Jarraitzen dugu ‘Thinking Fadura. Getxo Kirol Parke Berria’ proiektura jarduerak eransten. Getxo Kirolak-ek sustatutako proiektu parte-hartzailea da, eta helburu du Fadura parkearen birgaikuntza-proiektua diseinatzea. Esteka honetan, xehetasunez azaltzen dizugu: página web.
Proiektu horren barruan, kirol-gunearen diagnosia egiteko lanean ari gara, instalazioak erabili ohi dituzten pertsonen mugikortasun-ohiturak ezagutzeko, beste alderdi batzuren artean.
Gustatuko litzaiguke jakitea nondik zatozen, Fadurara nola joaten zaren edo zenbat denbora egiten duzun joan-etorrietan. Informazio hori oso erabilgarria izango da proiektua garatzeko, instalazioetarako sarbidea hobetzeko eta etorkizuneko Fadurako parke irekia diseinatzeko.
Hori guztia ezagutu ahal izateko, eskertuko genizuke inkesta labur honi erantzutea. Minutu bat baino gutxiago behar da!
Eskerrik asko zure laguntzarengatik.