1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Zeintzuk dira Faduran parke inklusiboa diseinatzeko gakoak?

Thinking Fadura’ parte-hartze prozesuaren asmoa da herritarrekin egiaztatzea etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzeko aukera, jarduera fisikoa modu erregularrean egitea bultzatu, ingurumen-arloko hobekuntzak lortu, aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektorean enplegua gehitu eta guneen sarrera eta kontrola hobetze aldera.

Horrez gain, arreta jarri nahi dugu eta elkarrizketak sortu gune publiko horren eraikuntzari balioa ematen dioten gaien inguruan. Beraz, Thinking Fadurak begirada ezberdinak gonbidatzen ditu etorkizuneko parkearen ezaugarriekin zerikusia duten sei kategoriaren inguruan duten ikuspuntua eman dezaten:

Inklusiboa – Irekia – Irisgarria – Berritzailea – Osasungarria – Iraunkorra

Gaikako ziklo bat abian jarriko dugu, eta, hasteko, sarrera gisa, kategoria bakoitzaren edukiaren azalpena emango dugu. Aldi berean, lankidetza eskatuko diogu Getxoko Udaleko langile teknikoei, adituei eta gaiarekin lotura duten herritarrei, gai horiek ikuspegi eta formatu ezberdinetatik jorratzeko.

Inklusioa bazterketaren aurkakoa da, eta dibertsitatearen onarpenetik etortzen da.

Inklusioak modu positiboan erantzuten die banako ezberdintasunei, eta dibertsitate hori gizartea aberasteko aukera bezala hartzen da, prozesu sozial eta kultural guztietan eta erkidegoetan modu aktiboan parte hartuta (Unesco, 2005).

Inklusioa beharrezkoa da honako hauek nahi baditugu:

  • Parke zuzenagoa eta adeitsuagoa aldeen aurrean.
  • Pertsona guztiei on egitea nahi badugu, haien ezaugarriak alde batera utzita.
  • Bidezko sarrera eskaini nahi badugu, etengabeko doikuntzak eginaz parte-hartze unibertsala lortzeko eta pertsona bakoitzaren ekarpena zerbait bakarra bezala baloratuaz.

Ikuspegi zabalagoari esker, kontua jada ez da jarduera fisikoa eta aisia osasungarria praktikatzeko sarbide unibertsalaren berdintasuna bermatzea bakarrik, baizik eta gizarte-kohesioa erraztea, besteak beste, arraza, erlijio, adina, generoa eta dibertsitate funtzionala bezalako mugak desegiten laguntzearren.

Parke inklusiboak pertsona migratuen taldeak sartzeko aukera eskaini behar du; kirola eginaz espazioak sor daitezke elkarreragite positiborako, topaketarako eta kultura ezberdinak harremanetan jartzeko.

Genero-alborapena errealitatea da kirol-jardueran, eta hori ikus daiteke, esate baterako, zenbait kirolaren maskulinizazioan edo feminizazioan, horietako bakoitzak okupatzen duen guneetan eta kirol-klubetan eginkizunak banatzerakoan.

Thinking Faduraren nahia da etorkizuneko parkeak bizikidetza positiboari balioa ematen jarraitzea gure udalerrian, genero-ikuspegian arreta jarriaz eta talderik kaltetuenak gerturatuaz.

Zer-nolako elementuak sartu behar genituzke Fadura parke inklusiboa izan dadin?

 

Iruzkinak

  1. Kaixo! Creo que se está dejando de lado algo tan importante como el deporte de aquí, la pelota vasca.
    Los frontones, están dejados de la mano de Diós, desde hace décadas. Creo que con una mínima inversión y un mínimo mantenimiento, éstos serían reclamo para nuevos y viejos deportistas.
    Recordemos que la pelota vasca es el único deporte que es seña de identidad.
    Eskerrik asko, un cordial saludo!

  2. Gracias por el comentario, Iker. Coincidimos en la importancia de que los deportes tradicionales tengan un lugar importante en el proyecto, y así lo estamos reflejando en el diagnóstico inicial. Tomamos nota también de tu comentario sobre los frontones. Agur bero bat!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude