Aldi berean, lehenengo fasean parte-hartzezko tailerrak ipini ziren abian, Fadurako antzinako Garagardotegia berriz diseinatzeko xedez. Emaitza ekipamendu hori birgaitzeko aurreproiektu bat izan zen, aurrera doana oraindik ere.
Parte-hartze bidezko diseinuaren fasean, aurrez aurreko parte-hartze saioak hasi ziren, kirol-parkeari, instalazioei eta kirol-gunearen bestelako erabilerei dagokienez beharrak eta aukerak atzemateko. Saio horietan parte hartu zuten Getxo Kirolakeko abonatuek, kirol-klub eta –elkarteek, unibertsitateko ikasleek, udal-teknikariek, arlo espezifikoetan diharduten taldeek (adinekoak, generoa, irisgarritasuna, aniztasun funtzionala, migratzaileak, berrikuntza eta ekintzailetza), gazteek (12-24 urte), umeek eta talde politikoek.
Beharrizanak eta aukerak ezagutu ostean, ideiak proposatzeko tartea zabaldu zen. Fase honen emaitzaz ia 1.900 ekarpen jaso ziren, zeinetatik 218 jarduketa-proposamen atera ziren: 110 esku-hartze fisiko, gobernantzari lotutako 43 ekarpen eta parkearen kudeaketari buruzko 65.
Fase honetan, jarraitu egingo da kirol-parke berriaren aurreproiektuan deskribatutako jarduketak gauzatzeko proiektuak sustatzen, baita ere parte-hartze prozesuan atzeman diren kudeaketari eta gobernantzari buruzko gaiak.
2019an hasitako hirugarren fase honetan proiektuak definitzeari ekin zaio, jasotako proposamenak gauzatzeko helburuz. Horrez gainera, Proiektuak Lehenesteko metodologia garatu da; horrek aukera emango du proiektuak zein hurrenkeratan gauzatuko diren egunez egunez ezartzeko, hainbat aldagairen arabera: proiektuen jatorria eta haien helburua, jasangarritasuna eta bideragarritasuna.