan aurkitzen dira txikiparken galeria, erabilera anitzeko zona eta ikasteko gela. Proiektua ekonomia zirkularraren printzipioen arabera garatu da; hau da, birziklatutako edo berrerabilitako materialak eta erabiltzen ez diren produktu manufakturatuak erabili dira, eta, COVID-19ak eragindako osasun-krisia izan arren, proiektuak aurrera jarraitu du. Orain, unea iritsi da laborategia nola diseinatu dugun, nola garatu dugun eta herritarrekin elkarlanean zer-nolako emaitzak lortu ditugun partekatzeko.

Ekonomia zirkularreko fluxu posibleen eskema. Abad-ek egindakoa.

Proiektu honetarako parte hartzeko prozesua thinking Faduraren metodologiaren bidez garatutako sei fasetan egituratu da:

1. Aurretiko informazio osoaren analisia

Fadurako eraikin nagusiko espazioen hobekuntza” proiektuarekin hasi gara, eraikin nagusiko espazioak hobetzeari eta dauden eskaeretara eta segurtasun-planera egokitzeari dagokionean, parkearen antolamendurako aurreproiektuak eskaintzen dituen funtsezko alderdiei erreparatzeko. Aldez aurretiko informazioaren analisiak herritarren laborategi honetako helburuak planteatzeko abiapuntu gisa balio du.

2. Irtenbideak diseinatzen eta baliozkotzen dituzten taldeak eratzea

Laborategiaren bigarren fasean, hiru lan-talde eratu dira bereiztutako eginkizunekin:

  • Erabaki-taldea Getxo Kirolakeko zuzendariek eta teknikariek osatzen dute, eta horren funtzioa da egin beharreko lanaren helburuak eta emaitzak baliozkotzea.
  • Irtenbide-taldea planoak eta prototipoak garatzeko sortu da. Taldea Getxo Kirolakeko teknikariek eta herritarren parte-hartzean eta ekonomia zirkularrean adituak diren pertsonek osatzen dute.
  • Talde eragilea hobetzeko erronkak planteatzeko eta irtenbide egokiak elkarlanean diseinatzeko beren burua eskaini duten erabiltzaileekin lan egiteko espazioa da.

3. Aurre egin beharreko erronkak definitzea espazioa eta altzariak diseinatuta

Hurrengo fasea funtsezkoa izan da arreta jartzeko eta espazioa eta altzariak hobetzeko jorratu beharreko erronka nagusiak definitzeko, erabiltzaileen esperientziari erreparatuta. Erronka horiek definitzeko, premiak entzuteko hiru saio egin dira (bi telematikoki eta bat presentzialki). Hona hemen aurkeztutako erronkak:

  • Nola hobetu espazioen errendimendua jende asko pilatutako uneetarako?
  • Nola indartu erabiltzaileak eroso egotea?
  • Nola arrazionalizatu erabilera anitzeko zona jardueren artean gatazkarik ez izateko?

4. Espazioa eta altzariak banatzeko baterako diseinua

Behin erronkak planteatuta, talde teknikoak espazio eta altzarietarako irtenbide ezberdinen lehen planteamendua egin zuen; modu horretan, espazioaren erabiltzaileek osatutako talde eragileak diseinuan esku hartu ahal izan zuen eta jada finkatutako erronkei irtenbide onenak eman ahal izan zizkien.

Konpondu beharreko arazo nagusiak. Abad-ek egindakoa

5. Altzarien elementu batzuen prototipoa eta espazioan duten funtzioa

Sartzear gauden bosgarren fase honetan, Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairurako altzarien oinarrizko elementu batzuk diseinatu eta prototipatuko dira, eta espazioaren errendimendua eta erosotasuna hobetzen lagunduko dute, erabilera anitzeko zonaren erabilera arrazionalizatzeaz gain.
Emaitza laster ezagutu eta testatu ahal izango dugu.

6. Planoa errealitate egiteko planoak eta adierazpenak garatzea

Azkenik, beharrezko dokumentazioa sortuko da altzarien fabrikazioa kontratu ahal izateko, betiere ekonomia zirkularreko proiektuaren balioak eta ezaugarriak zainduaz.
thinking Faduraren inguruan parte-hartzeko sortutako espazio guztietan, laborategi moduko logika bat dago, ekintza bakoitzak hurrengoak hobetzeko eran esperimentatzeko eta ikasteko aukera ematen duena. Kasu honetan, etorkizunera begira, kontuan izan beharreko hiru ikaskuntza oso garrantzitsu nabarmendu ditzakegu:

  • Mikro parte-hartzea. Denbora-ezak pertsonek lan-saioetara eskaini ditzaketen orduak mugatzen ditu; muga hori izan arren, herritarrak prest daude tailerretan edo parte hartzeko espazioetan esku hartzeko, aurrean ditugun erronkei irtenbidea bilatzen laguntzearren.
  • Inplikazio-maila ezberdinak. Mikro parte-hartzera hurbiltzen diren pertsonei denbora eskainita, batetik, Faduraren hobekuntzan parte-hartzeak duen inpaktua azaltzeko aukera sortzen da, eta, bestetik, pertsonek aukera ikusten dute ikasteko eta a priori interes komunik hauteman ez zuten prozesuetara hurbiltzeko.
  • Espazio presentzialen eta digitalen konbinaketa. Proiektuaren talde bideratzaileak malgutasun handia erakutsi du, koronabirusaren krisiaren aurretiko ekintza presentzialak lanerako saio telematikoekin konbinatzen jakin baitu, eta, baita parte-hartze presentzialari berriro heltzen ere, segurtasun-neurri egokietara egokituta. Konbinaketa horretan, Fadurako eraikin nagusiko erabiltzaileen lankidetza lortu da, premiak entzuterakoan nahiz egon daitezkeen irtenbideak egiaztatzerakoan.

Getxo Kirolaken uste dugu, nahiz eta laborategia une konplexuan garatu behar izan, lanerako espazio esanguratsua sortzea lortu dugula, konpromiso-maila ezberdinetako 40 parte-hartzaile baino gehiago biltzeagatik nahiz lortutako emaitzengatik.

Jakin nahi duzu nola gera daitezkeen Fadurako eraikin nagusiko espazioa eta altzariak? Album honetan saioen inguruko argazkiak aurki ditzakezu; prozesuaren orain arteko laburpena ere partekatu dugu.

Uda bueltan, tamaina errealeko lehen prototipoak ikusi eta probatu ahal izango ditugu Faduran, baina prototipoek nola aurrera egiten duten jakin nahi baduzu, jarraitu gure sare sozialetan #thinkingFadura traolarekin-arekin.

Lan-dokumentu osoa deskargatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.