Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak Euskadin Thinking Fadura proiektua aukeratu du herritarren partaidetzaren ezagutza transferitzeko
OGP Euskadik thinking Fadura Getxo Kirolak-ek Fadura kirol-parke berria diseinatzeko herritarren laguntzarekin sustatu duen proiektu pilotua aukeratu du, herritarren partaidetzak herri-administrazioen barne-egituran zer-nolako eragina duen aztertzeko. Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) gobernu irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak izaten laguntzeko proiektuak sustatzen ditu, eta gobernantzari eta gardentasunari dagokionez erreferentziazko erakunde bat da […]