1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Fadura, aniztasun-testuinguru batean nortasun partekatua eraikitzeko lekua

Ekain Larrinaga Muguruza; Esku-hartze Komunitarioko teknikaria (Inmigrazioa eta Kultura-artekotasuna).

Thinking Fadura parte-hartze prozesuak eskaintzen didan aukera eskertzen dut kulturarteko betaurrekoekin begirada teknikoa partekatze aldera. Aukera bat da Getxoko komunitatearentzat, oro har eta dibertsitatearen aldetik denentzako helburu bat lortzeko lan egin ahal izango baitu: aisiarako, kirolerako eta batik bat udalerriko bizilagunak elkartzeko leku bat diseinatzea. Berehalako etorkizuneko Fadura Parkearen elkarreragitea sustatzeko eta errazteko baldintzak sortzea izango da, ezbairik gabe, prozesuaren funtsezko elementua.

Kulturarteko paradigma, Intercultural Cities-ek (Europako Kontseiluaren Programa) aurkezten duen moduan, gobernantza-eredua eta hiri-estrategia bat da, lurraldean kultur aniztasuna aitortzen eta horri balioa ematen diona (migrazioak medioa eta egun inoiz baino gehiago babes bila dabiltzan pertsonen nahitaezko joan-etorriak direla-eta). Baina, aitorpen horrez haratago, dibertsitatearen abantaila modu aktiboan eta positiboan kudeatzearen aldeko apustua egiten denean gauzatzen da.

Hiri inklusiboak eta sozialki kohesionatuak lortzeko funtsezkoa da jatorri kultural ezberdineko pertsonen (bertakoak edo atzerritarrak) arteko elkarreragitea sustatzea, diskriminazioa/segregazioa prebenitzea eta konfiantza sortzea. Fadura Getxoko imajinario kolektiboaren zatia da kirola egiteko zentroa bezala. Sebastian Coek esaten zuen kirola ezkutuko langile soziala dela. Nik esango nuke kirola, kultura eta espazio publikoa gozatzeko aukera errendimendu handiagoko taldea direla, herritarren parte-hartzeari eta gizarte-inklusioari erreparatuta.

Getxon, komunitatearen zati garrantzitsu batek estatuko jatorria eta kultura ezberdineko jatorria du eta erabilera eta mundu-ikuskera ezberdina, eta horrek zentzu oso berezia hartzen du gune publikoan. XXI. mendeko Getxo herriak onartzen du testuinguru horretan aukera bat sortzen dela komunitatea osatzeko, berrikuntzarako eta sormenerako, baina baita hiriaren garapen ekonomiko sozial eta kulturalerako ere.

Garrantzitsua da ondare-komunitate horretako atzerritarrek parte-hartze aktiboa eta ahotsa izatea prozesu horretan (Europako Kontseiluaren eta Faroko Konbentzioaren izendapena erabilita); halaber, garrantzitsua da kontuan izatea kultur arteko elkarrizketa errazten duten erremintak. Legezko esparruak atzerritarren parte-hartze politikoa murrizten duen arren, herritarrek parte hartzeko mekanismoak oso suspergarriak izan daitezke. Prozesuak alderdi hori ondo zaintzen badu, oso litekeena da emaitza eta etorkizuneko parkea prozesu horren isla izatea. Fadurak lekuak berak ere partekaturiko identitatea eraiki dezake dibertsitatearen testuinguruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.