1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Nolakoa litzateke Fadurako parke irisgarria?

‘Thinking Fadura’ ekimenean, parkearen etorkizunari eta inguruko hiri-ingurunearekin duen harremanari buruzko hausnarketa egiten jarraitzen dugu. Diagnostikoaren lehen fasean jasotako ekarpenen arabera, Fadurako parke berriak parke inklusiboa, irekia, irisgarria, berritzailea, osasungarria eta iraunkorra izan behar du.

Ziklikoki, gai horietako bakoitza jorratu dugu. Ziklo bakoitzean, azalpen-artikulu bat agertzen da sarrera gisa eta profesional eta aditu ezberdinen artikuluak; haien sinadurarekin ikuspegi pertsonalagoa eta sakonagoa ematen digute. Aldi berean, gure asmoa da Fadurako erabiltzaileei ahotsa ematea, herritarren parte-hartzea funtsezkoa baita premiarekin loturiko diseinua lantzeko.

Web orrialde honetan, eta #thinkingFadura hashtag-ekin sare sozialen bitartez, parke inklusiboaren eta osasungarriaren esanahiari eta inplikazioei buruzko eztabaida sustatu dugu. Hirugarren ziklo batean sartu gara, ‘Parke irisgarri baterako gakoak’ jorratzeko.

Irisgarritasun unibertsalak esan nahi du pertsona guztiek, haien gaitasunak edozein izanda ere, aukera izan behar dutela objektu, leku edo zerbitzu batez gozatzeko. Hiri-ingurunea kontuan hartuta, edozein pertsona barneko eta kanpoko instalazio guztietara sartu ahal izateko helburuarekin diseinatu behar da; zerbitzu bati dagokionez, berriz, gure gaitasunak edonolakoak izanda ere, hartaz gozatu ahal izateko moduan diseinatu behar dugu. Diseinu irisgarria premia horiek artatzera eta kokatzen den ingurunean integratzera bideratu behar da.

Irisgarritasun funtzionala: pertsona guztientzako parke irisgarria

Parke irisgarria pertsona guztiei sartzeko, bertan zirkulatzeko eta hartaz gozatzeko berdintasuna ematen duen parkea da, pertsonen gaitasunak edonolakoak izanda ere. Sarrera unibertsal horrek edonori bere bitartekoen bidez sarrera eta zirkulazioa modu autonomoan eta seguruan egin ahal izateko aukera ematea eskatzen du, dibertsitate funtzionala duten pertsonek modu normalizatuan erabil dezaketen ekipamendua eta altzariak jarriaz.

Irisgarritasun hori denboran zehar bermatzeko, parkeak mantentze-lan zehatza eta entzute aktiboko jarrera izan behar ditu. Erabiltzaileek dituzten benetako premien entzute aktiboa eta iraunkorra eginda soilik, une bakoitzean egokienak diren irtenbideak eta/edo hobekuntzak eman ahal izango ditu parkeak.

Espazioak mugatzea: eragozpenik gabeko parkea

Parke irisgarria bertara sartzeko zailtasunak eta orografiaren, hirigintzaren eta arkitekturaren berezko zailtasunak eta muga psikologikoak ahalik eta gehien murrizten dituen parkea da.

Gainera, Fadurako parkearen helburua espazio irekiak eta kirolerako zonak izatea izanik, sarrera librea sarrera mugatuko espazioekin konbinatu beharko du, kirolaren praktikak eta instalazioen erabilera egokia bermatzeko egin beharreko kontrolak hala eskatzeagatik.

Hori guztia dela-eta, parkea diseinatzerakoan sarrerako puntuak ez ezik, kirolerako zonak mugatzeko modua ere jaso eta berriz definitu beharko dira, parkea irisgarriagoa izan dadin eta ingurunearekiko harreman hobea izan dezan, pertsonak hara sartzera eta hartaz gozatzera gonbidatzearekin batera. Horrek erosotasuna eta segurtasuna eskatzen ditu.

Zerbitzu irisgarriak: eragozpenik gabeko zerbitzuak

Fadurako parkean berdegune irekiak Fadurako kirol-instalazioekin konbinatuko dira. Pertsona abonatu eta bisitari guztiek modu autonomoan sartzea, bertan zirkulatzea eta erabiltzea bermatu behar du kiroldegiak, sarrera libreko zonek bezalaxe. Hortaz, erabiltzaile guztientzat irisgarriak izan behar dute kiroldegiko zerbitzuen prestazioak, komunikazio-sistemek eta seinaleztapenak.

Mugikortasuna: parke irisgarria garraiobide ezberdinen bitartez

Parke irisgarria erraz iristeko aukera ematen duen parkea da, gertukotzat hartzen den lekua. Fadurari dagokionean, parkean eta ingurunean pentsatu behar da, parkera garraio publikoaren bitartez eta ibilgailuaren ordezko bestelako lokomozio-bideen bitartez iristea errazten duten politikak eta ekimenak bultzatuaz, baita onezkoen sarbidea ere. Eta horretan guztian ez dira ahaztu behar dibertsitate funtzionala duten pertsonek garraiatzeko eta aparkatzeko dituzten premiak.

Irisgarritasuna eta konektibitatea: Interneterako konexioa duen parkea

Soziabilizatzeko duen potentzialarekin batera, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat gune publikoak irisgarriagoak izatea erraz dezakete teknologia digitalek eta Internetek, haien egoera pertsonalarekin loturiko zailtasunak murriztuaz eta baita kenduaz ere (geolokalizadoreak, sentsoreak, itzultzaileak edo irakurgailuak, besteak beste).

