Getxo Kirolak-eko abonatu eta erabiltzaileekin egindako adimen kolektiboko ariketa bat
Maiatzaren 3a beste data garrantzitsu bat da, thinkingFadura-ren partaidetza prozesuaren lehenengo saio publikoa hasi baita, Fadurako kirol-instalakuntzetako abonatuei eta erabiltzaileei zuzendutako saioa, alegia. 30 lagun inguru gerturatu ziren Fadurako Txiki gunera, prozesuan parte hartzeko eta etorkizunerako parke berriaren, kirol-instalakuntzen eta erabilera berrien behar eta aukerei buruz lantaldeetan eztabaidatzeko. Topaketari hasiera emanez, Getxo Kirolak-eko Asier Arevalok […]