Fase 1. Análisis y diagnóstico

Garagardotegiaren parte-hartze aurreproiektua. Thinking Faduraren lehen emaitza

Garagardotegiaren parte-hartze aurreproiektua. Thinking Faduraren lehen emaitza

Lau hilabetez lan teknikoa parte hartzeko tailerrekin aldizkatzen aritu ondoren, Fadurako garagardotegi zaharrak badu azkenik aurreproiektua, sutearen ondorengo funtzioak lehengoratu ahal izateko, Getxorako ekipamendu sozial berri bilakatzeko eta Fadurako gunerik garrantzitsu eta balioaniztunetariko bat bezala kokatu ahal izateko.

Parte-hartze aurreproiektua

Fadurako garagardotegi zaharra leku paregabea da. Areto zabal itxi bat du, estalitako ataripea eta berdegune irekia. Aspalditik erabili da topaketa sozialarekin, kirolarekin eta kulturarekin zerikusia duten ospakizunak, bilerak, ikastaroak eta ekitaldiak egiteko.

2016. urtean, suteak erabiltezinik utzi zuen nabe nagusia, eta konpontzeko zegoen. Getxo Kirolakek erronka bat proposatu zuen; hain zuzen ere, berriz abian jartzeko konpontzeaz gain, ekipamendu hobea egitea, eta horren diseinuan erabiltzen zuten pertsonak ez ezik, etorkizunean erabil dezaketenak ere parte hartzera gonbidatzea.

Era horretan, 2017ko martxotik ekainera bitarte, garagardotegia berritzeko parte-hartze prozesua burutu da, Thinking Fadura proiektuari hasiera ematearekin batera, hausnarketa parte-hartzailea kirol-zona osora hedatzeko.

Garagardotegiaren prozesuak hiru tailer izan ditu, eta horietan talde teknikoa zein gonbidatutako pertsonak gunerako premiak identifikatzen, erabiltzeko eta diseinatzeko aukerak aztertzen eta aurreproiektu bilakatzeko azken proposamena berrikusten aritu dira.

1. Tailerra: Garagardotegiaren nortasuna eta iragana ezagutzen

2. Tailerra: Aukera eta erabilera berriak aztertzen

3. Tailerra: Garagardotegi berria: diseinuaren malgutasuna eta aukerak egiaztatzen

Tailer bakoitzaren emaitzak (aurreproiektuaren agirian ikus daitezke) diseinuan sartzen joan ziren bestelako baldintza teknikoekin batera; hala nola, aurrekontua, egitura eta eraikuntza diseinua edo araudia. Hori guztia komunitatearen nahiei erantzuteko asmoarekin egin zen.

Garagardotegi berria!

Prozesu horren guztiaren ondoren, nolakoa da garagardotegi berriarentzako proposamena? Hiru tailerretan egindako lana kontuan hartuta, aurreproiektua egin da, eta, bertan, definitutako baldintzak, sortutako ideiak eta bertaratutakoek egindako balorazioak aintzat hartu dira.

Eraikuntza berria erabiltzeko aukeren hiru adibide.

Talde teknikoaren eta parte-hartzaileen proposamenen emaitza gisa, diseinurako funtsezko zenbait ideia lortu ditugu:

  • Garagardotegi zaharra Fadurarako ekipamendu balioniztuna eta erreferentziazko espazioa izango da, etorkizuneko kirol-parke irekira sartzeko oinarrizko puntuan kokatuta baitago. Modu horretan, erabiltzen ez zen lursail-zatia ireki egingo da, Makalen etorbideari, hiriko bulebar bihurtzean, bizia emango dion plaza publikoa sortuaz.
  • Lehendik dauden zenbait eraikuntza sartuko dira eta oso hondatuta daudenak edo balio aipagarririk ez dutenak eraitsi egingo dira.
  • Lehendik dauden zuhaiztiak eta landarediaren zatirik handiena kontserbatu eta integratuko da, lekuari eta jarduerei eskaintzen dizkien onurengatik.
    Biltegiratzeko zonaren inguruan zamalanetarako sarrera jartzea aurreikusten da, sarrera nagusia izateaz gain.
  • Diseinu berriari esker, aurrez egiten ziren jarduera guztiak era hobean egingo dira eta erabilera berrietarako aukerak ere gehituko dira.
  • Egitura sendoa, soila eta diafanoa izango da, espazioak ahalik eta malgutasun handiena izan dezan:
    • Eragozpen finkoak kendu eta espazio ahalik eta handienak sortuko dira, tarteka konpartimentuetan zatitu ahal izateko.
    • Hainbat erabilera aldi berean egiteko aukera egongo da.
      Kanpoaren eta barruaren artean babes eta erosotasun maila ezberdinak egongo dira.
    • Erabiltzaileei aukera emango zaie espazioa gehitzeko, lotzeko, muntatzeko edo apaintzeko, haien premien arabera.

Ezarpen-eskema eta espazio-mota ezberdinak:

  • Espazio handienak eta balioaniztunak erabilera anitzeko hainbat aretorekin, biltegiratzeko lekuekin, bainugelekin eta janaria prestatzeko zonarekin osatuko dira.
  • Espazio zabaletan ekipamendu eta altzari mugikorrak/tolesgarriak izango dira erabiltzeko eskenatoki ezberdinak errazteko.
  • Bigarren solairu partziala gehituko zaio, eta denborarekin handitzeko aukera aurreikusten da, erabilera osagarriak eta iraunkorragoak izateko (enpresen mintegia, lanerako partekaturiko gunea, prestakuntzarako espazioak, e.a.).
  • Ekipamendu osoa oinarrizko instalazioekin ekipatuko da (elektrizitatea eta ura). Instalazio horiek estrategikoki kokatuko dira beste edozein ekipamendu gehigarri jarri ahal izateko espazio ezberdinetan (sukaldeko elementuak, argiteria, irudia eta soinua, e.a.).

Eraikuntza berria erabiltzeko aukeren hiru adibide

1. Energia-eraginkortasunaren sistema aktiboak eta pasiboak aurreikusten dira, espazio ezberdinen erosotasuna modu iraunkorrean hobetze aldera.
2. Aireztapen eta argiztapen naturala errazten da.
3. Material iraunkorrak hautatu dira, eraikuntza modularra egin ahal izateko eta handitzeko edo aldatzeko aukerak izateko.

Lorategi aldetik duen ikuspegia: estalitako egitura aukera anitzekin

Garagardotegi aurreko plaza berriaren ikuspegia, Makalen etorbidetik
Xehetasun gehiago izateko, aurreproiektuaren agiri osoa (memoria eta planoen eranskina) kontsulta dezakezue:

Memoria
Planoak

Eta orain zer?

Prozesu honen emaitza aurreproiektua da; hots, eraikina diseinatzeko eta eraikitzeko beharrezkoa den lehen agiri teknikoa. Agiri hori oraindik oso atarikoa da, izenak berak adierazten duen moduan, baina diseinatzeko erabakirik garrantzitsuenak izan baditu. Hurrengo faseetan, oinarrizko proiektua eta egikaritze-proiektua esleitu eta garatuko dira, eta, ondoren, obra burutuko da.

Gainera, komunikazio arina mantenduko da Getxo Kirolakekin eta prozesuan jarraitu nahi dutenekin, bilera edo tailer berriak eginaz, proiektuaren garapena eta ekipamenduaren etorkizuneko kudeaketa, erabilera eta mantentzearen gaineko beste alderdiak zehatz-mehatz lantzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *