3. fasea. Proiektuen sustapena

2019an hasitako hirugarren fasean, proiektuak definitzen jarraituko da, parte hartzeko prozesuan jasotako proposamenak errealitate egiteko. Horrez gain, proiektuak Lehenesteko Metodologia garatuko da, proiektuak gauzatzeko ordena eguneratzearren, honako hauek bezalako gaiak kontuan hartzen dituzten aldagaien arabera: proiektuen jatorria, helburuak, iraunkortasuna eta bideragarritasuna.

Aldi berean, kirol-parke berriaren aurreproiektuan deskribaturiko jarduerak gauzatzeko proiektuak aktibatzea aurreikusten da; baita, parte hartzeko prozesuan kudeaketaren eta gobernantzaren inguruan jasotakoak ere.

Hemendik gutxira, Getxo Kirolakeko langileek eta instalazioen erabiltzaile gisa haien esperientziaren berri eman nahi izan duten herritarrek osatutako lantaldeak egongo dira, parkearen nahiz kirol-ekipamenduen kudeaketa eta gobernantza hobetze aldera.

Lantalde horietan parte hartu nahi baduzu, bidali mezua thinkingfadura@getxo.eus helbidera edo jarri harremanetan web orrialde honetako inprimakia beteta.

Dokumentazioa



Proiektuak
IDIzenburuaAzalpenaHelburuakEmaitzaEgoera
018-05BIZIKLETEN APARKALEKUA

Bizikletak eta patineteak aparkatzeko aparkaleku-sistema zabaltzea Fadurako eraikin nagusian dagoen lehen prototipoa aztertu ondoren. Aldi berean, bizikletak eta patineteak aparkatzeko aparkaleku-sistema zentralizatua diseinatzen aurrera egitea, sarbide-kontrol eta guzti, Getxo Kirolakeko abonatuentzat.

Bizikletak aparkatzeko eta patineteak aparkatzeko sistema zabaltzea, Fadurako kirol-parke osoan banatuta eta estali gabe.3006. Garatzen edo obrak egiten
018-06BIZIKLETENTZAKO BIDEZIDORRAK ETA OINEZKOENTZAKO ADARRAK

Bi ibilbide-motako bide-sistema bat ezartzea: bizikletentzako bidezidor bat, oinezkoek lehentasuna izanik eta barruan oinezkoentzako adarrekin (horietan ezingo da bizikletaz ibili). Jardueran, aplikatzen diren urbanizazio-eskuliburu guztiak sartuko dira, eta aire zabaleko eremuak prestatuko dira, ibai-pasealekuan eta erdialdean aplikatzen ez direnak. Halaber, bizikleten aparkaleku berriak instalatzea kontuan hartuko da.

kirol-parkean bide-sistema bat jartzea, esparru osoan pertsonak, bizikletak eta patineteak ibiltzea bermatzeko moduan eta udalerriko gainerako tokiekin modu eraginkorrean konektatzea.2643. Onartua
018-07IBAI-PASEALEKUA

Ibai-pasealekua naturalizatzea parkeko kirol-eremuetako itxiturak ezarri ondoren. Proiektu honetan, ibai-pasealekuaren eta ibaiaren arteko hesia kentzea aurreikusten da eta, horren ordez, frontoietan dagoenaren antzeko ate bat jartzea.

Ibai-pasealeku nagusia naturalizatzea eta indartzea, bertara joateko sarbideak handituz eta dauden ibilbideak hobetuz, altzarien, zoladuraren, ibai-landarediaren eta abarren aldetik.2643. Onartua
018-02AIRE ZABALEKO ERDIKO EREMUAK ANTOLATZEA

Parkea berriro urbanizatzea, aisialdi naturaleko guneak sortzeko. Kokaleku nagusia eta Gobela ibaiarekiko duen hurbiltasuna kontuan hartuta, eremu horiek baldintza egokiak eskaintzen dituzte parkearen pertzepzio orokorra dinamizatzeko eta hobetzeko, instalaziorik edo eraikuntza-elementurik gabeko eremuak sartuz, ingurune naturalarekiko lotura mantentzen laguntzeko. Lehentasunezkoa da belaunaldi arteko kirol-jarduerak betetzea.

aisialdiko eta atsedenerako erabilerak eta jarduerak zehaztea, belaunaldi artekoak, parkearen erdialdean, aire zabaleko hiru gune nagusietan ezar daitezkeenak.2643. Onartua
018-01FADURAKO APARKALEKUAK ANTOLATZEA

Pparkeko aparkaleku nagusiko, Fadurako eraikin nagusiko eta frontoien eraikineko eremuak berrantolatzea, naturak espazioarekin bat egin dezan. Ekintzetan kontuan izan beharko dira Getxo Kirolakek onartutako aurretiazko jarraibideak.

