Kirol-parkearen diseinu berriari forma emango dioten zeharkako proiektuen hasiera

2021eko ekainean, Fadurako futbol-zelaiko klub-etxearen eraikinaren balio arkitektonikoa ebaluatzeko azterketa bat egin zen, aurretiazko eta ezinbesteko urratsa egungo futbol-zelaia ordezkatuko duen udal-estadiorako etorkizuneko obra-proiektu batean aurrera egiteko. 2021eko amaiera aldera, parte hartzeko prozesu bat abian jarri zen, Fadurako kirol-parkean bizikletak eta patineteak aparkatzeko irtenbideak proposatzearren. 2022ko urtarrila, berriz, seinale-proiektu batekin hasi genuen, kirol-parke osoan denontzako…

Diagnostikoa

thinking Fadura-k gaur egungo kirol-parkearen eta haren instalazioen diagnostikoa abiarazi zuen; azterketa horretan heldu beharreko gai esanguratsuenei buruzko iradokizunak jasotzeko asmoz, udaleko eragile garrantzitsuekin hitz egin zen lehenbizi.

Garagardotegiaren diseinua

Aldi berean, lehenengo fasean parte-hartzezko tailerrak ipini ziren abian, Fadurako antzinako Garagardotegia berriz diseinatzeko xedez. Emaitza ekipamendu hori birgaitzeko aurreproiektu bat izan zen, aurrera doana oraindik ere.

Parte-hartze bidezko diseinua: Beharrizanak eta aukerak aurkitzea

Parte-hartze bidezko diseinuaren fasean, aurrez aurreko parte-hartze saioak hasi ziren, kirol-parkeari, instalazioei eta kirol-gunearen bestelako erabilerei dagokienez beharrak eta aukerak atzemateko. Saio horietan parte hartu zuten Getxo Kirolakeko abonatuek, kirol-klub eta –elkarteek, unibertsitateko ikasleek, udal-teknikariek, arlo espezifikoetan diharduten taldeek (adinekoak, generoa, irisgarritasuna, aniztasun funtzionala, migratzaileak, berrikuntza eta ekintzailetza), gazteek (12-24 urte), umeek eta talde politikoek.

Parte-hartze bidezko diseinua: Proposamenen zehaztapena

Beharrizanak eta aukerak ezagutu ostean, ideiak proposatzeko tartea zabaldu zen. Fase honen emaitzaz ia 1.900 ekarpen  jaso ziren, zeinetatik 218 jarduketa-proposamen atera ziren: 110 esku-hartze fisiko, gobernantzari lotutako 43 ekarpen eta parkearen kudeaketari buruzko 65.

Proiektuen sustapena

Fase honetan, jarraitu egingo da kirol-parke berriaren aurreproiektuan deskribatutako jarduketak gauzatzeko proiektuak sustatzen, baita ere parte-hartze prozesuan atzeman diren kudeaketari eta gobernantzari buruzko gaiak.

Proiektuen definizioa eta lehenestea

2019an hasitako hirugarren fase honetan proiektuak definitzeari ekin zaio, jasotako proposamenak gauzatzeko helburuz. Horrez gainera, Proiektuak Lehenesteko metodologia garatu da; horrek aukera emango du proiektuak zein hurrenkeratan gauzatuko diren egunez egunez ezartzeko, hainbat aldagairen arabera: proiektuen jatorria eta haien helburua, jasangarritasuna eta bideragarritasuna.