Informazioaren aroan, datuak lehengai bilakatu dira parkearen eta hango pertsonen portaera aztertu ahal izateko. Fadurako kirol-parkeak eskaintzen dituen jarduera-datuak etorkizunean erabili ahal izango dira parkea eta parkea bera erabiltzen duten pertsonen bizimodua hobetzeko eragina izango duten hobekuntzak lantzeko, betiere pribatutasunari buruzko oinarrizko gaiak zorrotz bermatuaz.

 

Thinking Fadurak pertsona guztientzako parke irisgarria diseinatu nahi du, ingurunearekin bat egiten eta bisitariekin konektatzen duena, bertan, gune irekiak eta kalitatezko kirol-zerbitzuak modu orekatsuan konbinatuaz.

2 thoughts on “Nolakoa litzateke Fadurako parke irisgarria?

  1. Como usuario continuo de Fadura entiendo y apoyo todas las sugerencias de accesibilidad y mejoras necesarias para el uso de las mismas de todas de personas, eliminando todo tipo de barreras que hagan imposible la activad de todos. Pero la accesibilidad no significa abrir para pasear y nuevas barreras para la actividad deportiva.
    El trabajo de responsabilidad, respeto y educación deben de ir ligados al comportamiento ciudadano haciendo de nosotros individuos responsables y concienciados tanto en el mantenimiento, mejora y usos. Este es un trabajo que realizamos todos los clubs que compartimos espacios, ¿que hay problemas? claro, concretos, puntuales, siempre menores y a los que no damos la espalda. Los usuarios de instalaciones entendemos que unos niños vean un campo y quieran jugar, entendemos y asumimos que les pueda tentar la arena del foso, cuando esto ocurre deberemos animarle para haga un uso correcto, dejar los castillos de arena para hacer salto de longitud y si los menores están acompañados reclamar la implicación al adulto que le acompaña. Esta educación responsable será la que haga que ese niño respete los bienes públicos de todos.
    Si entendemos parque publico como zona verde, deportiva, abierta y viva, vemos que es lo que tenemos ahora y si pensamos en incorporar las mejoras de los cauces del Gobela como zonas de esparcimiento, seria una apuesta oportuna. Pero para integrar el paseo del cauce, no debemos cerrar los espacios deportivos. El ejemplo visual lo tenemos en la instalación de Hockey, cerrado por su perímetro lo cual podemos entenderlo debido a la actividad y los posibles problemas de seguridad del juego. Teniendo esto presente, el cierre de los espacios velódromo, caucho y pistas, supondría abrir un paseo para enjaular las actividades, los paseantes tendrían un zoo deportivo del que disfruta .
    Tenemos un perímetro cerrado y unas puertas de acceso, que sean usadas en los horarios que correspondan y si entendemos que hay una demanda suficiente de usuarios pasados los horarios actuales, ampliemos el horario con accesos controlados.
    La accesibilidad desde el exterior vendrá dada por diferentes factores, un servicio de transporte adaptado al municipio, una carretera amable ya planificada, un acceso a las instalaciones desde la zona de rampas mecánicas y una apuesta por una zona de aparcamiento de bicis para usuarios y de alquiler. La solución “más parking”, seria mas cómoda para todos pero perjudicaría en esencia un proyecto amable y un cambio de conciencia que debemos hacer crecer para estar mas activos, iniciar nuestra activad desde casa, mediante transporte y medios públicos eliminando la saturación de vehículos.
    En estos momentos deberemos entender que las instalaciones están completamente saturadas en los horarios de uso compatibles después de los horarios escolares y laborales. Una idea que se debería explorar la tenemos al otro lado de la autovía, ¿podrían expandirse las instalaciones publicas en los terrenos de Berango?, ¿tendríamos las capacidades de generar un proyecto común?. La nueva urbanización de Areneazpi, supondrá mas usuarios y Fadura recibe usuarios de Berango y Leioa, ¿esto podría suponer una solución para todos?.
    Por ultimo, sobre la conectividad y uso de nuevas tecnológicas. El ejemplo lo tenemos cercano, el Puerto Deportivo dispone de wifi gratuito, con este servicio Fadura podría gestionar y promover diferentes herramientas accesibles y cercanas, desde Apps hasta comunicaciones, imagino que sabéis de las dificultades de comunicación que tenemos por falta de cobertura. Implementado esto, podríamos ampliar la seguridad de las instalaciones con sistemas de vídeo vigilancia con el que conocer las actividades punto-punto, control de riego, iluminación, acceso y seguridad por robos que siendo algo tan abierto facilitara mas la tarea de personas no deportistas.
    Como deseo final, si el polideportivo fuese autónomo enérgicamente mediante elementos renovables, solar, eólico, geotérmica estaríamos entrando en el futuro.

    1. Hola Aitor,

      Lo primero es darte las gracias por la gran aportación que has realizado para el futuro del parque. Algunos de los temas que planteas, ya se están trabajando en las sesiones de presenciales que estamos desarrollando, por ello, queremos realizarte una invitación a que asistas a la próxima sesión de trabajo abierta a ciudadanía que tenemos prevista para el 7 de junio a las 19:00 en el Txikigune de Fadura.

      Un saludo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.