Fadurako frontoien eraikinaren etorkizuneko birmoldaketaren beharrak zehazteko prozesu parte-hartzailea amaitu da

Posted 1 CommentPosted in Sin categoría

Proposamenak skatepark bat, boulder bat eta hainbat modalitate har ditzaketen hiru frontoi eta kiroldegi ditu Thinking Fadura partaidetza-prozesuaren testuinguruan, kirol-kluben eta Getxo Kirolak-en ordezkari gisa 40 pertsona inguru aritu dira lanean urrian, TikiToki Zentroan egindako bi saiotan, frontoien eraikinaren etorkizuneko birmoldaketak izango dituen beharrak zehazten. Aurrez aurreko topaketetan egindako ekarpenez gain, 70 proposamen baino gehiago […]

30 lagun inguru aritu dira Fadurako etorkizuneko frontoien eraikinaren beharrak zehazten

Posted Leave a commentPosted in Sin categoría

Joan den urriaren 7an, Fadurako frontoien etorkizuneko eraikinari buruzko parte-hartze prozesuaren lehen lan-saioa egin zen TikiToki Zentroan. 30 lagun inguruk parte hartu zuten topaketan, etorkizuneko ekipamenduaren beharrak identifikatu eta kontrastatzeko eta eraikina eraberritzeko aurreproiektua gidatuko duen programa zehazten aurrera egiteko. Ekainaren 25eko informazio-saioan azaldu zen bezala, lana ez zen hutsetik abiatu. Saioan, 2019ko prozesuan jasotako […]

Fadurako frontoien etorkizuneko eraikinari buruzko parte-hartze prozesuak urrian egingo diren bi lan-saiotan izango du jarraipena

Posted 2 CommentsPosted in Sin categoría

Fadurako frontoien etorkizuneko eraikinari buruzko parte-hartze prozesuak aurrera egingo du bi lan-saio berriren bidez, urriaren 7an eta 21ean, eta saio horietan etorkizuneko ekipamenduaren beharretan sakonduko da eta etorkizuneko aurreproiektua bideratzeko oinarri izango den beharren programa zehazten aurrera egingo da. PARTE HARTU NAHI DUT Saio hauek, bina ordukoak, joan den ekainaren 25ean egindako informazio-saioari emango diote […]

Getxo Kirolak-ek Fadurako padel- eta tenis-pisten pabiloi berriaren proiektua lizitaziora atera du

Posted Leave a commentPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Proposamenak, Thinking Fadura prozesuaren bidez modu parte-hartzailean landutakoak, gutxienez padeleko 13 pista eta teniseko 4 pista izan beharko ditu. Getxo Kirolak-ek Fadurako kiroldegian padel-pistaz eta tenis-pistaz estalitakopabiloi berri baten proiektua idazteko lizitazioa egin du. Atariko azterlan honenenkargua Thinking Fadura parte-hartze prozesutik sortu da, eta udalikastaroetan nahiz bere kabuz padel erabiltzaile askok egindako eskaerahandiari erantzuten dio. […]

Frontoien eraikinaren egitura sendotzeko lanak amaitu dira, eta hura berritzeko fase berri bat ireki da

Posted Leave a commentPosted in Sin categoría

Fadurako kiroldegiko frontoien eraikinaren egitura sendotzeko lanak arrakastaz amaitu dira. Auskultazio-aldian egindako jarraipen-txostenen arabera, hartutako konponbideak behar bezala erantzuten die diseinu-irizpideei, eta eraikinaren egitura-portaera aurreikusitakoa da. Egindako azterlanak berresten du egituraren deformazioak zein lurzoruaren desplazamenduak proiektuan ezarritako mugen barruan mantentzen direla. Zehazki, jarraipen-aldian erregistratutako desplazamendu bertikalak 1,31 milimetrokoak izan dira, proiektuan ezarritako 1,50 milimetroko atalasearen […]

Abonatuek, klubek eta Getxoko herritarrek Fadurako frontoien etorkizuneko eraikinari buruzko lehen saioan parte hartu dute

Posted Leave a commentPosted in Fadurako frontoien eraikinaren partaidetza-prozesua

Joan den ekainaren 25ean egin zen Fadurako frontoien etorkizuneko eraikinari buruzko partaidetza-prozesuaren hasierako informazio-saioa. Topaketan, 30 pertsona inguruk hartu zuten parte, eta prozesuaren esparru orokorra aurkezteko, haren irismena, egutegia eta parte hartzeko bideak azaltzeko, eta abonatuei, kirol-klubei eta Getxoko herritarrei hurrengo faseetan parte hartzeko gonbita egiteko balio izan zuen. Getxo Kirolak-ek azaldu zuen prozesua eraikinean […]

Fadurako atletismo eta errugbi harmailen eraikina eraberritze hasi da

Posted 12 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Kirol-kluben parte-hartzearekin diseinatutako eraikin berriak oraingoaren azalera erabilgarriaren bikoitza baino zertxobait gehiago izango du, eta 7 milioi euroko inbertsioa egingo da Kirol-kluben lehiaketa-denboraldia amaitu ondoren, Getxo Kirolak-ek argi berdea eman du atletismo-pistaren eta errugbi zelaiaren eta Fadurako belodromoaren artean dagoen harmailen eraikina osorik berritzeko obrari ekiteko. Eraikin berriaren azalera egungoaren bikoitza izango da: 1.313 m2 […]

Getxo Kirolak-ek partaidetza-prozesu bat abiatu du Fadurako pilotalekuen eraikina berritzeko

Posted 13 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena

Parte-hartzea, herritar guztientzat irekia, presentziala edo digitala izan daiteke, eta prozesuaren lehen topaketa ekainaren 25ean izango da, TikiToki Zentroan Getxo Kirolak-ek herritarrek parte hartzeko ekimen bat jarri du abian, Fadurako frontoien eraikinaren etorkizuneko berrikuntzari buruz beharrak entzuteko, ekarpenak jasotzeko eta proposamenak kontrastatzeko. Eraikinaren egiturazko finkatze-lanek emaitza onak eman ondoren, ekainaren 25ean, 19:00etan, TikiToki Zentroan prozesu […]

Thinking Fadura, praktika ona “Zero Kilometro Arkitektura” topaketan

Posted Leave a commentPosted in Sin categoría

  Joan den apirilaren 24a ez zen edozein asteazken izan euskal arkitekturarentzat. TikiToki Zentroan Zero Kilometro Arkitektura I. Topaketa egin zen lehen aldiz, UEUk antolatutako jardunaldia, helburu argi batekin: arkitekto euskaldunen artean sarea ehuntzea eta arkitekturaren, lurraldearen, parte-hartzearen eta hizkuntzaren arteko harremanari buruzko gogoetarako espazio bat irekitzea. Topaketaren izaera sinbolikoa hasieratik izan zen agerikoa. Jardunaldia […]

Parkour zirkuitu berria Fadurako kirol parkean

Posted 2 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena, Sin categoría

Getxo Kirolak-ek amaitu ditu Faduran parkour parke bat jartzeko lanak. Zirkuituak 50.000€ inguruko inbertsioa ekarri du, eta aurrefabrikatutako hormigoizko 21 pieza ditu. Instalazio hau kiroldegia eraldatzeko eta hobetzeko Thinking Fadura prozesuaren testuinguruan egin da, modalitate honetako adituen eta praktikanteen gomendioak kontuan hartuta, eta Getxoko Udaleko gobernu-taldeak eta Alderdi Popularrak sinatutako akordio baten emaitza da. Inaugurazioan, […]