Partaidetza-prozesuan, 1.879 ekarpen jaso dira, eta, laburpen-prozesu baten ondoren, 218 jarduera-proposamen egin dira guztira. Proposamenaren tipologiari dagokionez, % 50 jarduera fisikoei buruzkoak dira, % 30 parkearen eta bertako instalazioen kudeaketari buruzkoak, eta gainerako % 20a gobernantzari buruzko alderdiei buruzkoak.
Parte-hartze prozesuaren ondoren proposatutako esku-hartze fisikoen artean badaude, alde batetik, zeharkako konponbideak, hau da, proiektu osoari eragiten diotenak eta haren izaera zabala eta erabileren arteko harremana finkatzen dutenak: parkearen eta instalazioen mugak eta sarbideak, segurtasun integrala (segurtasuna, babesa eta konektibitatea), mugikortasun jasangarria eta irisgarritasun unibertsala, bai eta ere kudeaketarekin eta gobernantzarekin zerikusia duten gaiak.
Beste alde batetik, guneen araberako konponbideak daude, hots, kirol-parke berriaren gune bakoitzari eragiten diotenak: ibai-parkea; eraikin nagusia; kanpoko igerilekuak; garagardotegia, herri-kirolak eta sarbide berria; pilotalekuen eraikina; tenis-pistak; atletismoa, errugbia, hockeya eta askotariko erabilerak; futbol-zelai nagusia eta Bolueko futbol-zelaiak.
Ondoren, parte-hartze prozesuan lortutako jarduketa-proposamenak multzoka antolatu osteko proiektu-zerrenda aurkezten dugu. Zerrenda hau balorazio-ariketa bakoitzean eguneratuko da, Proiektuak lehenesteko metodologian adierazten den bezala.
0 emaitza duten proiektuek esan nahi dute haien garapena beste proiektu batzuen edo konpondu beharreko aurretiazko gaien mende dagoela.
Proiektu IDa | Izena | Helburua | Egoera | Lehnespen emaitza | Dokumentuak | hf:tax:situacin_del_proyecto |
---|---|---|---|---|---|---|
006 | SEGURTASUNA 2/3. KONEKTIBITATEA ETA KOMUNIKAZIOAK | Parkearen konektibitatea hobetu sarbideen kontrolean hobekuntzak ezarri ahal izateko, hala nola segurtasun-neurriak, datuen kudeaketa eta energi efizientzian hobekuntzak, esaterakosmartargiztapena… Segurtasun Plana aintzat hartu. | Amaituta | 264 | itxita | |
009 | ATLETISMOKO ZUZENGUNE ESTALKIA | Aatletismoko zuzengune estali berria eraikitzea. | Aktibatzen | 307 | 1 | aktibatzen |
011 | PILOTALEKUEN EGITURA INDARTZEA | Eraikinaren egitura indartzea, segurtasun-bermeekin erabiltzea bermatzearren.. | Gauzatzen | 225 | gauzatzen | |
012 | FONTOIAK BIRGAITZEA | Kirol-espazioak berriz banatzea aurreproiektua kontuan hartuta. | Egiteke | 0 | egiteke | |
013 | HERRI KIROLAK | Herri kiroletarako gune bat prestatzea. | Aktibatzen | 0 | aktibatzen | |
021 | ESTADIO BERRIA | Futbol/errugbiko udal-estadio berria eraikitzea. | Aztertzen | 332 | aztertzen | |
023 | BOLUE | Egungo instalazioak hobetzea, hesiei, aldagelei, aulkiei eta argiztapenari dagokienez. | Egiteke | 0 | egiteke | |
024 | ATLETISMO ETA ERRUGBI HARMAILEN ERAIKINA | Eraikina birbanatzea eta irisgarritasuna hobetzea, aurreproiektuaren arabera. | Aktibatzen | 1285 | 1 | aktibatzen |