Parkalekuen hiru guneetan hirigintzako esku-hartze bat egitea, zoladura bigunarekin, zuhaiztiekin eta zuhaixkekin integratuz.12393. Onartua
035KIROL ANITZEKO PISTAK

Saskibaloiko kantxak estaltzeko proiektua amaitu ondoren, jarduera hori gainerako pistetara zabal daitekeen aztertuko da. Padeleko kantxak estaliz gero, frontoietan egiten den padel-jarduera lekuz aldatu ahal izango da, tenis-padel pabiloiko obra amaitzen den bitartean. Jarduera horretan sarbideen kontrola ere sartzen da.

Kanpoko kirol anitzeko pista estali-gabeetan beharrezko neurriak hartzea segurtasuna eta sarbideen kontrola errazteko.13046. Garatzen edo obrak egiten
020020. TENIS/PADELEKO PABILOI BERRIA

Kirol-modalitate horien eskaria gero eta handiagoa denez, tenis eta padeleko kantxa-kopurua handitu beharra sortu da. Egungo tenis-eraikinaren mendebaldean beste pabiloi bat gehitzea pentsatu da. Espazio berrian, teniseko pista berriak eta padel-pistak egongo dira (egun frontoien pabiloian daude).

Tenisean eta padelean aritzeko eraikin berria eraikitzea.3114. Aurretiazko jarduerak
017-002EKO-ALTZARIAK

Beharrezko altzari-elementuak egitea eta espazioan azken banaketa bat diseinatzea, parte hartzeko prozesuan jasotako emaitzak eta konponbide-eskaerak kontuan hartuta. Proiektu honek kontratazio publikoaren forman eragina du, eta amaitutako produktuak entregatzeko eta baliozkotzeko formula iteraktiboak bilatzen ditu, Getxo Kirolakeko barneko langileekin kontrastean.

Altzari-elementuak fabrikatzea eta Fadurako eraikin nagusiko ikasketa-eremua espazioan birbanatzea.2423. Onartua
005-001GARAGARDOTEA

Parte hartzeko prozesuaren emaitza gisa, funtzio anitzeko espazio berria sortuko da, eta, bertan, kirol-elkarte eta -klubentzako eremuak aurreikusten dira lehen solairuan. Bigarren solairuan, berriz, kirol-berrikuntzako gunea egongo da.

Garagardotegi zaharrean ekipamendu berria eraikitzea.3443. Onartua
017-001FADURAKO ERAIKIN NAGUSIKO ALTZARIAK ETA ERABILERA ANITZEKO ESPAZIOA

Proiektua baterako sorkuntzako lau tailerraren bidez eratuko da. Bertan, Getxo Kirolakeko langileek hartuko dute parte, espazioaren erabiltzaileek, zona horietako premiak detektatzen laguntzearren, eta baita profesionalek ere, barruko zonen diseinuan eta ekonomia zirkularrean duten ezagutza aditua kontuan hartuta, prozesua erraztearren herritarren laborategiko logiken bitartez. Horrez gain, tailerretan, materialak berrerabiltzeak eta planeta zaintzeak duten garrantzia azpimarratuko da; egun, gazteek bereziki konprometituta daude horretan.

Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa eta zenbait altzari berriz diseinatzea.13297. Ebaluazioan
034ZORUAREN KALITATEAREN AZTERKETA

Zoruaren kalitatearen azterketa.

Analizatu daitekeen zoruaren egoera ezagutu.22368. Itxita
032HOCKEY HARMAILAK

Harmaila txiki bat sartzea, biltegiratzeko leku eta eserleku eta guzti, belar gaineko hockey jarduerarako.

Harmailak sartzea belar gaineko hockey jarduerarako.02. Balioztatua
031SEINALETIKA

Seinaleak erabiltzeko eskuliburu bat egitea eta hori praktikan jartzea, prototipo gisa, Fadurako eraikin nagusiko aldageletan. Era berean, Gobela eta Andra Mariko kiroldegietara eta parkeko eta instalazioetako gainerako lekuetara zabalduko da.

Erabilera-araudi bat egitea, seinaletikaren, materialen eta abarren estiloari dagokionean, kirol-parkeko eta instalazioetako jarduerei koherentzia emateko.3006. Garatzen edo obrak egiten
029SEGURTASUNA ETA KONEKTIBITATEA

Komunikazio-sistema zentralizatua definitzea, instalazio guztietarako segurtasun-sistema bateratuaz gain. Kirol-parke osoaren eta bertako instalazioen segurtasun eta konektibitaterako jarraibide orokorrak egitea ere sartzen da.

Kirol-parkean eta bertako instalazioetan konektibitate eta segurtasuneko sistema integrala jartzea.23366. Garatzen edo obrak egiten
028SEGURTASUNA 1/3. KUDEAKETA-EREDUA

Segurtasunerako eta erabateko konektibitaterako kudeaketa-eredu bat ezarri, Segurtasun eta Konektibitate Plan Zuzendariaren arabera.

