3. fasea. Proiektuen sustapena

Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak Euskadin Thinking Fadura proiektua aukeratu du herritarren partaidetzaren ezagutza transferitzeko

OGP Euskadik thinking Fadura Getxo Kirolak-ek Fadura kirol-parke berria diseinatzeko herritarren laguntzarekin sustatu duen proiektu pilotua aukeratu du, herritarren partaidetzak herri-administrazioen barne-egituran zer-nolako eragina duen aztertzeko.

Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) gobernu irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak izaten laguntzeko proiektuak sustatzen ditu, eta gobernantzari eta gardentasunari dagokionez erreferentziazko erakunde bat da nazioartean. 2018az geroztik, munduko beste 19 eskualderekin batera Euskadik ere proiektuan parte hartzen du, Eusko Jaurlaritzak, EAEren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, hiru hiriburuek eta zenbait udalerrik eratutako OGP Euskadi partzuergoaren bitartez, gobernu irekiaren jardunari buruz ikasi eta hausnartzeko xedez.

OGP Euskadiren jarduera-ildoetako batek herritarren partaidetza du oinarritzat, eta, horren barruan, thinking Fadura proiektua aukeratu dute, berrikuntzako laborategiaren ikuspegitik nola funtzionatzen duen ikusteko, Euskadin partaidetza-prozesuetan ezagutza transferitzeko balio dezaketen esperimentazioaren eta ikasketa-prozesuen bitartez.

Ezagutzaren transferentzia-ardatzak aztertzeko hainbat adierazle erabiliko dira, herri-administrazioek herritarren partaidetzan duten inplikazio-maila, proiektuetan parte hartzen duten teknikarien asebetetze-maila eta herritarrekin lankidetza-eremuetan lortutako produktuen kalitatea neurtzeko.

Ezagutza transferitzeko lehen proiektua

Getxo Kirolak-ek azken urtean proiektuak lehenesteko metodologia bat garatu du, Fadura itxuraldatuko duten jarduerak, 30etik gora direnak, zer ordenean burutuko diren zehazteko. Esperimentazio eta ikasketako dinamiken bidez gauzatuko dira, eta, modu horretan, prozesuaren garapen osoa hobetzeko ezagutza transferitzea posible izango da.

Getxo Kirolak-ek aste honetan bertan abian jarri du Fadurako eraikin nagusiaren bigarren solairuko altzariak berritu eta eremua hobetzeko proiektua, ekonomia zirkularraren irizpideei eta herritarren laborategi-metodologiei jarraikiz. Laborategi hori lehen saiakuntza-bankua izango da, eta mekanismo bat garatuko du, ondoren OGP Euskadik aztertuko duena, herritarren partaidetzak Getxoko Kirolaken barne-egituran zer-nolako eragina duen ebaluatzeko.

thinking Faduraz gainera, erakundeak beste hiru prozesu hauek izango ditu aztergai: Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu partizipatiboak; migratzaileen inplikazioa partaidetza sozialean, Bilboko Udalak sustatua; eta osasun eta ongizate eragile gisa herritarren partaidetza neurtzeko sistema, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak abian jarritakoa.

3 thoughts on “Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak Euskadin Thinking Fadura proiektua aukeratu du herritarren partaidetzaren ezagutza transferitzeko

  1. Me parece muy bien la iniciativa de “Thinking Fadura” pero como socia del polideportivo y asidua a jugar a padel y para mi desgracia tener que utilizar lso vestuarios del frontón, ruego y ya se ha denunciado muchas veces sin contestación alguna , el arreglo de estos.
    No sé si alguna persona de las gestionan todos estos proyectos se han pasado por los vestuarios, pienso que no , pues la verdad es que es una verguenza y un foco de virus.
    Los socios de Fadura no somos ciudadanos ¿?
    Muchas gracias por la atención

    1. Hola Pilar,

      Gracias por tu comentario, somos conscientes del mal estado de los vestuarios de frontones y trasladamos tu queja al rea de Mantenimiento.
      La mejora de los vestuarios está condicionada a una mejora todavía mayor, que es el propio edificio, con problemas estructurales. Se están dando pasos para acometer una reforma integral del edificio de frontones y estamos trabajando para que podamos tener el edificio renovado lo antes posible, adecuándolo a las propuestas recogidas en el proceso participativo.

      Un saludo

      Dicho esto, y cuando volvamos a un contexto de normalidad, lo más fácil es que me vayáis comentando las quejas que lleguen (como hemos hecho hasta ahora con las que llegan bien por la web de Thinking o por las RRSS) para que las comparta con el/la “responsable” de buscar una solución a la queja.

    2. Hola Pilar,

      Recogemos tu comentario y lo tramitamos al equipo responsable del tema. En todo caso, te informamos en unos meses el conjunto del edificio de frontones se verá afectado por las obras de refuerzo estructural, paso previo al proyecto de obra que reordenará y mejorará el conjunto de las instalaciones del edificio.

      Eskerrik asko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.