2025eko ekainean, abonatuei zuzendutako bisita gidatuak egin ziren, eta ehun erabiltzailek baino gehiagok bertatik bertara ezagutu zituzten proiektuaren aurrerapenak, eta beren ekarpenak talde teknikoarekin eta instituzionalarekin partekatu zituzten. Aldi berean, Kirol anitzeko Pisten etorkizuneko estalkia teknikoki zehazteko kontraste saioak egiten dira. Irailean, aire zabaleko eremuak antolatzeko jarraibideak baliozkotu ziren. Horien bidez, Ingurumen Sailarekin koordinatu daitezke Pasealeku Botaniko baten diseinua eta faunaren eta floraren ibilbide berriak. Urrian, Thinking Fadura Bartzelonara joan zen Novagob 2025 Berrikuntza Publikoari buruzko Kongresuan parte hartzeko. Administrazio Publikoaren berrikuntzari buruzko topaketa handiena izan zen Espainian eta Latinoamerikan, eta sektore publikoko 1.000 profesional inguruk hartu zuten parte.
2026an parkour ekipamendu berriaren inplementazio fasea hasten da eta frontoien prozesu soziala prestatzeko lehen hausnarketak abiatzen dira. Prozesu honen helburua da tartean dauden eragileei entzutea, ekipamendu honen jarduera estrategikoki berrantolatzeko. Aldi berean, petanka gunea egokitzeko lanak hasi dira.

