Parte-hartzea Fadurako kirol parke berria denon artean pentsatzeko tresna

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

“Irtenbideen gauzarik susmagarriena da nahi den guztietan aurkitzen direla”. Ohiko argitasun eta ironiarekin, Rafael Sánchez Ferlosio idazle eta pentsalariak aforismo horretan laburbiltzen du bide laburraren eta konponbide errazaren aurkako borroka luzea. Herritarren parte-hartzeaz ari garenean, gogoratzea gustatzen zait; izan ere, nire ustez, sormen kolektiboko prozesuek hain gizatiarra den premia hori makurtu dezakete, hots, gure konponbidea […]

Zeintzuk dira Faduran parke inklusiboa diseinatzeko gakoak?

Posted 2 CommentsPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

‘Thinking Fadura’ parte-hartze prozesuaren asmoa da herritarrekin egiaztatzea etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzeko aukera, jarduera fisikoa modu erregularrean egitea bultzatu, ingurumen-arloko hobekuntzak lortu, aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektorean enplegua gehitu eta guneen sarrera eta kontrola hobetze aldera. Horrez gain, arreta jarri nahi dugu eta elkarrizketak sortu gune publiko horren eraikuntzari balioa ematen dioten gaien inguruan. […]

Kirolak gizarteratzea lantzeko erreminta gisa balio izan digu

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Gabriela Buceta Adrebol Boliviako kidea da, Getxon ezarritako boliviar egoiliarrek batik bat osaturiko Kirol Elkartekoa. Helburu nagusietariko bat da kultur arteko topaketa-puntua eskaintzea Boliviako kultura ezagutu eta partekatu eta kirola gizarteratzeko erreminta gisa erabili nahi duten pertsona guztientzat.   Zenbat pertsona zaudete Adrebol Elkartean? Adrebol Elkartean 25 jokalarik osatutako futbol-talde federatua dugu; horrez gain, 12 lagun arduratzen […]

Fadura, berdintasunerako, dibertsitaterako eta elkarreragite positiborako gunea

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Carlos Giménez Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Antropologiako katedraduna eta DEMOSPAZ Institutuko zuzendaria da. “Asko poztu naiz #ThinkingFadura ekimena ezagutzearekin, lehenik eta behin, Getxo asko maite baitut, udalerriko Integrazio, Bizikidetza eta Garapen Sozialeko lehen Planean parte hartu nuenetik, eta, bigarren, ekimena oso interesgarria baita kultur arteko ikuspegia aplikatzeko kirol-zentro publiko batean, aisiarako lekuan. Aspaldidanik uste osoa dut […]

Fadura, aniztasun-testuinguru batean nortasun partekatua eraikitzeko lekua

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Ekain Larrinaga Muguruza; Esku-hartze Komunitarioko teknikaria (Inmigrazioa eta Kultura-artekotasuna). Thinking Fadura parte-hartze prozesuak eskaintzen didan aukera eskertzen dut kulturarteko betaurrekoekin begirada teknikoa partekatze aldera. Aukera bat da Getxoko komunitatearentzat, oro har eta dibertsitatearen aldetik denentzako helburu bat lortzeko lan egin ahal izango baitu: aisiarako, kirolerako eta batik bat udalerriko bizilagunak elkartzeko leku bat diseinatzea. Berehalako […]

Etorkizuneko Fadurako parkerako gakoak identifikatzen

Posted 2 CommentsPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Thinking Fadura prozesua, Fadurako kirol-instalazioen eraldaketa helburu duen prozesua, bere diagnosi-fasean aurkitzen da oraindik -ekainera arte-, agente desberdinen artean ekarpen eta hausnarketak biltzeko asmoz. Espazio publikoan egingo den esku-hartzea berau erabiltzen duten eta beraz kezkatzen diren pertsonen parte-hartzearekin burutzeko konpromisoa hartu dugu, eta hala ari gara egiten. Premisa hori kontutan hartuta, lehen fase honetan egin […]

Getxo Kirolak-eko erabiltzaileen mugikortasun-ohiturak

Posted Posted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Jarraitzen dugu ‘Thinking Fadura. Getxo Kirol Parke Berria’ proiektura jarduerak eransten. Getxo Kirolak-ek sustatutako proiektu parte-hartzailea da, eta helburu du Fadura parkearen birgaikuntza-proiektua diseinatzea. Esteka honetan, xehetasunez azaltzen dizugu: página web. Proiektu horren barruan, kirol-gunearen diagnosia egiteko lanean ari gara, instalazioak erabili ohi dituzten pertsonen mugikortasun-ohiturak ezagutzeko, beste alderdi batzuren artean. Gustatuko litzaiguke jakitea nondik […]

Garagardotegi zaharraren erabilera berrietarako diseinu kolektiboa

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Duela zenbait egun iragarri moduan, abian jarri da ‘Thinking Fadura. Getxoko Kirol Parke Berria’ proiektua; hau da, Fadurako polikiroldegia eta ingurunea berriz diseinatzeko Getxo Kirolakek bultzaturiko parte-hartze prozesua, hiriarentzat irekitako kirol-parke berria sortze aldera. Thinking Fadura proiektu orokorraren lehen jardueretariko bat da Garagardotegi zaharra birgaitzeko eta hobetzeko jarduera espezifikoa. 2016ko otsailean izandako sutearen ondorioz, kalte […]

Getxo Kirolakek parte hartzeko prozesua abian jarri du Faduran kirol-parkea diseinatzearren

Posted Leave a commentPosted in 1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Getxo Kirolakek ‘Thinking Fadura’ abian jarri du; hau da, Fadurako kirol-instalazioak aldatzeko eta espazio publiko berria diseinatzeko herritarrek parte hartuko duten prozesua. Espazio publiko horretan, sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola praktikatzeko instalazioak egongo dira. Fadurako egungo kirol-hiria -Gobela ibaiak zeharkatzen duena- ibaiaren ibilgua egokitzeko eta aurrez gertatutako uholdeak berriro ez errepikatzeko Uraren […]