1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

“Jendea ibiltzen eta egoten den parkea parke osasungarria da”

Jendea ibiltzen eta egoten den parkea parke osasungarria da”

Getxoko Atletismo Klubak 50 urtetik gorako historia du. 2017. urteaz geroztik, Zuzendaritza Batzorde berria du Klubak, zazpi kirolarik osatua, eta kluba modernizatzeko eta 160 atleta  (ikasleak eta pertsona helduak) artatzeko egiten du lan.

Elkarrizketa interesgarria izan dugu Aritz Pérez eta Iñaki de la Torrerekin, Getxoko Atletismo Klubeko Zuzendaritza Batzordeko lehendakariarekin eta diruzainarekin, hurrenez hurren. Elkarrizketa duela hiru aste ‘thinking Faduran’ hasitako ‘parke osasungarriaren’ inguruko gaien barruan sartzen da. Orain, Fadurako erabiltzaileak entzun nahi ditugu, haien ikuspegia zein den jakitearren. Ekarpen horiek funtsezkoak dira premiarekin lotutako parkea diseinatzeko.

Zer harreman duzue kirolarekin?

A: Ni Getxokoa naiz, eta duela ia hogei urte atletismoa praktikatzen hasi nintzen. Horrez gain, triatloia egiten dut duela lau urtetik hona. Beti gozatzeko asmoarekin egin izan dut eta osasuntsu eta forman egoteko.

Zer eragina du kirolak osasunean?

A: Aldizka kirola egiten baduzu, hori antzeman egiten da eguneroko bizimoduan: aktiboago zaude, eta bizitza erosoago ere egiten dizu. Algortan malda asko daude, eta gora iritsi zaitezke airearen faltarik izan gabe. Baina esperientziagatik jakin badakit soilik kirola egitea ez dela nahikoa, eta beste gauza batzuekin konbinatu behar da; esate baterako, elikadura zaintzea.

Beste ikuspegi batetik begiratuta, berriz, kirola egiteak erlaxatzen nau. Lan egin ondoren korrika egitera joateak burua argitzen laguntzen dit, baita eguraldi txarra egiten duenean ere. Deskonektatu egiten zara.

Kirola egitea beti osasunaren sinonimoa al da?

I: Kirola buruarekin egin behar da.

A: Gehiegizko entrenamenduekin lesioak izan ditzakezu, eta helburu errealistak jarri behar dira; bestela, frustrazio ugari sor daitezke. Gehiegikeria ezer ez egitea bezain txarra da. Gehiegi entrenatuta, oso garesti ordaintzen amaitu dezakezu.

Jendea nola lotzen du kirolak?

A: Alde sozialak lotzen du. Entrenatzeko talde on bat aurkitzen baduzu, giroak hurrengo egunean ere itzultzera bultzatzen zaitu. Bakarrik entrenatzen bazara, nagikeria gehiago izan dezakezu, baina beste pertsona batzuekin joaten bazara, beste eragingarri bat duzu.

Ia egunero instalazioak erabiltzen dituzuen kirolari bezala, nolakoa izan daiteke Fadura osasungarria?

A: Fadura duela 30 urte ondo zegoen, baina orain eskas geratu da. Jende gehiago dabil, eta kirol  berriak sortu dira. Beraz, premia berrietara egokitu behar da. Zahartzaro arazoa ikusten dut nik; erabat berritu beharra dago.

I: Polikiroldegiak diseinu zaharkitua eta arraroa du. Segurtasunaren aldetik, huts egiten du. Dutxetan kondentsazio handia dago. Gauza asko dira, baina badakit zaila dela, eta hobetzen doala eraikitzen doan heinean.

Zein alderdik eramango lukete Fadura kirola egiteko lekua izatera?

A: Instalazioak hobetu behar dira eta benetako premietara egokitu. Leku oso hezea eta hotza da. Neguan, euria egiten duenean, pertsona askok ez dituzte beren seme-alabak entrenatzera ekartzen kanpoan entrenatzen direlako. Entrenamenduetarako estalitako guneak behar ditugu.

Faduraren ikuspegia polikiroldegiaz haratago eramanda, zer litzateke zuentzat parke osasungarri bat?

A: Bertan egoteko gogoa ematen dizun lekua, erlaxatzen zaituen tokia.

I: Niri campus giroak gustatzen zaizkit, bizimodu osoa egiteko: ikasi, kirola egin eta bizimodu soziala izan. Biltzeko, irakurtzeko,… parkea.

Orduan, zer-nolako aldaketak egin behar dira Fadura parke osasungarria izateko?

A: Lehenik eta behin, obrak amaitu. Ondoren, paseatzeko zonak egonez gero, zabuak, zuhaiztiak eta ondo zaindutako soropila, erabili egingo zenituzke. Gurasoak egoteko terraza duen kafetegia. Halaber, gazteentzako espazioak behar dira, paseatzeko guneak, egoteko guneak. Ez du soilik kirola egiteko pentsatutako lekua izan behar. Azken finean, jendea ibiltzeko eta bertan egoteko parkea.

I: Gaur egun, Fadurara kirola egitera joaten zara edo ez zara joaten. Alde sozialean zarata handia dago eta kondentsazioa ere bai. Gurasoak itxaroten geratzen diren lekua da, beste erremediorik ez dutelako, baina hara ez zoaz gustuz tartetxo bat igarotzera. Arratsaldetan aparkatzeko lekua aurkitzea ere beste arazo bat da.

A: Oraintxe bertan, Fadura ez dago oso eskura.

I: Irteteko puntu bat irtenbidea litzateke, Getxon zehar mugitu eta Faduran geratuko litzatekeen zerbait. Autobus txiki bat, polikiroldegiko txartelarekin. Bertara joateko eta etxera itzultzeko modu bat da; adibidez, euria egiten badu, erosoagoa izateko.

A: Gainera, trafiko gehiegi dago ingurunean. Hori ere berrikusi beharko litzateke aldatu ahal izateko edo gutxienez aurrerago egin ahal izateko oinarriak jartzeko.

Aritz, Iñaki, eskerrik asko!

One thought on ““Jendea ibiltzen eta egoten den parkea parke osasungarria da”

  1. Me gusta mucho la idea de la lanzadera. Ir en coche a Fadura es un asco a según qué horas, que vamos todos a la vez.

    Y lo de la zona social es muy cierto también.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.