026 | KANPOKO IGERILEKUAK | Kanpoko igerilekuetako eremua hobetzea. | Egiteke | 0 | egiteke | |
028 | SEGURTASUNA 1/3. KUDEAKETA-EREDUA | Segurtasunerako eta erabateko konektibitaterako kudeaketa-eredu bat ezarri, Segurtasun eta Konektibitate Plan Zuzendariaren arabera. | Amaituta | 2251 | itxita | |
029 | SEGURTASUNA ETA KONEKTIBITATEA | Kirol-parkean eta bertako instalazioetan konektibitate eta segurtasuneko sistema integrala jartzea. | Gauzatzen | 2336 | 1 | gauzatzen |
031 | SEINALETIKA | Erabilera-araudi bat egitea, seinaletikaren, materialen eta abarren estiloari dagokionean, kirol-parkeko eta instalazioetako jarduerei koherentzia emateko. | Gauzatzen | 300 | 1 | proiektu-soziala |
032 | HOCKEY HARMAILAK | Harmailak sartzea belar gaineko hockey jarduerarako. | Aztertzen | 0 | aztertzen | |
034 | ZORUAREN KALITATEAREN AZTERKETA | Analizatu daitekeen zoruaren egoera ezagutu. | Aztertzen | 2236 | aztertzen | |
017-001 | FADURAKO ERAIKIN NAGUSIKO ALTZARIAK ETA ERABILERA ANITZEKO ESPAZIOA | Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa eta zenbait altzari berriz diseinatzea. | Amaituta | 1329 | 3 | itxita |
005-001 | GARAGARDOTEA | Garagardotegi zaharrean ekipamendu berria eraikitzea. | Proiektu soziala | 344 | 3 | proiektu-soziala |
017-002 | EKO-ALTZARIAK | Altzari-elementuak fabrikatzea eta Fadurako eraikin nagusiko ikasketa-eremua espazioan birbanatzea. | Aktibatzen | 242 | aktibatzen | |
020 | 020. TENIS/PADELEKO PABILOI BERRIA | Tenisean eta padelean aritzeko eraikin berria eraikitzea. | Aktibatzen | 311 | aktibatzen | |
035 | KIROL ANITZEKO PISTAK | Kanpoko kirol anitzeko pista estali-gabeetan beharrezko neurriak hartzea segurtasuna eta sarbideen kontrola errazteko. | Aktibatzen | 1304 | aktibatzen | |
018-01 | FADURAKO APARKALEKUAK ANTOLATZEA | Parkalekuen hiru guneetan hirigintzako esku-hartze bat egitea, zoladura bigunarekin, zuhaiztiekin eta zuhaixkekin integratuz. | Aktibatzen | 1239 | aktibatzen | |
018-02 | AIRE ZABALEKO ERDIKO EREMUAK ANTOLATZEA | aisialdiko eta atsedenerako erabilerak eta jarduerak zehaztea, belaunaldi artekoak, parkearen erdialdean, aire zabaleko hiru gune nagusietan ezar daitezkeenak. | Aztertzen | 264 | aztertzen | |
018-07 | IBAI-PASEALEKUA | Ibai-pasealeku nagusia naturalizatzea eta indartzea, bertara joateko sarbideak handituz eta dauden ibilbideak hobetuz, altzarien, zoladuraren, ibai-landarediaren eta abarren aldetik. | Aztertzen | 264 | aztertzen | |
018-06 | BIZIKLETENTZAKO BIDEZIDORRAK ETA OINEZKOENTZAKO ADARRAK | kirol-parkean bide-sistema bat jartzea, esparru osoan pertsonak, bizikletak eta patineteak ibiltzea bermatzeko moduan eta udalerriko gainerako tokiekin modu eraginkorrean konektatzea. | Aztertzen | 264 | aztertzen | |
018-05 | BIZIKLETEN APARKALEKUA | Bizikletak aparkatzeko eta patineteak aparkatzeko sistema zabaltzea, Fadurako kirol-parke osoan banatuta eta estali gabe. | Gauzatzen | 300 | 3 | gauzatzen |