Fadurarako aurre proiektu berria
Fadurako egungo Udal Kirol Hiria Gobela ibaiak zeharkatzen du, eta ibaiaren ibilgua eta alboko zonak zati ezberdinetan egokitzeko lanak egin ditu Uraren Euskal Agentziak (URA), uholdeak izateko arriskua murriztearren. Obra horiek direla-eta, aukera ederra izan dugu ingurune osoa nolakoa izatea nahi dugun berriz pentsatzeko eta inguru hori hobetzeko nahiz kirol-jarduera, bizi-kalitatea eta ohitura osasungarriak hartzea […]