1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

Nola joaten zara zu Fadurara?

Fadurako parte hartze aurretik egindako diagnostikoaren barruan, mugikortasunari buruzko inkesta bat egin zen erabiltzaileek kiroldegira heltzean zer ohitura zituzten jakiteko, Hona hemen analisi horren emaizatk.

Inkesta aurrez aurre nahiz online egin zen. Guztira, baliozkoak ziren 1.263 erantzun jaso ziren . Datu estatistiko gisa, nabarmendu behar da inkestan 913 emakumek (erantzun zuten pertsonen % 60) eta 597 gizonek (% 40) parte hartu zutela. Bestalde, Getxo Kirolakeko pertsona abonatu guztien banaketa osoa desberdina da: % 47,8 bakarrik dira emakumeak.

Inkesta erantzun zuten pertsonen erdia normalean autoz ibiltzen da, eta heren bat baino gutxiago oinez. Nabarmentzekoa da garraiobide publikoak erabiltzen dituzten pertsonen ehuneko eskasa (guztietatik % 4 bakarrik).

Kontuan hartu beharreko beste datu garrantzitsu bat da erabiltzaileen zati handi bat ez dela zuzenean islatzen inkestan, grafikoan ikusten den moduan, edo ez zuen parte hartu edo ez da independentea garraiobideei dagokienez (18 urtetik beherakoak).

Inkesta erantzun zuten pertsonen erdia normalean autoz ibiltzen da, eta heren bat baino gutxiago oinez. Nabarmentzekoa da garraiobide publikoak erabiltzen dituzten pertsonen ehuneko eskasa (guztietatik % 4 bakarrik).

Oro har, joan-etorri gehienak (% 94) hiru garraiobideren bidez egiten dela esan daiteke: autoz, bizikletaz eta oinez.

Garraio publikoa erabiltzen duen hain pertsona gutxi egotearen arrazoien artean egon daiteke Faduratik hurbil igarotzen diren garraio-linea gehienak hiriartekoak direla, eta erabiltzaile gehienak Getxoko hirigunetik 48% 33% datozela. Horrez gain, kontuan hartu behar da modu gutxi daudela Getxon ekialdera eta mendebaldera joateko, eta topografiak ez duela laguntzen norabide horretan bizikletaz ibiltzeko. Beste arrazoi bat bisitari bakoitzak eramaten duen lagun kopuruarekin lotuta egon daiteke: umeekin joaten diren pertsonek ziur asko garraio publikoa gutxiago erabiltzeko joera dute garraiobide partikular bat badute.

Zentzu honetan, esanguratsua da inkestatutako Ohiko garraiobidea pertsonen hiru laurdenek normalean garraio bide bat bakarrik erabiltzea Fadurara joateko. Datuak hurbilagotik aztertuz, ehuneko horiek asko aldatzen diren konturatu gara, pertsona bakoitzaren garraiobidearen arabera: Autoz joaten direnek kasuen % 70ean garraiobide bakarrik erabiltzen badute, normalean bizikletaz ibiltzen direnek kasuen % 56an 2 garraiobide erabiltzen dituzte.

Ez da antzematen desberdintasun esanguratsurik generoari dagokionez: Normalean autoz joaten diren emakume nahiz gizonen ehunekoa % 50 ingurukoa da.

Hala ere, desberdintasun handia dago datuak adinaren arabera aztertzen baditugu. 18 eta 30 urte artekoetan, autoa erabiltzen duen pertsona 10% oinez joaten den pertsona kopuruaren kopurua baliokidea da, eta Lagun % 18k kopurua bizikleta erabiltzen du. Ehuneko horiek nabarmen aldatzen dira 30-50 adin-tartean, autoa % 52k erabiltzen dutelako.

Lagun kopuruak ere eragina du erabilitako garraiobidean: bakarrik joaten den jendea gutxiago joaten da autoz; bi lagunekin joaten 2 denak, normalean, gehiago erabiltzen du.

Datu hori erabilgarria izan liteke Fadurako aparkaleku-sistema berriro planteatzeko. Esaterako, “espres” aparkalekuak sortuz oso egonaldi laburretarako, ardurapean adingabeak edo bestelako lagunak utzi, jaso edo itxaron behar dituzten pertsonentzat.

Jatorriaren datuak aztertzen baditugu, gehienak kiroldegitik hurbil dagoen eremu batetik joaten direla ikusten dugu. Horren ondorioz, % 80k 15 minutu baino gutxiago behar ditu Fadurara heltzeko (etxeko atetik kiroldegiko ateraino).

Nabarmena da Algortako eremuko jendearen % 57 oinez joaten dela Fadurara, eta % 28k bakarrik erabiltzen duela autoa. Ehuneko horiek nabarmen aldatzen dira kiroldegitik apur bat bakarrik urruntzen bagara. Berangotik datozen pertsonen % 75, esaterako, normalean autoz joaten dira.

Metroz joaten diren pertsonak dira denbora gehiago behar dutenak Faduraraino heltzeko, 25 minutu inguru. Haien atzetik, autobusez datozenak daude: 19 minutu. Oinez, autoz edo bizikletaz joaten direnek 12 eta 14 minutu artean behar dituzte batez beste, eta motorra erabiltzen dutenek bakarrik behar dituzte 10 minutu baino gutxiago.

Fadurara heltzen diren pertsonen % 63, pertsona batekin bakarrik joaten da ohiko ibilbidean kiroldegira, eta % 30 adingabekoekin joaten da. Horrek esan nahi du kiroldegira beste pertsona batekin joaten den jendearen % 47 adingabe batekin dagoela. Joan-etorri horiek gehienak autoz egiten dira (% 54), eta gainerakoak oinez eta bizikletaz. Biak batera % 40 dira. Gainerako garraiobideak ia ez dira erabiltzen. Oinez egiten diren joan-etorriei dagokienez, gizonen % 52 bakarrik joaten dira Fadurara, emakumeen kasuan % 40 dira.

Interesgarria iruditu al zaizu analisi honetako daturik ?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.