3. fasea. Proiektuen sustapena

Segurtasuna, Fadurako kirol-parke berriaren funtsezko alderdia

thinking Fadura parte hartzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izan dugun moduan,  segurtasunak kirol-parke osoan du eragina; hots, instalazioetan, espazioetan, pertsonengan eta ingurumenean. Modu horretan, Getxo Kirolakek duela hilabete batzuk eztabaida-mahaia antolatu zuen pertsona adituekin, eta segurtasuna azpimarratzen duten lau gako atera ahal izan genituen:

  • Espazioa habitatzea. Antzemandako segurtasuna oinarrizko faktorea da espazio publikoan kirol-ekipamenduak kokatzerakoan. Horretarako, mantentze-lan egokiak egin behar dira, nolabaiteko dinamismo soziala izan behar da, eta pertsonek espazioetan identifikatuta sentitu behar dute.
  • Segurtasun osoa eskaintzea. Parke berrirako segurtasunean zenbait irtenbide konbinatzen dira; hala nola sistema horietan ibili behar duten pertsonak artatzen dituztenak, eraginkorrak izateko diseinatu beharreko prozedurak eta inoiz ikusi gabeko eta aprobetxatu beharreko prestazioak egun eskaintzen dituen teknologia.
  • Segurtasuna diseinu bidez sortzea. Garrantzitsuena da neurri adimentsuak aplikatzea, askatasuna kendu gabe mugatzeko aukera ematen dutenak, kirol-instalazio ezberdinak irla independente bilakatzea saihestea.
  • Batera bizitzen ikastea. Eztabaida-mahaian eskuratutako azken ideia da parke seguru baten alde egitearekin, neurri tekniko eta arkitektonikoei erreparatu behar zaiela, baina, batik bat gunean jarduerak programatu, pertsonen arteko elkarreragitea lortu eta elkarrekin bizitzen ikasi behar dela.

Kirol-parke berriaren premiak kontuan hartuta eta arreta erabiltzaileei, haien segurtasunari eta parke berriaren gozamenari eskainita, Segurtasun eta Konektibitate Integralaren Plan Zuzentzaile berria definitu zuen Getxo Kirolakek iazko martxoan. Plana lanerako bost ildo osagarriren inguruan egituratzen da: gobernantza, antolamendua, zerbitzuak, azpiegitura eta arkitektura.

Plan Zuzentzaile horretatik abiatuta, datozen hiru ekitalditan garatuko diren hiru proiektu proposatu dira. Gaur egun, lehen proiektua lantzen ari gara; hau da, Parke Berrian ezarri beharreko Segurtasuna eta Konektibitatea Kudeatzeko Eredua definitzen. Proiektuaren helburuak dira egungo araudia parte hartzeko prozesuan sortutako premia berrietara egokitzea, mugikortasun-fluxu berriak identifikatzea eta zerbitzuen katalogo berria diseinatzea.

Proiektuaren alderdi teknikoenak garatzeko, segurtasun integralean eta zibersegurtasunean aditua den ingeniariaren laguntza dugu; horrez gain, erabiltzaileek, enpresa hornitzaileek, Getxo Kirolakeko langileek eta Getxoko Udaleko beste arlo batzuek parte hartzen dute haien benetako esperientzia aztertzeko, premiak identifikatzeko eta irtenbide eraginkorrak ezartzeko.

Behin proiektu hau amaituta —otsailean amaitzea aurreikusten da—, segurtasunaren inguruko beste bi proiektu jarriko dira abian. Horietara web orrialde honetako ‘Proiektuak’ fitxatik sar daiteke:

  1. Konektibitatea eta komunikazioak parkeko konektibitatea hobetzearren, hobekuntzak egite aldera sarreren kontrolean, segurtasun-neurrietan, datuen kudeaketan edo energia-eraginkortasunean, besteak beste.
  2. Prozedurak eta antolamendua beharrezko neurri operatiboak antolatzeko eta gauzatzeko nahiz ezartzeko plana garatzearren, zerbitzu egokia, segurua eta konektatua bermatze aldera.

thinking Fadurako proiektuen egungo zerrenda ezagutu nahi baduzu, sakatu esteka honetan, eta bertan nabigatu ahal izango duzu. Bitartean, proiektu hauek egiaztatzeko lan-talderen batean parte hartu nahiko zenuke?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.