3. fasea. Proiektuen sustapena

Ekonomia zirkularra Faduran da

Jada abian dira thinking Fadura parte hartzeko prozesuan egungo instalazioak aldatzeko proposaturiko lehen jarduerak, erabiltzaileek eta udalerriko kirol-klubek egindako ekarpenei jarraiki. Garagardotegia bezalako proiektuak edo parkearen segurtasuna forma hartzen doazen heinean, Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa hobetzeko unea iritsi da; bertan, txikipark galeria, erabilera anitzeko zona eta ikasteko gela aurkitzen dira.

Bigarren solairuan, adin eta premia ezberdinetako pertsona mordoa bildu ohi da, eta horko premiei erantzuna emateko, Biribil proiektua sortu da; hau da, Europar Batasunak batera finantzaturiko proiektuan esku hartzeko aukera, egonaldi horiek hobetzeko material birziklatuak edo berrerabiliak eta erabilerarik gabeko produktu manufakturatuak erabilita.  

Proiektua baterako sorkuntzako lau tailerraren bidez eratuko da. Bertan, Getxo Kirolakeko langileek hartuko dute parte, espazioaren erabiltzaileek, zona horietako premiak detektatzen laguntzearren, eta baita profesionalek ere, barruko zonen diseinuan eta ekonomia zirkularrean duten ezagutza aditua kontuan hartuta, prozesua erraztearren herritarren laborategiko logiken bitartez. Horrez gain, tailerretan, materialak berrerabiltzeak eta planeta zaintzeak duten garrantzia azpimarratuko da; egun, gazteek bereziki konprometituta daude horretan. 

Proiektu hau thinking Fadura parte hartzeko prozesuaren ondorioz Fadura berriro diseinatzeko aurreproiektuan aurreikusitako beste 33 jarduerari batzen zaie. Getxo Kirolakek ekarpen eta ideia berriak jasotzen jarraitzen du, eta horien bitartez lehendik dauden proiektuak hobetu edo proiektu berriak proposatzen dira kirol-parke eta bertako instalazioetarako. Proiektu horiekin lehenesteko ariketa egiten da, orain abian jarriko den ekonomia zirkularreko proiektu honekin egin den moduan.

Nola hartu parte ekodiseinuko proiektu honetan?

Martxotik maiatzera bitartean lau tailer egingo dira, eta bertan parte hartu ahal izango dute eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa eta ikasteko zona normalean erabili ohi duten pertsonek, barne-diseinuko ikasleek eta maker-ek edo 3D inprimatzearen inguruko kezkak dituzten pertsonek.

Lehen hitzordua martxoaren 11n izango da, 18:30etik 20:30era, eta tailer horretan arreta eskainiko zaie txikiparkean eta erabilera anitzeko galerian ikusitako premiei. Martxoaren 17an, berriz, 18:30etik 21:00etara, bigarren tailer bat egingo da, ikasteko zonako premien aurreko irtenbideak hausnartzeko. Bi tailerrak Fadurako eraikin nagusiko goiko solairuan garatuko dira.


Aurrerago, apirilaren 25ean, 09:30etik 13:30era, talde bideratzaileak emandako irtenbide posibleak egiaztatuko dira, premiak entzuteko tailerretan egindako ekarpenetan oinarrituta; eta, azkenik, ekainaren 4an, 18:30etik 20:30era bitartean, altzari berrien diseinuaren prototipoak ikus ahal izango dira. 

Beraz, ekodiseinuko proiektu batean parte hartu nahi baduzu, ez galdu aukera hau!

Gorde zure plaza oraintxe bertan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.