Ekintzak

Hiru esku-hartze horiek Thinking Fadura parte hartzeko prozesuaren ondorioz egingo diren lehenak dira.

Hockey Thinking Fadura

Getxo Kirolak-ek laster berrituko du belar artifizialeko zelaia, Fadurako hockey zelaiaren inguruko itxitura hobetzearekin batera. Modu berean, hesi berria jarriko du errugbi zelaian eta atletismo pistan. Hiru esku-hartze horiek thinking Fadura parte hartzeko prozesuaren ondorioz egingo diren lehenak dira. Prozesu horren bitartez, Getxo Kirolak-ek, abonatuek eta udalerriko klubek eta elkarteek instalazioak hobetzeko eta Fadura parke publiko bilakatzeko premiak definitu dituzte. Parke publiko horretan kirol-ekipamenduak sartuko dira.

Parte hartzeko prozesuaren emaitzetan belar artifiziala aldatu beharra agertu zen; baita hockey eskola haztea ere, kirol hori neskato, nerabe eta emakumeen artean sustatzeko eragin oso altuarekin. Hori dela eta, esku-hartze hori bultzatu egin da, eta 240.000€ inguruko kostua izango du. Bi hilabeteko epean  gauzatu ahal izango da.

Thinking Faduraren lehen emaitzak, halaber, uda ondoren ikus ahal izango dira, egurrezko itxitura berria jarriko baita lehendabizi belodromoaren eta errugbiko zelaiaren inguruan, eta, ondoren, atletismo pistan. Bi obra horiei lehentasuna eman zaie segurtasun-arrazoiak direla eta, Fadurara Iturgitxiko atetik sartzeko sarrera ireki ondoren beharrezkoa baita adin txikikoei instalazio horietara sartzen ez uztea, txirrindulariak entrenatzen dabiltzanean eta jaurtiketa-modalitateetan atletismoko pistaren kasuan.

Hemendik denbora gutxira, Getxo Kirolak-ek herritarrekin partekatuko du hilabete hauetan burututako lana, jarduteko 220 proposamen inguru leheneste aldera. Era berean, funtzio anitzeko eraikin berria eraikitzeko proiektua idaztea aurreikusten da; hots, garagardotegi zaharra ordezkatuko duena.

Iruzkinak

  1. No hay dónde poder dejar bicicletas eléctricas pequeñas y patines eléctricos. Si se atan en la calle son Carme de cañón.

    1. Hola Xabier,

      Fueron varias las personas, que al igual que tu, reclamaron una mejora en el sistema actual de aparcamiento de bicicletas. El anteproyecto del nuevo parque incluye varias propuestas de mejora en este sentido, tanto desde el punto de vista de la movilidad, como del la mejora de la mejora de la seguridad.

      Gracias por hacernos llegar tu aportación y esperamos que las mejoras derivadas del anteproyecto se conviertan en una realidad lo antes posible, te aseguramos que estamos trabajando para ello.

      Un saludo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude