thinking fadura mesa redonda

Bizikidetza kirol-parke berrian, parke ireki eta seguruan

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Duela egun batzuk, mahai-inguru bat antolatu genuen kirol-parke berriaren segurtasuna jorratzeko; izan ere, parte hartzeko thinking Fadura prozesuan interes gaien piztu duen gaietariko bat izan da. Mahaia Asier Amezagak moderatu zuen, thinking Fadura taldekoak, eta helburua zen Faduraren segurtasuna eta sarreraren inguruko gako nagusiak aztertzea pertsona adituekin eta ikuspegi ezberdinetatik. Abiapuntu gisa, Sorne Esturok, Getxo […]

thinking fadura_lego

Kirol-parke berrirako bidea egiteko bost erronka

Posted 2 CommentsPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Irailaren 20an, ostegunean, beste topaketa bat egin genuen Faduran, parte hartzeko thinking Fadura prozesuaren esparruan. Oraingoan, kirol-instalazioak espazio publiko berri bilakatzea lortzeko aktibatu beharreko funtsezko alderdiak identifikatu nahi genituen, espazio berri horretan, parke libre bat eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola praktikatzeko instalazioak batera egon daitezen. Orain arte, hainbat saio eta lan-tailer egin ondoren, elkarren artean […]

thinking Fadura

Irailaren 20an kirol-parke berria errealitate bihurtzeko aktibatu beharreko gakoak landuko ditugu Faduran

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Datorren astean amaituko da thinking Fadura prozesuan parte hartzeko fasea, Getxo Kirolakek sustatuta, herritarrekin egiaztatze aldera etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzeko aukera, jarduera fisikoa modu erregularrean praktikatzea bultzatzeko, ingurumenaren aldetik hobekuntzak lortzeko, aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektorean enplegua gehitzeko eta espazioen sarrera eta kontrola hobetzeko. Apirilaz geroztik, tailer ezberdinak antolatu dira honako hauentzat: pertsona abonatuak, […]

Abian da thinking Fadura parte-hartze prozesuaren bigarren zikloa

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

1.500 lagun inguruk hartu dute parte thinking Fadura parte-hartze prozesuaren lehen zikloan, espazio publiko berria diseinatzerakoan kontuan izateko premiak eta aukerak detektatze aldera, espazio horretan sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola egitek instalazioak egon daitezen. Ziklo horretan, parte-hartzea eta elkarrizketa lau gairen inguruan burutu dira: parke publikoa, kirol-instalazioak, klubak eta espazioko erabilera berriak […]

1.450 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Fadura kirol parke berrirako premiak eta aukerak biltzen

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Guztira, 1.452 lagunek ekarpenak partekatu dituzte thinking Fadura taldearekin, Getxo Kirolak buru izan duela, Fadura kirol parke berrirako premiak eta aukerak biltzeko fasean, apirila amaieran hasi eta duela gutxi amaitu dena. Bi hilabetez, hainbat tailer antolatu dira, harpidedunei, kirol klubei, hiritarrei, premia berezidun kolektiboei, gazteei, UPV/EHUko ikasleei, udal kiroldegiak erabiltzen dituzten adinez txikikoei eta, azkenik, […]

Getxoko neska-mutikoen proposamen jatorrak eta freskagarriak

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Duela egun batzuk, Getxoko jende gazteenarekin elkartzeko topaketa bat antolatu genuen, parte hartzeko formatu erakargarriarekin, haien gustuekin ongi konektatzeko, tarte entretenitua eta ludikoa igarotzeko eta, aldi berean, Fadurako kirol-parkea eraikitzeko prozesurako informazio oso baliagarria biltzeko helburuarekin. Modu horretan, yinkanaren bitartez, ideia oso interesgarriak egiaztatu eta jaso ahal izan genituen, ondoren post honetan argitaratu genituenak. Udalerriko […]

yinkana thinking Fadura

Getxoko gazteek thinking Fadura yinkanan parte hartu dute

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Getxoko gazteek asko dute esateko udalerriaren inguruko gaiei dagokienean, eta, jakina, etorkizuneko kirol-parkeari dagozkien gaien inguruan ere bai. Gazteengana hurbiltzeko asmoarekin, parte hartzeko formatu erakargarria sortu nahi izan dugu, publiko horrekin ondo konektatu ahal izateko, tarte entretenigarria eta ludikoa igarotzeko eta, aldi berean, kirol-parkea Getxoko herritarrekin eraikitzeko prozesurako informazioa oso baliagarria biltzeko. Premisa horiek kontuan […]

Getxoko kolektiboak bildu dira Fadura kirol parke berria diseinatzeko

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

thinking Fadura  ekimenean Getxoko hiritarren lankidetza bilatzen jarraitzen dugu, udalerriko egungo premiekin bat egiten duen parke bat diseinatzeko, irizpidea ekartzen duten ezinbestekoak diren begirada zehatzak barne, Fadura kirol parke berria gizarte zuzenagoa eta parekatuagoa eraikitzearen alde egiten duen parke barneratzailea izan dadin. Hori hala izanda, ostegunean, ekainak 22, 25 lagunek, euren burua edo elkarte desberdinak […]

Fadura zibilizazioa da, gorputz osasuntsuan buru osasuntsua izatearen utopia da

Posted 2 CommentsPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Getxon aparteko lekua dugu, eta zaindu egin behar da Jon Ortega Etcheverryk irrikaz hitz egiten du Fadurako kirol-parkeaz. Zerbaitegatik, zortzi urte zituela, Javier Ortega Uribe-Echevarria aitari laguntzen zion garai hartan Fadurako kirol-hiri berriaren obra bisitatzera. Hil berria den arkitekto ospetsuak arkitektura gizartea aldatzeko motore bezala ulertzen zuen. 70eko hamarkadan, kirolerako eta arlo sozialerako zeuden ekipamenduen […]

Dagoeneko 350 pertsonak parte hartu dute thinkingFaduran

Posted Leave a commentPosted in 2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

350 lagun inguruk parte hartu dute dagoeneko Fadurako instalazioak diseinatzeko eta aldatzeko prozesuan. Espazio publiko berria antolatu nahi da, non bi eremu desberdin batuko diren: sarrera libreko parke bat eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola praktikatzeko instalazioak. thinking Fadura ekimenaren bigarren fasea apirilaren amaiera aldera jarri zen abian, eta, horrez geroztik, sormen kolektiborako tailerrak antolatu dira, […]