1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Zeintzuk dira Faduran parke osasungarria diseinatzeko gakoak?

Gobela ibaiaren ibilguko lanak behin amaituta, 2017an, Fadurako kirol-hiriaren parean egindako aldaketek aukera eskaini zuten ingurunea berriz definitzeko; era horretan, espazio publiko berria diseinatu da, eta, bertan, pertsona abonatuentzako instalazioak eta sarrera libreko parkea konbinatuko dira. Modu horretan, Thinking Fadura sortuko da, Getxo Kirolakek parte hartzeko bultzatutako prozesua, herritarren inplikazioa lortzeko, parkearen etorkizunari eta inguratzen duen hiri-ingurunearekin duen harremanari buruzko hausnarketa egitearren.

Diagnostikoaren lehen fasean bildutako hausnarketa eta ekarpenetan, Fadurako parke berria parke inklusiboa, irekia, irisgarria, berritzailea, osasungarria eta iraunkorra izatea nahi da.

Gai horietako bakoitza landuko dugu, eta, sarrera gisa, horien gaineko azalpen post-a aurkituko duzu, eta, ondoren, profesional eta aditu ezberdinek beren sinadura eta guzti, ikuspegi pertsonalagoa eta sakonagoa eskainiko digute haien artikuluen bitartez. Aldi berean, gure asmoa da Fadura erabiltzen dutenei ahotsa ematea, haien ekarpenak premiarekin loturiko diseinurako giltzarriak dira-eta.

Parke osasuntsua izateko gakoak

Osasunaren Mundu Erakundeak osasuna honela definitzen du: “ongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera, eta ez soilik gaixotasunik edo minik ez izatea” (OMEren 1946ko Konstituzioa). Azken urteetan, azterketa ezberdinek erakutsi dute berdeguneek harreman zuzena dutela horietaz gozatzen duten biztanleen osasunarekin, eta OMEk berak biztanle bakoitzeko bederatzi metro karratuko berdegunea gomendatzen du, bizi-kalitatea ona izan dadin. Baina zer-nolako ezaugarriak izan behar ditu hiriko berdeguneak parke osasungarri bilakatzeko?

Kirolerako, jarduera fisikorako eta elkarreragite sozialerako espazioa

Parke osasungarriak jarduera fisikoa egitea errazten duen ingurunea eskaini behar du. Horretarako, prestatutako zonak eta kirola intentsitate ezberdinarekin egiteko ekipamendu egokia eduki behar ditu, parkean garatzen diren bestelako jarduerekin batera ondo burutu ahal izateko aukera emateaz gain. Era horretan, kirola eta horrek ematen duen ongizate fisiko eta mentala bideratzeko leku bilakatuko da.

Ariketa fisikoa errazteaz gain, parke osasungarriak osasunean eragina duten bestelako ekintza-motak izan behar ditu; hala nola, parkea pertsonak elkartzeko gune bilakatzeko balio duten jarduerak programatzea, elkarreragite soziala, sareak sortzea eta erkidego sentimendua indartzea erraztuaz.

Elikadura osasungarria

Kirola egiteko aukera ematen duen parke osasungarriak ohitura osasungarriagoak hartzen laguntzen du. Jarduera fisiko erregularrak egoneko pertsonengan eta/edo gehiegizko pisua dutenengan, antsietatea murrizten eta auto-estima hobetzen duen hobekuntza emozionala eragiten du. Ondorioz, bizimodu osasungarriagoa izateko beharrezkoak diren elikadura-ohitura berriei tinkoago aurre egiten zaie, eta errazago finkatzen dira.

Ingurumena eta osasuna

Parke osasungarriaren kudeaketan, energia-eraginkortasuneko elementuak eta ingurumena errespetatzeko politikak sartu behar dira. Ildo horretan, parkeak berdegune zabalak eta zuhaitzak eduki behar ditu, ingurumena eta airearen kalitatea hobetzen laguntzeko eta aldaketa klimatikoa gerarazteko. Berdegune horiek ondo zainduta egon behar dute, natura errespetatuaz eta erabiltzeko eta gozatzeko ingurune egokia eratuaz.

Florak airearen kalitatea hobetzen du, erkidegoarentzat, oro har, eta bisitarientzat, bereziki, zuzeneko onura ekarriaz; izan ere, azterketek erakusten dute bizi garen lekutik gertu naturan aberatsa den gunea izateak biztanleen zoriontasuna eta ongizate-sentsazioa areagotzen dituela.

Hiriko mugikortasun osasungarria eta iraunkorra errazten dituen gunea

Kontraesana sortzen du udalerrian bertan jarduera osasungarria egin ahal izateko ibilgailua erabili behar izateak. Parke osasungarria garraio osasungarriak eta iraunkorrak erabiltzea errazten duena da, inguruneko kutsadura (airekoa eta akustikoa) urrun izaten lagunduaz. Horrek esan nahi du sarrera adiskidetzaileak behar direla, eragozpen fisiko eta psikologikorik gabe, eta aparkatzeko edo lokomozio-bide horiekin igarotzeko behar bezala prestatutako espazioak.

Parkea turismo osasungarria erakartzeko gunea bezala

Parke osasungarriak, naturan aberatsa den ingurunearekin eta jarduera ugarirekin, potentzial osoa du hirien eta udalerrien baliabideen zorroan sartzeko, bisitariak erakartzeari erreparatuta, gainerako eskaintza turistikoari balioa ematen baitio.

Modu horretan, Thinking Faduraren helburua da parke osasungarri bat diseinatzea, Getxoko bizilagunen eta bisitarien ongizatea eta osasun ona hobetzen laguntzeko, udalerriari balioa emanaz eta tokiko garapen ekonomikoan ere eragina izanaz.

2 thoughts on “Zeintzuk dira Faduran parke osasungarria diseinatzeko gakoak?

  1. Ahora mismo la zona que rodea Fadura para mí es como un gran agujero oscuro. Está la carretera y ahí es como el fin de Algorta. Yo me imagino una zona fea llena de matojos. Ni se me había ocurrido que se pudiera aprovechar como zona verde. Así podríamos tener un parque como el de Artaza para ir en primavera con los niños. Me gusta mucho la idea. A ver si se hace realidad antes de que mis niños crezcan y así podamos disfrutarlo juntos.

    1. Gracias por tus aportaciones. thinking Fadura pretende incorporar nuevos enfoques al futuro del parque y sin ninguna duda, tu aportación nos ayuda a pensar en un parque abierto en el que podamos aprovechar espacios que ahora no son de utilidad.

      En unas semanas comenzaremos el proceso de participación del parque y nos gustaría mucho contar con aportaciones como las que has realizado.

      Un saludo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.