2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Getxo Kirolak-eko abonatu eta erabiltzaileekin egindako adimen kolektiboko ariketa bat

Maiatzaren 3a beste data garrantzitsu bat da, thinkingFadura-ren partaidetza prozesuaren lehenengo saio publikoa hasi baita, Fadurako kirol-instalakuntzetako abonatuei eta erabiltzaileei zuzendutako saioa, alegia.

30 lagun inguru gerturatu ziren Fadurako Txiki gunera, prozesuan parte hartzeko eta etorkizunerako parke berriaren, kirol-instalakuntzen eta erabilera berrien behar eta aukerei buruz lantaldeetan eztabaidatzeko.

Topaketari hasiera emanez, Getxo Kirolak-eko Asier Arevalok egin zuen harrera. Ondoren, thinkingFadura-ko lantalde teknikoak proiektuari buruzko aurkezpena egin zuen. Behin parte-hartze prozesuaren testuingurua eta mugak azalduta, saiora bertaratutako pertsonak entzutean ardaztu zen.

Saioa dinamizatzeko, sei lantalde eratu ziren. Talde bakoitza hamabost minuturo txandakatzen zihoan hiru lan-mahaietan zehar, bakoitzak gai bat jarduten zuelarik: parkea, kirol instalakuntzak edota erabilera berriak. Horrela, etorri ziren guztiek hiru gaiei buruz parte hartu ahal izan zuten.

Hainbat ekarpen bildu zen, bai eta diagnostiko teknikoarentzako xehetasunak ere, maiatza eta ekainean izango diren aurrez-aurreko saioetan eta parte-hartze digitalean agertuko diren ekarpenekin bilduko ditugunak. Horietako batzuk, adibidez, zerikusia dute parke publiko berriaren kirol-instalakuntzetako segurtasunarekin, espazio batzuen berritzeko beharrarekin, edota kudeaketa eta erreserbak hobetzeko teknologia berrien erabilerarekin, besteak beste.

Getxo Kirolak-etik eskerrak eman nahi dizkiegu testuinguruari eta egungo beharrei hobeto doitutako parke bat diseinatzea helburu duen adimen kolektiboko prozesu honen baitan dauden persona guztiei.

Aurrera goaz! Hurrengo Ekainaren 7an, arratsaldeko 7etan,  Getxoko auzokidei zuzendutako parte-hartze saio berri bat izango da. Horietako pertsona bat bazara, eman ezazu izena saioan, ondorengo estekan klik eginez. Gogora ezazu, umeak izanez gero, zurekin etor daitezkeela.
Eta gogoan izan, baita ere, webgunearen bidez ere parte har dezakezula.

Sartu parte hartzeko plataformara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.