Kirolak gizarteratzea lantzeko erreminta gisa balio izan digu
Gabriela Buceta Adrebol Boliviako kidea da, Getxon ezarritako boliviar egoiliarrek batik bat osaturiko Kirol Elkartekoa. Helburu nagusietariko bat da kultur arteko topaketa-puntua eskaintzea Boliviako kultura ezagutu eta partekatu eta kirola gizarteratzeko erreminta gisa erabili nahi duten pertsona guztientzat. Zenbat pertsona zaudete Adrebol Elkartean? Adrebol Elkartean 25 jokalarik osatutako futbol-talde federatua dugu; horrez gain, 12 lagun arduratzen […]