Segurtasunerako eta erabateko konektibitaterako kudeaketa-eredu bat ezarri, Segurtasun eta Konektibitate Plan Zuzendariaren arabera.22518. Itxita
026KANPOKO IGERILEKUAK

Igerilekuen inguruan zolatutako eremua murriztea eta haurrentzako eta gazteentzako eremua, mahaiak jartzeko eremua eta egurrezko zoladura jartzea; itzalguneak handitzea eta zuhaitz gehiago jartzea; solariuma eta hamakak egokitzea; haur-jolasak birplanteatzea; familientzako eta helduentzako bereizitako espazioak sortzea.

Kanpoko igerilekuetako eremua hobetzea.02. Balioztatua
024ATLETISMO ETA ERRUGBI HARMAILEN ERAIKINA

Errugbi-zelaiaren eta atletismo-pistaren arteko harmailen eraikina birgaitzea. Getxo Kirolakek eta instalazioa erabiltzen duten eragileek modu parte-hartzailean landutako beharren programari erantzuten dion jarduera da.

Eraikina birbanatzea eta irisgarritasuna hobetzea, aurreproiektuaren arabera.12855. Aktibatuta
023BOLUE

Estalitako eremu berriak jartzea Bolue 2n futbol-partidak ikusteko; harmaila berriak eraikitzea Bolue 1 zelaian; gizonezkoentzako aldagela berriak birgaitzea Bolue 1eko harmailen azpian; Bolue 3ko aldagelak handitzea eta egokitzea; Bolue 3n aldagela berriak (165,85 m2) eta gimnasioa birgaitzea; zelaiak ureztatzeko, euri-ura aprobetxatzeko instalazioak jartzea.

Egungo instalazioak hobetzea, hesiei, aldagelei, aulkiei eta argiztapenari dagokienez.02. Balioztatua
021ESTADIO BERRIA

Futbol/errugbiko estadioaren birmoldaketa integrala egitea 6.500 lagunentzat. Zelaia apur bat altxatuko da (lurra urpean gera daitekeelako), eta zelaiak euri-urarekin ureztatzeko sistemak jarriko dira.
URAri kontsulta bat egingo zaio egungo aurreproiektuak bideragarriak diren jakiteko, behar izanez gero, birformulatzeko edo aldatzeko.

Futbol/errugbiko udal-estadio berria eraikitzea.3324. Aurretiazko jarduerak
013HERRI KIROLAK

Inplikatutako eragileekin hitz egin ondoren, jarduera hau Andra Mari kiroldegira eramatea erabaki da, bertan jarduera-mota horretarako gune aproposa prestatuko baita.

Herri kiroletarako gune bat prestatzea.04. Aurretiazko jarduerak
012FONTOIAK BIRGAITZEA

Espazioak birbanatzea trinketa eta bi frontoiak mantentzeko; erabilera anitzeko bi pista eta haurrentzako eta familientzako jolas-eremu estalia birgaitzea; vending eremu osasungarria instalatzea; aldagelak birplanteatzea; skatepark indoor, rokodromoa, esgrima eta erabilera anitzeko eremuak sartzea. Bi frontoietan jolasteko orduak luzatzea eta padeleko pistak teniseko eremura eramatea aurreikusten da.

Kirol-espazioak berriz banatzea aurreproiektua kontuan hartuta.02. Balioztatua
011PILOTALEKUEN EGITURA INDARTZEA

Eraikinaren egitura indartzea, jarraian, tenis eta padeleko pabiloi berria eraikitzen hasteko. Era horretan, frontoietan egun egiten den jardueraren zati bat lekuz aldatu ahal izango da eta birgaitze-obrarako behar den espazioa libre utzi.

Eraikinaren egitura indartzea, segurtasun-bermeekin erabiltzea bermatzearren..2255. Aktibatuta
009ATLETISMOKO ZUZENGUNE ESTALKIA

Parkearen iparraldean eraikin berria eraikitzea, atletismoko, errugbiko eta hockeyoko entrenamendu estaliak egiteko; modu horretan, Getxo Kirolaken eta instalazio hori erabiltzen duten eragileen artean modu parte-hartzailean landutako beharren programari erantzuna emango zaio.

Aatletismoko zuzengune estali berria eraikitzea.3074. Aurretiazko jarduerak
006SEGURTASUNA 2/3. KONEKTIBITATEA ETA KOMUNIKAZIOAK

Fadura osoan erreserbatutako espazioetansmartargiztapena, Eraikin nagusitik kontrolatuta. Kontsumo txikiko argiztapena.
Gune guztien konektibitatea, eraginkortasuna, zerbitzu-eskaintza eta sarbideen kontrola hobetzeko…

Parkearen konektibitatea hobetu sarbideen kontrolean hobekuntzak ezarri ahal izateko, hala nola segurtasun-neurriak, datuen kudeaketa eta energi efizientzian hobekuntzak, esaterakosmartargiztapena… Segurtasun Plana aintzat hartu.2648. Itxita