thinking Faduran, lehenik eta behin, parte hartzeko prozesu espezifikoa garatu zen 2017an, Fadurako Garagardotegi zaharra berriz diseinatzeko asmoarekin, eta, era horretan, ekipamendua birgaitzeko aurreproiektua egin zen. Orain, prozesuan parte hartutako agente ezberdinek proposaturiko ideiekin egindako aurreproiektua aintzat hartuta, Getxo Kirolak-ek oinarrizko proiektuaren diseinua egin du, hari jarraituko dio egikaritze-proiektuak eta, azkenik, higiezina birgaituko duen obra-proiektua.
Proiektuaren arabera, alde batetik, Garagardotegiaren alderik sozialena berreskuratuko da; hau da, kirol-taldeen bilerak eta ospakizunak, jarduera ezberdinak, erakusketak edo kirolarekin loturiko emanaldiak egiteko lekua. Eta, bestetik, bertan, tokiko enpresa eta proiektu berriei lekua emango zaie, kirolaren inguruko produktuak edo zerbitzuak garatu nahi badituzte.
Beraz, espazio horretan askotariko jarduerak jorratuko direnez, eskaera ezberdinak bete beharko dituzte, hala ere, eraikinak oro har batasun-irudia izango du bere osotasunean eta kirol-erakundeentzat gizarte-zentro gisa garatzen ari ziren jarduerak jarraipena izango duela bermatuko du. Era horretan, Garagardotegiak hiru espazio izango ditu, horietako bakoitzaren egokitze-mailak definituta.
Lehena espazio itxia eta girotua izango da, bigarrena espazio estalia, baina alboetan estali gabea, eta hirugarrena espazio estalia eta mugetan partzialki itxia. Hiru zonari batasuna emango dien elementua egitura izango da, ontzi bateko zuakerren arabera, modu seriatuan eta erritmikoan agertuko dena. Egitura osoari dagokionean, zonaka itxiko da, funtzionaltasuna nabarmentzeko eta jarduera ezberdinak eta aldi berekoak egin ahal izateko.
Espazio itxi eta girotuak bi solairu izango ditu. Beheko solairuan, erabilera anitzeko zona nagusia aurkitzen da, besteak beste, ospakizunak, emanaldiak, bilerak edo erakusketak egiteko. Zona horren alboan, bilerak egiteko hiru gela daude, tabike mugikorrek bananduta; hortaz, azalera tamaina ezberdinetarako egokitu ahal izango da. Gelak, aldi berean, hiru biltegi txikirekin konektatuko dira. Goiko solairua espazio gardena izango da, beheko solairuko erabilera anitzeko espaziotik banandua, eta kirol-munduarekin loturiko negozioen ekintzaileentzako haztegi moduan erabili ahal izango da. Bi solairuek derrigorrezko komunak eta komunikazio-gunea edukiko dituzte.
Erdiko espazioa, gutxien girotuta dagoena, higiezin osora sartzeko zona izango da eta alboko lekuren batean edo bestean garatuko diren jardueretarako ere erabili ahal izango da eguraldi ona egiten duenean.
Azkenik, hirugarren espazioa, estalia eta alboan zertxobait babestuta dagoena, kirol-talde ezberdinek haien kideak kohesionatzeko antolatutako ospakizunak eta otorduak egiteko erabiliko da. Gune horretan, itxitako zona bat ere egongo da, komunak, biltegi txiki bat eta janariaren azken tratamendua edo tresnak garbitzeko espazioa izateko.
Espazio aldetik, ekipamenduak iragazkortasun eta irisgarritasun handia izango ditu giro ezberdinen artean eta kanpoaldearekin; era horretan, itxuraz eraikin atsegina, irekia eta irisgarria izango da. Behe solairuan harri motako materialak erabiliko dira, eguneroko erabileraren eta zorupearen hezetasunaren aurrean gehiago iraun dezaten. Material-mota gogorrago horrek estalkiaren zurezko elementuen adeitasun eta gozotasunarekin kontrastatuko du, eta horiek igarotzen den argia ñabartu eta indartuko dute, baso bateko hostoak eta adarrak igarotzerakoan gertatzen den moduan.
Oinarrizko proiektuaren diseinuan parte hartutako pertsonekin, elkarteekin eta klubekin egiaztatu da, parte hartzeko prozesu horren ondorioz burututako aurreproiektuan egindako ekarpen gehienak jasotzen direla ziurtatzearren. Datozen hilabeteotan, Getxoko ekipamendu horren obrak hasteko beharrezko ekintzak abian jarriko dira, besteak beste, obra-proiektuaren idazketa.
Espazio horretan zer-nolako erabilera sozialak eta empresa-mailakoak egin eta horiek nola kudea daitezkeen pentsatzeko unea iritsi da. Izan ere, orain arte mantendutako parte-hartze dinamikari jarraituz, elkarrekin diseinatzeko lan guneak sortuko dira. Gustatuko litzaizuke lantalderen bateko kide izatea proiektu horiek kontrastatzeko?