Ongietorri

Thinking Fadura

Fadurako egungo Udal Kirol Hiria Gobela ibaiak zeharkatzen du, eta Fadurako zonaren hobekuntza hidraulikorako jarduerak egiten ari da Uraren Euskal Agentzia (URA). Lan horiek ibaiaren ibilgua eta alboko zonak zati ezberdinetan egokitzeko ‘Proiektu Orokorraren’ barnean sartzen dira; era horretan, aurrez gertatutako uholdeak berriro ez gertatzea da helburua.

Kirol-gunean aldaketa garrantzitsuak egingo direla uste da; beraz, horrek aukera bakarra eskaintzen digu ingurua nolakoa izango den berriz pentsatzeko eta ingurune osoa hobetzeko nahiz kirol-jarduera, bizi-kalitatea eta ohitura osasungarriak hartzea bultzatzen jarraitzeko Getxoko udalerrian.

Modu horretan, Thinking Faduraren helburua da herritarrekin egiaztatzea etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzea, jarduera fisikoa modu erregularrean egitea bultzatzeko, ingurumen-aldetik hobekuntzak lortzeko, aisian, osasunean eta kirolean enplegua gehitzeko eta espazioen sarrera eta kontrola hobetzeko.

Fadurako parke berria planifikatzeko eta diseinatzeko lan teknikorako kontuan izango dira herritarren hausnarketak eta ekarpenak, eta bertan sartuko dira agente inplikatu guztiak —kirolariak, klubak, kirol-elkarteak, Getxo Kirolakeko abonatuak eta erabiltzaileak, herritarrak edo enpresak, besteak beste—; gainera, arreta berezia eskainiko zaie kirolean gutxien azaldu ohi diren taldeei, eta genero-ikuspegia, kultura-artekotasuna eta dibertsitate funtzionala aintzat hartuko dira.