Koronabirusak eragindako osasun alertaren egungo egoerak izugarrizko eragina izan du gure ingurunean, eta, horrela, gure eguneroko egiteko moduak aldatu eta gure berehalako planak bizkortu edo atzeratu ditu. thinking Fadura proiektua ez dago errealitate horretatik kanpo; pandemiak, konfinamendu-asteek, deseskaladako eta gaur egungo segurtasun-neurriek edo COVID-19tik eratorritako osasun- eta ekonomia-larrialdiari aurre egiteko udal-inbertsioak birbideratzeko beharrak 2020an Fadurako kirol-parkea eta instalazioak berritzeko aurreikusitako plangintza aldatu dute.
Nahiz eta planak aldatu, jarduerek aurrera jarraituko dute, urtearen azken hiruhilekoan zehar garrantzi handiko zenbait ekintza abian jarriko baitira; esate baterako, pilotalekuen egitura indartzea edo parke osorako segurtasun- eta konektibitate-proiektua. Aurreikusitako ekintza horiei 2020an jada gauzatu diren beste batzuk gehitu behar dizkiegu; hala nola, Fadurako lurzoruaren kalitatearen azterketa, parkeko aire zabaleko zonetan egin beharreko jarduerak argi eta garbi definitzen lagunduko duena; parte hartzeko prozesua, eraikin nagusiko ikasketa-eremua ekonomia zirkularraren eta altzarien ekodiseinuaren arabera berrantolatzeko; eta barne-izaerako lan bat, OGP Euskadik proiektu pilotu gisa hautatua, herri administrazioen barne egituran herritarren parte-hartzearen inpaktua ebaluatzeko.
Bestalde, hilabete hauetan zehar, eta egungo testuingurua kontuan hartuta, Fadura berriz diseinatzeko proiektuak lehenesteaz gain, proiektu horietako batzuk berriz definitu dira, eta proiektu berriak abian jartzeko beharra ikusi da, tartean honako hauek:
- Garagardotegia proiektu soziala. 2021eko ekitaldian zehar, Garagardotegiaren eraikin berriaren lanak abian jarriko dira; beraz, unea iritsi da ekipamendu horrek etorkizuneko eguneroko jarduera ordenatzeko. Bertan, udalerriko pertsonak eta kirola, ekonomia, kultura, ekintzailetza eta berrikuntzarekin loturiko erakundeak hartuko dira.
- Fadurako eraikin nagusiko ikasketa-eremuko Eko-altzarien fabrikazioa. Proiektu honi esker, banaketa berri bat egingo da aipatu espazioan, eko-altzarien elementu berriekin, era horretan, parte hartzeko prozesuan aurkeztutako erronkei erantzuna eta irtenbidea emateko.
Fadurako kirol-parkean, ondo dakigunez, ibai-eremuak daude, eta egiteko dauden jarduera asko baldintzatzen dituzte horiek. Jarduerak abian jartzeko, URAk, uraren euskal agentziak, aldeko irizpena eman behar du nahitaez. Irizpen hori lortzeko behar den denbora dela-eta, jarduera horiek beranduago hasten dira. Beraz, egoera horretan, eta denborak arintzeko helburuarekin, jardueren aurreko alderdiak aurreratu dira, URAk irizpena amaitzen duenean prest izateko.
Gainera, thinking Fadura prozesuan gauzatu beharreko proiektu batzuen barne-izaera dela-eta, kudeaketa Getxo Kirolaken esku utzi da. Modu horretan, abian jarri beharreko proiektuen kopurua murriztu egin da, taula honetan ikus daitekeen moduan.
Zein da proiektuak gauzatzeko sekuentzia?
Urtean behin, Getxo Kirolakek berrikusi eta lehenetsi egiten ditu kirol-parke berriari eta bertako instalazioei forma emango dioten proiektuak; horretarako, Lehenespen Metodologia erabiltzen du, eta proiektuen jatorria, helburuak, iraunkortasuna eta bideragarritasuna izaten ditu kontuan. Leheneste horren ondorioz, hurrengo ekitaldian abian jarriko diren proiektuen zerrenda egiten da. Proiektu bakoitzak lau urratseko sekuentzia bat jarraitu behar du:
Zeintzuk izango dira Faduran hurrena egingo diren jarduerak?
Artikulu honen hasieran aipatu moduan, osasun-krisia dela-eta proiektuen plangintza berriro definitu behar izan da, kirol-parkea eta instalazioak berriro diseinatzeko. Testuinguru horretan, Getxo Kirolakek 2020ko martxoan egindako hasierako lehenespenari helduko dio 2021ean, kirol-parke berriaren aurreproiektuan deskribaturiko jarduerak gauzatzeko. Horrela, jarraian agertzen diren jarduerak aktibatuko dira. Aipatzekoa da jarduera horietako batzuk aurtengo urtea amaitu aurretik jarri ahal izango direla martxan.
Proiektua | Proiektu mota |
---|---|
Garagardotegirako eraikinean lanak | Eraikuntza-lana |
Frontoien egitura sendotzeko obra | Eraikuntza-lana |
Segurtasuna eta konektibitatea | Azpiegitura digitala eta kudeaketa |
Garagardotegirako proiektu soziala | Laborategia edo herritarrekin kontrastatzea |
Atletismoko errekta berria Atletismoko eta errugbiko harmailak | Laborategia edo herritarrekin kontrastatzea |
Futbol zelaiko Klubaren etxolaren erabakia | Laborategia edo herritarrekin kontrastatzea |
Datozen hilabeteetan, lantaldeak (laborategiak) osatuko dira Getxo Kirolakeko langileekin eta instalazioen erabiltzaile gisa beren esperientziaren berri eman nahi izan duten herritarrekin, Fadurako parkea parke ireki, osasungarri, inklusibo, berritzaile eta iraunkor egingo duten proiektuei forma zehatza emate aldera.
Lantalde horietan parte hartu nahi baduzu, mezu bat bidal diezagukezu thinkingfadura@getxo.eus helbidera.
Parke hau Getxoko herritarrekin eraikitzeko parkea da. Zure lankidetza funtsezkoa da Faduraren etorkizunerako. Aurrera jarraitzen dugu!