thinkingFadura prozesuari buruzko ikerketa Europar Batasunak finantzatuko du.
Europako INHERIT programak bizimodu osasungarriko eta ingurumena babestearen aldeko praktikak aztertzen ditu, eta thinkingFadura prozesua hautatu du Europako 100 ekimen baino gehiagoren artean, Fadurako kirol-parke berriak erabiltzaileen eta inguruneko pertsonen osasunean izango duen inpaktua neurtzeko asmoarekin. Helburu hori aintzat hartuta, Getxo Kirolak-ek Basque Centre For Climate Change-rekin Euskal Zentroarekin (BC3), Getxoko Udaleko hainbat arlotako teknikariekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren departamentuarekin batera egingo du lan.
Kiroletako zinegotzia den Álvaro Gonzálezek esandakoaren arabera, “Europako sarearen partaide izateak eta osasun eta ingurumeneko aurrerapenak Getxon ikertzeak aukera itzela eskaintzen digu espazio publiko handi horrek herrian nahiz erabiltzaileengan izango duen inpaktua zehaztasun zientifikoarekin ezagutzeko. Faduraren eraldaketa proiektuan aliatu horiek izatea albiste garrantzitsua da eta, ezbairik gabe, lan horrek laguntza handia emango dio herritarrekin, pertsona abonatuekin eta kirol-erakundeekin jada burutzen ari garen parte hartzeko prozesuari”.
Proiektua Osasunaren Europako Sareak koordinatzen du, eta Europako Batzordeko Horizonte 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du. Taldearen lan-saioak maiatzaren amaiera aldera hasiko dira, eta aurrerapenak web orrialde honetan jasoko dira.
Azkenik, gogoratu behar da web orrialde berean jadanik eskuragarri dagoela parke berria diseinatzeko prozesuan modu digitalean parte hartzeko plataforma. Erremintan galdetegi oso bat aurkitzen da, jada hasita dauden tailerretara joan ezin duten pertsonek parte har dezaten.
2 thoughts on “thinkingFadura Europako 100 ekimen baino gehiagoren artean hautatua izan da, osasunean eta ingurumenean duen inpaktua neurtzeko”
El plantear dejar el entorno de Fadura como un espacio abierto es muy bucólico e idealmente bonito, pero creo que ya sabemos en lo que se va a convertir ese parque. Todos tenemos en la cabeza presente parques que da miedo atravesar, que se llenan de jóvenes haciendo botellon y de parejas buscando algo de intimidad. Eso es lo que queremos para Fadura. yo personalmente no. Me gusta poder caminar por ella tranquila sabiéndome en un espacio seguro y en cierto modo controlado. No te digo ya si son mis hijos lo que van a circular por allí.
Como se dice: “el papel todo lo aguanta…”
Hola María,
Efectivamente, la seguridad es una de las cuestiones que con mas fuerza surgen cuando planteamos la posibilidad de un parque abierto. Por ello, será uno de los aspectos en los que más energía depositaremos en la fase de diseño de propuestas concretas para el futuro de Fadura.
Muchas gracias por tu comentario